PROFEZIA 76

YAHUSHUAREN EMAZTEGAI KUTTUNA, ALTXA ZAITEZ ETA PRESTATU: ZURE SENARGAIA BAITATOR

Apostolu Elisabeth (Elisheva) Elijah

2004ko irailaren 12an


2 KRONIKAK 36:16
Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK
Aspaldi ohartu nizun, Elisabeth, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8
NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *

SARRERA

Mesedez, partekatu YAHUVEH eta YAHUSHUA maite duten horiekin. Mesedez, bidali iezaiezu niri eman zidan bezala. Konturatzen naiz Hitza luzea dela, baina merezi du bere denbora. Okela espirituala gogorra dago, desegokia espiritualki ahulentzat, ikasteko ia pasarte guztietan. Zuekin batera ikasi dut, YAHUSHUAK Berba hauek hitz egiten zuen heinean. Ordua: 10:30 eta eguerdiko 12 bitartean.

PROFEZIA 76

Oi, ENE Deialdiaren Neskaso kuttuna! Zeuk NIRI hots egiten didazu esanez: nor naiz ni horrelako mezua emateko? Zeren ni ez naiz sentitzen duin ohore hau edukitzeko. Nork sinetsiko ote du mezu hau zerutik bidalia zela? Baina NIK diotsut, ENE laztana, ez da zeuk uste baduzu duin zarela mezu hau hitz egiteko Emaztegai guztiari, axola duen gauza bakarra da NIK duintzat hartu zaitudala eta zeure iritzia zeuri buruz edo besteek diotena, ez du axola, bakarrik zeuk obeditu eta idatzi eta esan NIK esaten dizudana zeuk esan dezazun. Ez gero NIRI inola ere editatu. Zeuk zerbitzatu didazun urte ugarian zehar, erlijiozko demonioen eztena nabaritu duzu, hitzez eta eginez zeure izen ona kentzen. Baina Berba berri honek erakutsiko du Jezabel demonioa, santutzat hartzen dutenengan beraien burua, eta ostera, ez daukate santutasunik haiengan. Erasoko dizute eta, ordea, NIK, YAHUSHUAK, babestuko zaitut, NIREA baitzara.

JEZABEL ESPIRITUA

Zaharreko Elias bezala, babestua izan zen Jezabel eta Akabengandik, horrela izango zara zeu ere, horrela ere YAHUSHUA ha MASHIACHREN Emaztegai guztia babestua izango da. Orain da defendatzaileen garaia aurrera egin dezaten eta estali zizueten haien otoitz, maitasuna eta laguntzekin, zeren beraiek ere erasoak izango dira aldi berean, irteten direnean fedean eta zurekin harremanetan jartzen direnean. Orain ematen diet manamendua: aitortzen duten horiek YAHUSHUAREN Emaztegaia direla, eta aurreratu eta biltzen direnak Deialdiaren Neskaso honekin, zeinen bitartez Berba hau ematen ari naiz, babesten dutenak haien bitartekaritza otoitzekin, kemenezko berbak eta laguntza ere, eta hurbiltzen direnak, bera gauza izateko kementzeko, elikatzeko eta laguntzeko baita ere erasoen aurka, zuen adimen, gorputz, espiritua eta arimen etsaiengandik. Hemen doazkizue sekretu bat: NIK Emaztegaia daukadan bezala, horrela ere satanasek ere, eta Arrano Santu Urrekarak biltzen direnean, horrela ere biltzen dira putreak.

TROPAK HARRESIAN

YAHUSHUAREN Emaztegaia, elkarrenganako premia duzue, zuen etsaiak anitzak baitira. Duela urte asko NIK eman nion zerbitzari honi mezu bat amets bitan, segidan: “BATU TROPAK HARRESIAREN GAINEAN”. Hau da orain adostutako denbora, ez faltatu zuen elkarren arteko ikustaldi egunera. Orain, Elisabeth, izan zaitez ausarta, Elijah Zaharrekoa bezala, eta esan NIK agindutako hitzak zeuk idatzi eta esan ditzazuen, eta ez arduratu horietaz espirituekin Jezabel eta Akab antzekoak. Baina jakizue erasotzen dizueten horiek NIRI obeditzeagatik, jasoko dituztela, Jezabel eta Akab eta Baalen profetak izan zuten azkena, zeren erasotzen dizueten horiek, erasotzen ari dira, gantzutzen dizuna hitz egiteko. Kontuz zuek, fariseuen espirituarekin, NIRE maitea eraso orduko. Hobe zenukete zuen bihotzak aztertzea. EDONORK EZ DATORRENA BAT HITZ PROFETIKO HONEKIN, ERAMAZUE KREAZIO GUZTIAREN EPAILEAREN AURREAN, ZEREN NIRE MAITEAK, BAKARRIK OBEDITU DU. Hauek ez dira beraren berbak, NIREAK baizik, eta belarri espiritualekin horiek entzuteko eta erne zain egoteko, NIK eskatzen dizuet, berari kemendu diezaiozuen eta berak jakin dezan.

Altxatu zaitezte, YAHUSHUAREN Emaztegaia, parabolako bost birjina jakintsuak bezala, NIK eman nuena Mateo 25:1-13an, eta prestatu zaitezte, zeren zuen Senargaia berehala dator, eta MESIAS dator, Oi, oso bizkor! Otoitz egizue duinak aurkituak izan zaitezten YAHUSHUA ha MASHIACHREN Emaztegaia deituak izateko. Ez ziurtzat hartu. Ez bihurtu harropuztuak, zeren batzuek aurkituko dute apopiloak direla eta ez Emaztegaia arrazoi honegatik. Asko ematen denean, asko gehiago espero izaten da.

NI, YAHUSHUA, Artzain Ona naiz, eta NIRE Emaztegaia ez da joango beste inolako Jabearengana. Idatzia dagoen bezala, NIK diot NIRE sekretuak profetei, eta beraz, NIK partekatzen ditut sekretuak orain NIRE Emaztegaia kuttuna eta Apopilo gailenekin, gonbidatuak izango direnak Bildotsaren Eztei Afarian. Eta bakarrik hara joango direnak, haien izenak daude Bildotsaren Biziaren Liburuan, idatziak, mundua sortu aurretik.

