PROFEZIA 63

OI, ISRAEL NON OTE DAGO ZURE ODOLEZKO SAKRIFIZIOA?

Ni esnatu nintzen hitz hauekin 2002ko irailaren 16an eta Jaunak esan zidan idazteko

Emana Apostolu Elisabeth (Elisheva) Elijahri Yom Kippur egunean


2 KRONIKAK 36:16
Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK
Aspaldi ohartu nizun, Elisabeth, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8 NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *


PROFEZIA 63

Oi, Israel! Oi, nola egiten dudan negar! Bai, NI, YAHUVEH, denaren Sortzailea, Sortzailea, baita denborarena ere, negar egiten dut NIRE maitasuna isuri dudalako, NIRE errukia isuri dudalako, NIRE onena eman dut: NIRE Seme maitea YAHUSHUA. NIK, YAHUVEHK, YAHUSHUA eman nuen, nor BERE Odola isuri zuen Adam eta Evaren bekatutik askatzeko. Oi, Israel! YAHUSHUAREN Odola oraindik betetzen ditu zuen lurra. Zergatik uste duzue satanasek gorroto dizuela? Zergatik uste duzue gorrotatzen dizuela beste edozein herri edo nazio baino gehiago? NI, YAHUVEH, zuengana etorri nintzelako haragian NIRE Seme YAHUSHUAREN bitartez, ENE Seme kuttuna.

Abrahamek bakarrik uste zuen Isaak sakrifikatu beharko zuela. Abrahamek bakarrik nabaritu behar izan zuen atsekabe eta dolu handiko sentimendu hori, sastakaia eusten zuen bitartean bere seme maitearen gainean, ustez ez zegoela aharirik sakrifizio bezala eskaintzeko, odolezko sakrifizio bezala. Baina fedean, berak uste zuen NIK, YAHUVEHK, berpiztuko zuela hilen artetik, premia egongo balitz, NIK egin nion bezala NIRE Seme YAHUSHUARI. Hori da NI, YAHUVEH, naizelako, NI nor naizen, NIRE maitasunagatik, ez daukana ez hasiera ez amaiera, NIRE haurrak deitutako horientzat. NIRI hots egiten didatenak NIRE Seme YAHUSHUAREN Izenean dira. NIK bakarrik gelditu nuen Abraham bere seme Isaak sakrifikatzetik. NIK hornitu nuen aharia, Abrahamen begi bistatik ezkutatua ordura arte.

Abraham ez zen perfektua izan. Ezta Isaak ere. Israelek ordaintzen du Abrahamen bekatuaren prezioa, eman zuena Ismael horren fruitu eta Ismaelen hazia. Abrahamek odolezko sakrifizioa behar izan zuen berak ere. Aharia izan zen irudikatua izan zena, sastrakaren oihanartean harrapatua geratu zena. Honek irudikatu zuen NIRE Seme maite YAHUSHUA, YAHUVEHREN Bildots Bakarra, Bildots Perfektua, bekatu edo orban edo narrio gabea. Aharia harrapatuta zegoen sastrakan. NIRE Seme kuttuna YAHUSHUA NIRI hots egin zidan. BERA ere harrapatuta izan zen NIRE borondatearen sastrakan. “Aita, posible izango balitz, kendu hau NIGANDIK, baina ez NIK nahi dudan bezala, baizik eta ZEURE borondatea egin bedi.” YAHUSHUA irudikatua zegoen ahari hori bezala, odolezko sakrifizio hori bezala egun hartan Abrahamek izan zuena, Isaaken ordez.

YAHUSHUAREN Odolezko Sakrifizioa da gizaki sakrifizio bakarra nahiko Santu gizateria guztiaren bekatuak garbitzeko lain, bakarrik gizateria prest egoteaz onartu eta obeditzeko Odolezko Hitzarmen Berri hau NIK eman nuena Kalbarioan, NIRE Seme maite YAHUSHUAREN bitartez. Hau da NIRE promesa NIRE Seme leialentzat YAHUSHUA maite dutenak eta onartzen dutenak Odolezko Hitzarmen Berri hau. NIK ez nuenez utzi NIRE Seme maitea YAHUSHUA hilobian, NIK berpiztu nion hilen artetik eta BERA zerura igo zen, horrela egingo dut berdin zuekin. NIRE haurrak egin behar duten guztia da jaso, sinetsi, maitatu eta saiatu ahal den guztia egiten NIRE Aginduak obeditzeko. Zailegia al da hau?