Ikasi eta gaindituak ager zaitezte, hausnartzen duzuen bitartean, zergatik Henok, Elijah, Eliseo, garrantzi handikoak diren. NI, YAHUSHUA, irakasten dizuet orain hau garrantzizkoa dela YAHUSHUAREN Emaztegaiarentzat. NIK errebelazio hau hitz egiten ari naiz. Begiratu, gauza berria da. HENOK LIBURUA ez zen sartu Biblian dauden liburuekin, eta ostera, agindu hau ematen dizuet: AURKI DEZAZUEN LIBURU HAU ETA IKASI ETA UTZI YAHUVEHRI ZUEI IRAKASTEN GUTXITAN IRAKATSITAKO EGIAK. ZEREN LIBURUAK DAUDE, BIBLIA SANTUAN SARTUAK IZAN BEHARKO LITUZKEELA, ETA NAHITA, KANPOAN UTZI ZIREN, EZTABAIDAGARRI GEHIEGI IZANGO ZIRELAKOAN, EZ BIBLIAN FALTA DIREN LIBURU GUZTIAK, BAZIK ETA BATZUEK. Bereizmena erabili behar duzue ezagutzeko zein liburu diren RUACH ha KODESHENAK eta Egia eta zeintzuk diren gizakien eragina. GALDETU ZEURE BURUARI: ZERGATIK SORTZAILEAK SARTUKO LITUZKE 66 LIBURU BIBLIAN? Hau ez delako zenbaki santua: 6 giza zenbakia da, 666 antikristorekin loturiko zenbakia da.

ELIASEN HARRAPAKETA

Hau diot belarri espiritualak dauzkatenei entzuteko eta erne egoteko, beste guztiek jarraituko dute gor eta iseka egingo diote ulertzen ez dutenari. Benetan diotsuet: haragi espirituala gogorra ematen dizuet jan dezazuen. Ez da egokia ahulentzat espiritualki. Elias Zaharrekoarena ez zen itzala baino YAHUSHUA ha MASHIACHREN Emaztegaiaren harrapaketa. Elias Zaharrekoa, bazekien zein zeregina bete behar zuen, eta bazekien bera ez zela hilko garai hartan. Elias Zaharrekoa bazekien zein egun, ordu eta minututan YAHUVEHK bidaliko zuen Suzko Guda-Gurpila zerura harrapatzeko. Eta Elias Zaharrekoa aurretik bazekien, nor izango zuen ohorea hau haien begiekin ikusteko eta gizonaren izena zen Eliseo. Elijah Zaharrekoa zerura eramana izan zen zeruko garraioan, eta YAHUSHUAREN Emaztegaia ere harrapatua izango da NI, YAHUSHUA, pertsonalki, natorrenean zure bila, ENE Emaztegaia laztana. (2 Erregeak 2:1-14)

Berrirakurri Profezia guztiak eta ikusiko duzue, urte askotan zehar, Elisabethi deitu diot NIRE Elijah Berrikoa. Bai, bere ezkongabeko abizena legezkoa da Elijah, baina hori ez da arrazoia NIK hau egin dudanagatik. Bakarrik duela gutxi, jakin du arrazoia eta da Sareptako alargunengana probatzeko bidaltzea baino gehiago da. Eta haiek ez dakite, zeren haien gosetia ez da oraindik heldu. Ez da bakarrik arrazoi hau, adierazten den bezala profezia anitzetan NIK hitz egin ditudanak beraren bitartez. NIK hitz egin nuen ozenki berarekin Pazkoan, apirilaren 5ean (egun bat bere urtebetetze eguna baino geroago), eta esan nion, esnatzen berak ulertu ez zituen hitzekin, eta bakarrik mezu honen bidez ulertuko du luzaz: “ZEU ZARA NIRE DEIALDIAREN NESKASOA”.

AINGERU GORENA MIGUEL ETA AINGERU GABRIEL

Lehenengo Aingeru Gorena Miguel bidaliko diot betor eta bidea hustu dezan Aingeru Gabrielentzat etorri eta eramateko. Esan diet berari eta bere senarrari itxaron dezatela iragarkiaren jaiotzara datarena YAHUSHUAK etorriko dena BERE Emaztegaiaren bila. Orduan, bere aginduetako bat izango da, NIRE Deialdiaren Neskaso gisa, deitu albiste hau mundu guztiaren zehar, elite guztira deituak YAHUSHUAREN Emaztegai kuttuna. Maitea, egizu galdera hau behin eta berriro. Irakurri Mateo 25:6-7 eta entzun orain belarri santuekin, zeren esaten du: “Gauerdian, oihu bat izan zen: Hemen da Senarra! Irten bidera!” Jaiki ziren denak eta beren kriseiluak prestatu zituzten. Benetan diotsuet: norbait hautatua izan zen mezulari hura izateko, oihu hori entzun arazteko YAHUSHUAREN Emaztegai guztiak entzungo duena. Eta hautatu dut Deialdiaren Neskaso hau ohore hori izan dezan.

YAHUVEHK egin zuena NIRE ama Miryamenagatik (Mari) NI, YAHUSHUA, lurrera etorri nintzenean, NIK egingo dut NIRE Emaztegaiarentzat, eta bidaliko dizkiot aingeruak Elisabethi, oihukatu dezan Senargaia badatorrela. Prestatu zaitez eta itxaron nazazu data horretan, zeren NIRE Emaztegaiarekin ihes egitera nator. Berriro diotsuet, Elijah Zaharrekoa itzala zen NIRE Emaztegaiarena harrapatua izaten, eta NIRE Emaztegaiari emango zaio gantzudura baten isurketa berria lurrean dagoen bitartean, zutoihal bat bezala gaitzaren aurka, etorriko dena zuen aurka, beste inolako bezala lehenago. NIRE Emaztegai osoa jakingo du mezu hau benetakoa dela, zeren batzuk jakin dute hau gertatuko zela, eta iragarki honi itxaroten egon dira, lurreko lau azken mugaraino heldu dadin, non NIK ezkutatu dudan NIRE Emaztegaia.

Esango da data hau sekretupean eta bakarrik NIRE benetako Emaztegaiak berak jakingo du. Sekula ez duzue ikusiko hau hedatuta inolako hedabidetan, egiten ez bada NIRE baimenik gabe, eta, Oi, DOHAKABEA JUDAS HORRELAKO GAUZA EGINGO LUKEENA, NIRE EMAZTEGAIA ARRISKUAN IPINTZEA! ZUEK, HORRELAKORIK EGITEA SAIATUKO ZENUKETEENAK, JUDAS BEZALAKO AZKENA IZANGO DUZUE! Ez uste Elisabethek hau eskatu zuenik, zeren benetan diotsuet NIK Profeta ugari bidali nituen Profezia 74 eta 75 ondoren, esateko hori gertatuko zela, eta berak esan zuen ez zela duin ohore honetarako.

Bere senarra eta berak esan zuten Ministerio honek ez zuela inoiz izan nahi, harrapaketaren data ipiniko lukeenik, eta benetan zuei bioi diotsuet: zuek ez zarete data ezartzen duzuenok. Inork ez du jaso behar kalkuluen hitza emana izan dena gizon edo emakume hutsal bati. Aingeruak bidaliko dira NIRE Tronutik iragartzeko data, NIRE Emaztegaia izan dadin 5 birjina jakintsuak bezala eta prest egon dadin bere Senargaia MESIAS etor dadin. Dioten horiei “baina idatzita dago inork ez duela jakingo eguna edo ordua”, hau egia da, Eskritura idatzia izan zenean, duela 2000 urte baino gehiago. Zein balioa izango zukeen? Zergatik ABBA YAHUVEHK hedatuko zuen milaka urte aurretik, NI, YAHUSHUA, etorriko nintzenaren data NIRE Emaztegaiaren bila, adierazten den bezala Mateo 25:1-13? Zein egitasmorako zerbitzatuko zuen? Galarazteko itxaron beharko zukeen horiei?

Gogoratu, laztanak, bost birjina tuntunak ere bazekiten Senargaia etortzeko zela baina harrapatu zitzaien ustekabean. Erraten den parabola erakusten ditu 5 birjina tuntunak, ez zeukatenak gantzudura, eta begiratu zuten eta itxaroten gantzudura zuten horiekin jakiteko Senargaia noiz etorriko zen. Parabola honek ere agertzen du nola NIK jakinarazten diet bost birjina tuntunei, uste zutenak Emaztegaiaren gantzudura diruz eros zezaketenei, ez dagoela salgai, eta Emaztegaiak badaki hau, eta iseka egiten die uste duten horiei YAHUVEHREN gaitasunak salgai daudela.

Bost birjina tuntunak itzuli zirenean, Senargaia eta Emaztegaia jada joan egin ziren. Zeruko ateak jo egin zituztenean Senargaia eta Emaztegaiarekin sartu ahal izateko, kanporatuak izan ziren negarrez Senargaiak esan zuenean: “Alde NIGANDIK. Ez zaituztet sekula ezagutu.” Edozeinek ez du balio Emaztegaia izateko, badaude baldintza sendoak. Eta bost tuntunei ez nituen aitortu NIRE Emaztegai gisa. Hala ere, NIK uste dizuet ohar bat, eta hori da, bost birjina tuntunek ez dakitela NI noiz itzuliko naizen apopiloen bila, eta hobe dute prest egotea, ez nezala NI, YAHUSHUA, etorri berriro eta aurkitu apopiloak lotan eta oliorik gabe haien argiontzietan (Mateo 25:1-13). Bost birjina tuntun guztiak probatuak izango dira, esturaren suan, eta batzuek irtengo dira urrea bezala, batzuek martiriak izango dira, batzuek geratuko dira, eta batzuek, NIREKIN batera, harrapatuak izango dira. Bost birjina tuntunetako batzuk apopiloak dira eta ez ziren egoki aurkituak izan, YAHUSHUAREN Emaztegaia izateko.

NIK ez dut atzemango NIRE benetako Emaztegaia ustekabean, zeren berak entzungo du Shofarren Adarra jotzen, eta bera esnatuko da deia hona NIK joaraziko dudana Deialdiaren Neskaso NIREA honetatik. Gogoratu, Satanas saiatzen da NIRI aurrea hartzea, honela beraz, ez zaitezte atzipetuak izan data faltsuagatik, eta, Oi, DOHAKABEAK HAIEK HAIEN BURUEI DEITZEN DIETENAK NIRE DEIALDIAREN NESKASOAK, NIK GANTZUTU DUDANAZ APARTE, NIK ERABILTZEN DUDANA ORAIN HITZ EGITEKO NIRE BOZERAMAILE GISA! Egongo da gantzudura ezingo dena aizundu, aingeruak ekartzen dutenean mezu hau, YAHUSHUAREN benetako Emaztegaiak eragin dezan zeruko gantzuduraren isurketa beste inolako bezalakoa oraindanik. Izango da lehenengoa eta azkeneko gantzuduraren zaparrada elkarrekin, konbinatuak Elijahren gantzudura bikoitzaren puskarekin. ZUEN ITZALAK ERE SENDATUKO DITUZTE JAINKOTIARREI, ZEREN NIRE GILEADEKO GANTZUKI SENDATZAILEA EGONGO DA NIRE EMAZTEGAI OSOAN. NIK hitz egin nuen ozenki Elisabethi duela urte batzuk honako hitzak: “SENDAKETA GAITASUNA, TRONPETAREN SOINUA”. Berak ez du sekula jakin hitz hauen esanahia orain arte.