NIRE Seme YAHUSHUA MESIAS bezala ukatzen duten horiei mintzo naiz. Non ote dago zuen odolezko sakrifizioa? Denak dakite egon behar dela odolezko sakrifizioa bekatuen barkaziorako. Zein animalia da perfektu? Zein gizaki? Bat ere ez, NIRE Seme maite YAHUSHUAREN sakrifizioa izan ezik. NIK, YAHUVEHK, INDARGABETU NUEN ODOLEZKO SAKRIFIZIO ZAHARRA EMATEKO GIZATERIARI ODOLEZKO SAKRIFIZIO HOBEA. Hauxe da modu bakarra NIK barka ditzakedan zuen bekatuak. Ez dago beste biderik NIRE tronura, NIK erantzun diezazkizuedan zuen otoitzak, bakarrik YAHUSHUAREN Izenaren bitartez, BERE Odolaren bitartez, Kalbarioan isurita zuen bekatuen barkaziorako. Ez dago beste arartekorik NIRE aurrean, NIRE Seme YAHUSHUA ez dena. Mohammed ezin dakizueke salbatu. Abrahami hots egiteak ezin dakizueke salbatu. Alak ezin dakizueke salbatu. Bakarrik YAHUSHUA Izena deitzeak salbatuko zaituzte. Lehen hitz egin dut zerbitzari honen bitartez. Sinisten duten horiek Tora gordetzeak bakarrik salbatuko dakiekeela, konturatu behar dira denak bekatu egin dutela eta NIRE Aintzatik kenduak izan direla [Erromatarrei 3:23]. Agindu bat haustea, agindu guztiak haustea bat-bera da. Salbatzailea behar duzue. YAHUSHUA da Salbatzaile hori. Ukatzen dutenak YAHUSHUA onartzeari haien Jauna eta Salbatzaile bezala, gizateria guztiaren MESIAS: ez da YAHUSHUAK epaitua izango, baizik eta alderantziz, jaukituko du Moisesen aurrean, zabalduko duena EPAIKETAKO LIBURUA errukirik gabe. Berak ohartu baitzion Israeli Hitzarmen Berria etorriko zela, Odolezko Hitzarmen Berria. Berak bazekien horrek ezingo zuela NIRE sumindura baketu. Hau animalien sakrifizioen bidez izan zen bakarrik behin-behiniko.

Oi, Israel! NIK bidali nuen Odolezko Hitzarmen Berria sortua izan dadin zuen lurraldean. Mirariak egin nituen YAHUSHUAREN Izenaren bitartez. NIK ERABILI NION IZAN DADIN GIZA SAKRIFIZIOA, GIZA ODOLAREN SAKRIFIZIOA, ODOLEZKO MEDEAPEN PERFEKTU BAKARRA BEKATUAGATIK. Eta NIK berpiztu nion hilen artetik Israelgo lurrean.

Yom Kippur egun honetan 2002, NIK berba egiten diot Israeli eta diotset entzuten ditudala zuen damutasunezko otoitzak, barkamena eskatzen. Ikusten dudala zuen baraua. Nabaritzen dut zuen izua, konturatzen baitzarete zuen bekatuak kiratsa direla NIRE sudurrarentzat. Oi, Israel! Badakizue NI naizela Adonai eta NIK epaituko dizuegu zuen haragiko ekintzagatik. Oi, Israel! Badakizue ez dagoela odolezko sakrifiziorik. Irrikaz zaudete eraikitzeko tenplu hori harresiekin, berriro animalien sakrifizioak eskaini ahal izan zaitezten bekatuen barkaziorako, non zuen abade gorena gogor oihukatu ahal izango duen errukia eskatuz. Alabaina, ukatzen duzue NIK eman nizuen oparia jasotzen: tenplu bat harresirik gabea, RUACH ha KODESH beterikoa, NIRE maitasuna eta errukiaz beterik, NIRE mirariaz eta NIRE Epaiketaz. Tenplu bat ez giza eskuekin eraikia, tenplu perfektu, Santua, akasgabea. BERE Izena YAHUSHUA da. NIRE Izena YAH, BERE Izenaren barnean dago. Boterea BERE Izen Sagaratuan dago, boterea GURE Izen Sagaratuetan dago.