HARRAPAKETAREN SHOFARRA

Judu Ezteietan Shofarren Adarra jotzen den bezala senargaia iragartzeko, horrela ere NIK, YAHUSHUAK, jada jota daukat shofarren adarra iragartzeko NIRE etorria NIRE Emaztegaia kuttunaren bila. EGON ZAITEZTE SHOFARREN ADAR HORREN ZAIN, EZ DAGO URRUTI. NIK profetizatu nuen Deialdiaren Neskaso honen bitartez NI itzuliko nintzela Sabbath egunean eta esan nuen: “Eta Rosh Hashanah izango balitz NI etorriko nintzen eguna, oraindik ez dakizue zein.” Beraren medioz profetizatu nuen ere eta hitz egin nion ozenki: “LEHENENGO HARRAPAKETA BAT, GERO BESTE BAT NIK MAITE DITUDAN HORIENTZAT”. APOPILOAK EGONGO DIRA BIGARREN HARRAPAKETA HORRETAN HAMAR BIRJINEN PARABOLAKOA. BIGARREN PARADA EMATEN ZAIO EMAZTEGAI TUNTUNA IZENEKOARI, HARA HOR NIK ESATEN DIEDANA ERNE EGON DAITEZEN, EZ BAITAKIZUE ZEIN ORDUTAN ITZULIKO NAIZEN.

Zaharreko Elijahk izan behar zuen bere gorputza eraldatua une batean ere, begien itxi-ireki batean, zeren gorputz hilkorrak gorputz hilezkorretan jantzi behar dute Zeruko Erreinuan sartu ahal izateko, horrela ere gertatuko da NIRE Emaztegaiarekin. Zaharreko Elijahk utzi zuen bere gainjantzia (otoitzeko kapa), aldian zeraman jantzia (2 Erregeak 2:12-13). Zeuk, YAHUSHUAREN Emaztegaia zarena, ez duzu premiarik izango, zure lurreko arropena NIK aldatzen dudanean zure arropa, sotana zuri ederrenean distiratsu irisatzailean, zeinekin inolako sotana edo lurreko jantzirik ezin du konparatzen hasi ere ez. Zeren distirako duzu diamante distiratsuenaren bezala mundu honek sekula ikusitakoa. NIK ipiniko dut tiara bat emakumeen buru gainean NIRE Emaztegaia kuttuna apaindua den moduan, eta gizonak izango dute harribitxiz beteriko koroa bat, inork ezin lezakeena konparatu lur honetan.

Hauexek dira sekretuak NIK partekatzen ditudanak zuekin, Danielen Liburua bezala NIK zigilatu nuena, azkeneko garaiko belaunaldira arte. Galdetu eta esango dizuet gehiago, zeren NIK partekatzen ditut sekretu hauek NIRE Emaztegaiarekin eta NIK ez dizkiot ematen NIRE errebelazio guztiak pertsona edo profeta bati, beraz, partekatu mezulari honekin NIRE mezua hitz egiten ari dena bedeinkazioa bezala zuen gain. BEDEINKA ZAKIZKIOTE BUELTAN ETA BERAK JAKIN DEZAN ZENBAT BEREIZI ZENITUEN NIRE GANTZUDURA ETA ERREBELAZIOAK NIK EMAN DIZIKIZUEDANAK. Batzuei eman dizkiet ametsak, beste batzuei ikuskariak eta beste batzuei hitz profetikoak. Orain da garaia Emaztegaia bildu dadin. Jakinarazten nabil turutaren deialdia. Ezin baduzue haragian bildu, beste era batzuetara egin dezakezue. Bidali e-postak edo idatzi. Hau irakurtzen dutenak daude, bereizten dutenak, haiek ezagutzen duten norbaitek, YAHUSHUAREN Emaztegaia dela, eta pertsona hau, baliteke hau ez ikustea, beraz, partekatu hau pertsona horrekin eta NIRE zerbitzariari idatzi arazi bekio, berak izango baitu gaitasuna bereizteko nor den Emaztegaia eta nortzuk diren apopilo gailenak. Aingeru Gabrielek berari agertu ondoren, NIK erakutsi diot batzuetan aurretik hau.

Zaharreko Elijahk izan zuen gantzudura Baalgo profetak hil zituen, pertsegitu zieten etsaiei ere, eta horrela edukiko duzu zeuk. YAHUSHUAREN benetako Emaztegaiak gantzudura bera izango du zerutik sua eskatzeko zuen etsaiak akabatzeko. Zeuk, YAHUSHUAREN benetako Emaztegaia ere aurka borrokatuko duzu eta irabaziko duzu Jezabelen demonioen aurkako gerra. Saiatzen diren horien azkena, NIRE benetako Profetak eta Emaztegaia suntsitzen, nekatu arazten Jezabel eta Akab demonioekin, Baalko profeten azkena jasango dute, baita Elijah Zaharrekoen etsaiena. Zeuk, YAHUSHUAREN Emaztegaia, egingo duzu Elijahk Zaharrekoa egin zuena eta are gehiago, lur hau utzi baino lehen. Eta zerutik itzuli ondoren, zeuk botere berriak izango dituzu zeure Zeruko Ordenekin egiteko, adierazten den bezala Apokalipsia 14an neurri batean. Gainontzekoa sekretu da oraingoz, ez dugu utzi behar etsaiak aurretik jakitea. ZEUK, ENE EMAZTEGAI KUTTUNA, ABESTUKO DUZU ABESTI BAT BESTE INOLAKOA BEZALA, ETA NIK NEUK IRAKATSIKO DIZUT.

YAHUSHUAREN Emaztegaia izango da lehenengo fruituak berrerosienetakoak lur honetatik, YAHUVEHREN sumindurazko Egun Handia baino lehenago, Tribulazio Handia izenekoa. Zeuk, YAHUSHUAREN Emaztegaia zarena, betiko fidela eta zintzoa zara zure MESIAS eta Senargaiarekin. Zeuk, YAHUSHUAREN Emaztegaia, izango duzu transportazioaren gaitasuna munduko edozein tokira eta ez duzu izango premiarik inolako lurreko garraioenik. Behar al dut gogoraraztea nola NIRE Zaharreko dizipulu batzuk ez zeukaten gorputz aintzaduna, eta ostera, gauza bera egin ahal zuten? (Eginak 8:27-40). YAHUSHUAREN Emaztegaiak itxura desberdinak izan ditzake, NIK, YAHUSHUAK, egin nuen bezala NIRE piztueraren ostean. NIRE dizipuluak beraiek ere ez zuten ezagutu haien Jabea.

Benetan diotsuet, Eliseok testigantza eman zuenez bere begiekin eta Elijah Zaharrekoa ikusi zuen igota suzko gurdian zaldiek gidaturik, Eliseo ukatu zuen berari uztea eta bere alboan egon zenez harrapatua izan zenean, jaso izan zuen gantzuduraren puska bikoitza, Elijahk Zaharrekoa profetizatu zuen bezala. Hemen doakizue misterio bat: galdetu duzue zergatik Eliseo banatua izan zen eta ez zen eramana suzko gurdian Zaharreko Elijahrekin? (2 Erregeak 11). HARA HORI DA, ELISEO ITZALA ZELAKO, ISRAELGO 12 LEINUENA APOKALIPSIA 7AN, ETA ELIJAH ITZALA DA NIRE EMAZTEGAIARENA APOKALIPSIA 14AN. HORRELA ERE 144.000 ZIGILATUAK ISRAELGO 12 LEINUETATIK BABESTUAK IZANGO DIRA ETA ZIGILATUAK LUR HONETAN, IDATZITA DAGOEN BEZALA APOKALIPSIA 7AN, ZERUKO AINGERU BATETIK. Gizakien armak ez zaie zaurituko ezta izurriek ez zaie hurbilduko, zeren haiek ez daukate hitzordurik YAHUVEHREN sumindurarako. Egongo dira YAHUSHUAREN graziapean, YAHUSHUAK markatu zuen jatorria Kalbarioan, eta satanasek ezin du zeharkatu odolezko lerro hori. 144.000 hauek begiratuko dute Emaztegaiaren kapa gantzudura haien gain jaisten denean lehenago ezagutu ez zuten moduan.

Benetan diotsuet Henok YAHUSHUAREN Emaztegaiaren itzala zela. Zeren Henok zerura garraiatua izan zen berak testigantza hau zuelako. Bera ez zen hil, baizik eta zerura garraiatua izan zen, YAHUVEHREN gustukoa aurkitua izan zelako. Zeuk ere horrela aurkitua izango zara, YAHUSHUAREN Emaztegaia garraiatua izango da, zeuk ere testigantza hau izango duzu, atsegina zarelako YAHUVEHRENGANAKO, Kreazio guztiaren Aita, eta NI, YAHUSHUA, BERE Semea, obeditu egin zenuelako eta orbain gabe eta zimurrik gabe mantendu zinelako. Honegatik esan nion Elisabethi amets batean buruz ikas dezan HEBREARRAK 11:5. Zeuk, YAHUSHUAREN Emaztegaia, ez diguzu inolako lotsarik YAHUVEHRI, eta NI, YAHUSHUARI eta RUACH ha KODESHI, deitua baita ere batzuengatik Espiritu Santua. NIRE Emaztegaia, ZEUK EZ DITUZU BAKARRIK HAMAR AGINDUAK OBEDITZEN, zer desafio dago horretan? NIK askatuko dizkizuet baldintza nagusienetako batzuek, nola jakin dezakezuen NIRE Emaztegaia ote zaren edo Bildotsaren Eztei Afarirako apopilo gailenetako, azkeneko garaiko mezu honetan NIRE Emaztegaia eta apopilo gailenetakoentzat. Mezu hau ez da paganoentzat, abisatzeko izan ezik.

Kontuz NIREA dela aitortzen duenarekin, eta ostera, Berba profetiko hau erasotzen duena, zeren erakusten ari dira, zein espiritu gaiztoarena diren eta erakusten Jezabel espiritu demonioenak Deialdiaren Neskaso honi erasotzen ari dela, NIK gantzutu dudana NIRE ahotsa entzun dezan, Emaztegaia eta Bildotsaren Eztei Afariko apopiloak bedeinkatuak eta kemenduak izan daitezen. Satanas da bakarra bidaliko zukeena bere otso ardiz mozorrotuak erasotzeko NIRE Apostolikoa, Profetikoa, Deialdiaren Neskasoa, Elisabeth (Elisheva) Sherrie Elijah deitua. NIK erabiltzen dut bere izen osoa NIRE arrazoiengatik, ez direnak inoren ardura etsaienak izan ezik bere suntsipenaren bila dabiltzanak, erabiltzen dituztenak bere izenak madarikazioak botatzen dituztenean.

Benetan diotsuet edozeinek dioena gurtu eta YAHUVEH eta YAHUSHUA lehenengo ipintzen duena bere bizitza eta maitasunean, eta haatik, ahalegintzen dena Tora/Legea obeditzearren, 10 Aginduak barne, arazo espirituala larria eta hobe luke konturatzea hau zeure arima dela arriskuan dagoena. NIRI onartu aurretik zure MESIAS bezala, eta eskatu zure bihotzean sar nadin eta zure bizitza har nezan, aitzakia zeneukan. Baina orain, ez daukazu ezer. Damutu zaitez orain, beranduegi izan aurretik. Tentaldia ez da bekatua, baina kontuz, zeren bekatua adimenetik sartzen da lehenengo, eta gero zure gorputzaren egintzetatik. ENE Emaztegaia, zeu santua zara eta santutasunean bizi zara, zure MESIASEN eredu bezala, zeuk santuki hitz egiten duzu eta zeure adimena etengabe zure bizitzaren maitasunean dago eta hori da ABBA YAHUVEH eta NI, YAHUSHUA. ENE Emaztegaia, zuk ez duzu bekaturik egiten nahita, ez duzulako nahi NIRI atsekabetzea ezta satanasi arrazoia ematea zuri salatzeko edo lotsa NIRI eragitea.

ENE Emaztegai kuttuna, zeu gizon eta emakumez osatua zara. Birjina deitua zara irten zarelako gizakien doktrinetatik eta ihes egin zarelako Babiloniako elizetatik. NIRE Emaztegaia, zeu ez zara beldur gaitza azaltzeko, elizetan dagoenean ere, ezta elizetako artzainak azaltzeko amore ematen dutenak, ezta rabino gisa izendatzen dutenak haien buruak eta amore ematen dutenak ere. Hau gaiztakeria da NIRE begietan. Zeu, NIRE Emaztegaia, ez zara geratuko isilik eta, zenbat eta gehiago saiatzen diren pagano eta fariseuak eta kristau epelak eta sei elizak Apokalipsian aipatutakoak, zuri bozatzen, harik eta gehiago oihukatuko duzu. ENE Emaztegai kuttuna, zeuk goretsi, gurtu, maitatu eta jauretsi eta beste edozein gainetik gura duzu irribarrea ipintzea ABBA YAHUVEHREN aurpegian atsegin duena egiten, baita zure MESIAS eta Senargaiari berehala datorrena. ENE Emaztegaia, badakizu YAHUVEH eta YAHUSHUARI obeditzea maitasuna dela, eta erakusten duzu, eta erakusten duzu zure maitasuna eta leialtasuna YAHREN Aginduak betetzen.

Zein da zure arimaren prezioa? Maisu faltsuak daude mundu honetan diotsuetenak ezinezkoa dela Hamar Legeei obeditzea eta NIK diotsuet maisu faltsu hauek satanasek bidaliak direla zuei desbideratzeko infernura arte. Zergatik deitzen didazue Jabe eta ez didazue obeditzen? Ez al dago idatzirik “Izan zaitezte Santu, NEU bainaiz Santua”? Ez al nizuen NI NEU etsenplua eman? Gantzudura da apurtzen dituena uztarri eta lotura guztiak eta NIK bidali nuen Pozemailea RUACH ha KODESH izenekoa, Espiritu Santua ere deitzen zaiona, zuei egia osora eramateko eta irakatsi eta konbentzitzeko okerrean zaudetenean: RUACH ha KODESHEK da galaraziko zaituztena NIRE aurka bekaturik egitea.

YAHUSHUAREN Emaztegaiak ez da ahalegintzen Hamar Aginduak gordetzeko, aldiz, gorde eta babesten ditu, jakinda YAHUVEHK idatzi zituela Hamar Lege hauek, harlauza batean BERE atzamarrekin eta BERAK ez ditu legeak aldatu ez baztertu haietako bat ere ez. Gizakiak aldatzen ditu legeak, ez ABBA YAHUVEHK, Moisesi emandako Legeen Sortzailea dena Sinai Mendian. YAHUVEH da Sabbath egunaren Sortzailea eta agindu zion Kreazio guztiari ohoratzeko, atseden hartu zuenean zazpigarren egunean, Kreazio guztia sortu ondoren. Sabbath da betiko, infinitua, eta ohoratua izango da Milurteko Erreinuan ere.

Benetan diotsuet, YAHUSHUAREN Emaztegai egiazkoa, zeuk hauxe dena dakizu eta zeure nahi bakarra da YAHUVEHREN berba bakoitza obeditzea eta NI NAIZ Berba hori haragia bihurtu zena. NI NAIZ TORA BIZIDUNA. Benetan diotsuet, zuek, YAHUSHUAREN Emaztegaia, obeditzen saiatzen zarete eta mila gehiago ibiltzen, premiazkoa dena ABBA YAHUVEHRI obeditzeko, besteek ergelkeria deritzotena egiteko, Festa Egun Santuak gordetzea eta benetako Sabbath gordetzea, eta ihes egitea gizakiak egindako erlijioetatik, aldatu zutenak Sabbath igandearekin. ENE Emaztegaia, zeuk badakizu ustel edo oker dagoen edozer ez dena Santua eta higuintza dela YAHUVEHRENTZAT, adibidez, abortua, homosexualitatea eta sexu berdineko ezkontzak. ENE Emaztegaia, zeu ez zara isilik geratzen, baizik eta oihuka ihardukitzen duzu gauza hauen aurka eta gaitzesten diozu edozeini honela ez duena jokatzen, beldurti eta itxurazalea deituz.

Harritzekoa al da Juduek eta Israeldarrak jaramonik ez egitea kristauei? Zeren HAIEK BADAKITE INOLAKO YAHUVEHREN SEMEA DIOTENA BERA DELA JUDUEN ERREGEA BAZTERTUKO LUKEELA SABBATH EDO ESANGO LUKEELA EDOZEIN EGUN EGOKIA DELA, NON ZAZPIGARREN EGUNA ZEN YAHUVEHK ETA NIK ATSEDEN HARTU GENUENA KREAZIOA EGIN ONDOREN. Zergatik zuek, kristauak deitzen zaretenok, desohoratzen nauzue Toraren Legeak hausten, Moisesi emandakoak, eta ez dituzue ohoratzen Egun Santuak YAHUVEHK dekretatu zituenak, Santuak izan daitezen BERARENTZAT? Ez al nuen NIK esan ez nintzela etorri antzinako profeten legeak indargabetzeko baizik eta betetzeko?

Zalantzarik gabe, NIK diot kristautzat hartzen dutenei haien buruak, NI, YAHUSHUARI KALTE EGITEN ARI ZARETE, laguntzen ari zaretena baino gehiago, horrela jokatzen duzuenean. Zein izango da zuen aitzakia NIRE aurrean jaukitzen duzuenean? Eskritura bat txarto itzulia eta txarto ulertua? YAHUSHUAREN benetako Emaztegaiak ez du amore emango berak dakienarekin egia dela. Bera leiala da YAHRI zerbitzatzen duenari. Benetan diotsuet: NIRE EMAZTEGAIAK IZAN BEHAR DU HELDUA ESPIRITUALKI, ADINA NAHIKOAREKIN EZKONTZEKO. Ez dut esan nahi adina biologikoa baizik eta adina espirituala. Zuen hazkunde espiritualaren arabera, eta hau ez da MESIAS bezala onartu ninduzuenetik kontatutako egunak ere, zeren umeak hazi eta heldu egiten dira arintasun desberdinetan. Batzuk espiritualki helduak dira denbora laburrean, besteak urte ugari behar izaten dituzte heltzeko, artzainak eta beste batzuk ere ez dute sekula heltzen, asebeteak Berbaren esnearekin sekula inoiz ezer berririk ikasi gabe.

Heldutasuna zuretzat, ENE Emaztegaia, honetan datza, zein arin konturatzen zaren irrikan zaudela NIRE hitzaren espirituala hutsala baino gehiago, baizik eta okela espirituala jatea behar duzula. Nabaritzen dituzu gosearen arnasestuak ahuleziarenak ez baduzu jasotzen noizbehinka. Zeuk, YAHUSHUAREN Emaztegaia zarena, lehoiaren hortzhagin espiritualak dituzu eta bizkor haragi espirituala gantzutua irensten duzu, adibidez, Berba profetiko hau, NIRE ahotsa bezala ezagutzen duzuna orain, eta ez zaude inoiz kontent lurreko ezagutza hutsalarekin, baizik eta bilatzen duzu eta erregutu zeruko ezagutza handiagoa, ABBA YAHUVEH ezagutzea, Abrahamek ezagutu zitzaion bezala. ENE Emaztegaia, zeuk ahalegintzen zara YAHUVEHREN sekretuak ezagutzeko, gordeta daudenak BERAK eta NEUK konfiantza eduki dezakegunen horientzat.

ENE Emaztegaia, zeu sakabanatua zaude mundu guztiaren zehar gaur egun. ENE Emaztegaia, zeu osatuta zaude lehenengo fruituez, aipatzen den moduan Apokalipsia 14an. Zeu zara fruitu onena NIK berrerosiko dudana lurretik, Tribulazio Handiaren aurretik. ENE Emaztegaia, zeuk bakarrik harro zaude nori zerbitzatzen duzunaz, eta apal mantentzen zara, inoiz erabat ulertu barik zergatik NIK, YAHUSHUAK, hautatuko nizun, baina ohoratua sentitzen zara hautatua izateaz, eta ordez, ez duzu ziurtzat hartzen, eta oraindik otoitz egiten duzu, duin aurkitua izan zaitezen NIRE Emaztegaia deitua izateko. ENE Emaztegaiak ulertzen du, Egun Santuak gordetzearen garrantzia, zeure Senargaia MESIAS Juduak gorde zituenak. ENE Emaztegaia, zeuk ipini duzu dena sakrifizioaren aldarean eta ez duzu ezer eusten eta jarraituko duzu zure MESIAS eta obeditu BERAK dioen guztia. Zure ezpainetako deiadarra da Santu.

ENE Emaztegaia, ez duzu bakarrik ABBA YAHUVEH eta YAHUSHUA maite, baizik eta irrikan maitemindua zaude ABBA YAHUVEH eta NI, YAHUSHUAZ, Kantarik Ederrenean bezala. ENE Emaztegaia, zeuk ipintzen duzu Sortzailea, MESIAS adina berdin lehenengo tokian zure bizitza eta maitasunean. Beste guztiak, ezkontidea, nahiz umeak, familia, adiskideak, lana edo plazera bigarren tokian zure maitasuna eta bizitzan. ENE Emaztegaia, zeuk prest egongo zinateke emateko zure bizia premiazkoa izango balitz, YAHREN nahia izango balitz. ENE Emaztegaia, zeuk utzi zenituen lurreko erosotasunak NIK esan nizunean: “Zatoz, jarrai nazazu.”

ENE Emaztegaia, zuek ez duzue bakarrik NIRE Izena idatzia zuen bekokietan, baizik eta ABBA YAHUVEHREN Izena ere, denak ikus dezaketen Apokalipsia 14 adierazten duena argi eta garbi. ENE Emaztegaia, zeuk zama daukazu egiak esateko, talde txiki bat bakarrik nahi duenean entzun eta obeditzea. ENE Emaztegai kuttuna, zuk nahiago zenuke zure ABBA YAHUVEH eta NI, YAHUSHUAREN Izena, zure ezpainetan GURI buruz hitz egiten maitasunez eta hausnartzen GU nor garenari buruz eta nola gure gustukoa egin eta ikasi zeruko gauzak eta gauza profetikoak datozenak eta ez duzu mespretxatzen profeziaren gaitasuna ezta isekarik egiten RUACH ha KODESHEN gaitasunei.

Badakizu RUACH ha KODESHEN (Espiritu Santuaren) gaitasun guztiak baliotsuak direla eta denak nahi dituzu. Ikasten duzu ahal duzun guztia zure zeruko etxeari buruz eta gordetzen dituzu Eskritura Santuak zure bihotzean. ENE Emaztegaia, badakizu lur hau ez dela zure etxea, iraganbidea soilik da egin arte NIK emandako zeregina amaitu arte. ENE Emaztegaia, zeu irrikan zaude entzuteko Shofarren Adar hori jakinez zeure Senargaia MESIAS agertuko dela berehala Shofarren jotzearen ostean, pertsonalki zeuri eramateko zure zeruko etxera. NIK eraiki dudan egoitza zuretzat itxaroten daukazu, zure sariekin batera, metatuak izaten ari direnak zure biltegietan.

ENE Emaztegaia, zeuk antsiatzen didazu NIK fisikoki zurekin egotea nahi dudan bezala eta ez dago urruti jada. Asaskatu zaitez, ENE laztana, eta hurrengo Rosh Hashanah 2004 honetan, hitz egidazu ezkontide maiteminduari berba egingo zeniokeen moduan, noiz irrikan zauden zuregana etor dadin bera joan egin delako bide luze batean. Negar egin NIRE itzuliagatik maitasunez eta malenkoniaz, ez beldurragatik. Gura dut zure hitzak entzutea pasioa eta maitasunezkoak NIREGANAKO eta baita gure ABBA YAHUVEHRENGANAKO.

UTIZI DIZKIZUT NIRE MAITASUNEZKO HITZAK KANTARIK EDERRENEAN. Hau ez da sexuzko maitasunari buruz, baizik eta gutxik uler dezaketen amodioa, NIRE Emaztegaia izan ezik. IRAKUR ITZAZUE BEREIZMEN ESPIRITUALAREKIN ETA GALDE ZAKIZKIDATE ETA NIK AZALDUKO DITUT PARABOLAREN SONETOAK, zeren Salomonen maitasuna baino gehiago da deskribatzen dena. NIRE EMAZTEGAIA EZKUTURIK DAGO BERTSO HAUETAN. Aurki dezakezu? Partekatzen dut beste sekretu bat YAHUSHUAREN Emaztegaiarekin: NIRE Deialdiaren Neskasoa Elisabeth, badarama jada eztei eraztun espirituala. Berak jakingo du nortzuei eman ditudan eraztun hauek. NIRE Emaztegaienetako bakoitzak eramango du eztei eraztun bakarra, NIRE Emaztegaia bihurtzeko ordaindu zuten prezioaren isla. Ez dira egongo eraztun bi berdinak.

Maitea, Emaztegaia osoa eta apopiloak heldu direnean, orduan emango zaio hasiera Bildotsaren Eztei Afarira. NIK, YAHUSHUAK, ez dut bakarrik dantzatuko eta gozatuko NIRE Emaztegai kuttunarekin, baizik eta NIRE apopilo maite gailenak. Bedeinkatuak gonbidatu guztiak Bildotsaren Eztei Afarira, idatzita dagoen bezala Apokalipsia 19:9an. Gonbidapenak bidaliak izan ziren denoi mundu honetan, eta ostera, zein gutxik dakiten a zelako ohorea den NIRE Emaztegaia deitua izatea edo gonbidapena jasotzea apopilo gailenarena! Gutxik ulertzen dute NIK ordaindu nuen prezioa zuri gonbidatzeko.

Gonbidapen batzuk galdu egiten dira

Batzuk mespretxatuak dira eta zabortzat hartuak

Batzuk hautsa pilatzen daude

Gonbidapen batzuk aizuntzen dira eta apopilo batzuk ez dute ulertzen hau gonbidapena dela bakarrik “konfirmazioa eskatzen da” motakoa.

Bakarrik erantzuten duten horiek eta onartzen dutenak NI, YAHUSHUA, zuen MESIAS bezala, hartuko dute parte Bildotsaren Eztei Afarian, eta bakarrik horiek zeinen izenak idatzita aurkitzen direnak Bildotsaren Biziaren Liburuan, mundu hau sortu aurretik.

BENETAKO EMAZTEGAIAK JAKINGO DU URTEA, EGUNA ETA ORDUA

Ai etsaienak saiatzen direnak trufatu, fidagarritasuna kendu, zauritu, izen ona lohitu edo hiltzea NIRE Emaztegai Deialdiaren Neskaso hau edo Ministerio hau suntsitzea! Zergatik karraskatzen dituzue haginak amorruaz? Zuek, espiritu batekin fariseu baten antzekoa, zuek, Judas mozorrotua zaretenok, ez dakizue letrak hil egiten duela eta NIRE RUACH ha KODESHEK (Espiritu Santuak) Bizia ematen dituela NIRE Hitzei? Zergatik guzti horiek goian aipatuak agertzen dute interesa? Zuetariko inork ez zaretelako ez NIRE Emaztegaia ezta NIRE apopiloak, eta noranzko ezarrita zauden tokian egongo da aiotsa eta haginen karraska. Zuek fede itxura daukazuenok eta inolako barne urrikalmendurik eta EZ DAUKAZUE BARNE SANTUTASUNIK, AUKERATU DUZUE ASPALDITIK MADARIKAZIOA SALBAMENAREN ORDEZ. INORK ERE EZ, YAHUSHUAREN BENETAKO EMAZTEGAIA IZAN EZIK, EZ DU JAKINGO URTEA, EGUNA ETA ORDUA NIK YAHUSHUAK ETORRIKO NAIZENA NIRE EMAZTEGAIA HARRAPATZEKO.

Mezu honi iseka egiten diotenei, ez zen zuen begietako ikustea edo zuen belarrietako entzutea (1 Korintoarrei 2:9-16). Bakarrik YAHUSHUAREN Emaztegaia eta bakarrik horiek Bildotsaren Eztei Afarira joateko ezarritako horiek ezagutuko dute hau MESIAS bakarraren ahotsa dela eta Zeruko Senargaiarena berehala datorrena. Haiek jakingo dute. Beste guztiek jarraituko dute itsu eta gor. Senar maitekor batek ardura hartzen duen bezala, babestu eta maitatu bere emaztegaia, nola egin ninteke NIK zerbait gutxiago, baizik eta bakarrik gehiago NIRE Emaztegaiarentzat?

NI, YAHUSHUA, banator, prestatu zaitez. Ez da nahiko garbitua egotea NIRE Odolaz zuretzat Kalbarioan isuria, zeren apopiloak garbituak daude barkamenaren Odolaz Kalbarioan, aldiz NIRE Emaztegaia dago orbain gabe, lohirik gabe ezta zimurrik ere bere jantzian, zuri distiratsuan, inolako lotsarik NIRI eragin barik. Altxa, ENE Emaztegaia, entzun Shofarren Adarra, zure argia distira dadila denen aurrean. Zure Senargaia benetan bizkor dator.

Eta Espirituak eta Emaztegaiak diote: “Zatoz, YAHUSHUA ha MASHIACH, zatoz.” Entzuten duten guztiek esan dezatela: zatoz. Egarri diren guztiek betoz eta aio diren guztiak, har dezaten Biziaren Ura dohain. Eta testifikatu zituenak gauza hauek dio: “Bai, NI berehala nator.” Amen. Selah.

Emana Deialdiaren Neskaso honi. Mesedez, ez harrikatu Mezulari hau, baina egiten baduzue, izango da YAHUVEH eta YAHUSHUAREN Aintzarako.

Apostolu Elisabeth (Elisheva) Elijah, 2004ko irailaren 12an. (Apostolu esan nahi du “bidalia kanpora”)