YAHUSHUA DA TENPLU HURA. YAHUSHUA DA ODOLEZKO SAKRIFIZIO BAKARRA NIK ONARTUKO DUDANA. YAHUSHUA etorri zen Israelera haurtxo baten gisa. YAHUSHUA zen zuen Odolezko Sakrifizioa. YAHUSHUA da Odolezko Sakrifizio Santu bakarra. Oi, Israel! Entzudazu! YAHUSHUAREN Odola Israelgo lurrean isuri zen, eta alabaina, bete egin zuen lurreko lau ertzak. Oi, Israel! Entzudazu! Ukatzen duzuenez Odolezko Hitzarmen Berri hau, eman nion jentilei ere, adarrean eztitu nien, itxaroten zuek damutu eta onar zakizkioten YAHUSHUA zuen MESIAS bezala. Zer behar izango da, Oi, Israel!? A zelako talde leial txikia daukadan NIK Israelen! Esaten ditudanean Berba hauek NIRE Zerbitzariaren bitartez, dizipulu berriak egongo dira altxatzen direnak eta Israeli eramango diotenak Berba hau. Orain baitiotsuet: froga daukazue erioten zuen Pareta Sagaratutik, nondik dario NIRE Ur Biziaren sinboloa.

Nondik dator Ur Bizi hau? NIK, YAHUVEHK, ematen natzaizue opari hau berriro, RUACH ha KODESH iraitzia izan zenez YAHUSHUAREN bitartez Israelen. Orain, horma baten bidez dario, non Israel belaunikatzen den, negar egin, auhen eta otoitz egin. Onar zakizkiote YAHUSHUA zuen MESIAS bezala. Zuen Tenpluko murrua sabeltzen eta suntsitzen ari denez zuen begi aurrean, ezin duzue ikusi, Oi, Israel, Hitzarmen Zaharra jada iraungita geratu dela? NIK ez dut nahi animalien sakrifiziorik.

Bakarrik NIRE Seme kuttun YAHUSHUAREN Odola, Judaren leinutik etorri zena, izan dezake Israelgo Odolezko Hitzarmena, eta mundu guztiko Odolezko Medeapena. Bekatu bat bakarrik dago ezin dena barkatua izan: YAHUSHUA ukatzea eta Bizia eta Odola BERAK sakrifikatu zuena Kalbarioan. Kontuz! Trufatu eta ukatu RUACH ha KODESH biraoa da. Ez dago bekatu honen barkaziorik.

Onartu itzazue YAHUSHUAREN Odola eta Bizia eta jakizue BERE Izenaren bitartez dago barkazio bakarra bekatuagatik. Eman nizuen opari hau Kalbarioan. Munduari eman nion Opari hau. Eta Israel, Egun Arranditsu Goren honetan, NIK, YAHUVEHK, hitz egiten dut zerbitzari Judu honen bitartez. Oi, Israel! Zeuk harrikatu, torturatu, erail zenituena Apostolu eta Profetei, zeuk erail zenituena NIRE haurrak NIK bidali nituenak zuei testifikatu dezaten. Oi, Israel! Martirien odola ere blaitzen du zuen lurra. NIK bakarrik dakit, Oi, Israel, zenbat zuen odola berarengandik jario behar duen, salbatu dakizuekeen MESIAS bakarra onar dezazuen baino lehen. YAHUSHUAK oraindik negar egiten du zuengatik Getsemaniko ortuan egin zuen bezala.

Munduko begiak zure gain daude tinko, Oi, Israel! NIRE begiak ez dira sekula aldentzen zuengandik. Ahalmen Salbatzailea zuek ukatzen duzuen Izenean dago, tenpluko giltzarria zuek ukatzen duzuena. Baina onartu behar duzue YAHUSHUA MESIAS bezala. YAHUSHUAREN Izena, Hitza eta Odolaren bidez da. YAHUSHUAK salbatuko du Israel. Oi, Israel! YAHUSHUAK barautu zuen 40 egun eta 40 gau bitartean. Uste duzue egun bateko baraua nahiko dela zuen bekatuak estaltzeko? NIRE haurrak, YAHUSHUA onartu dutenak Elohim eta MESIAS bezala, pozten dira euren bekatuak ordainduak izateaz oro har Kalbarioan.

NIK, YAHUVEHK, itxoiten dizut, Oi, Israel! Oi, Israel! Gorde eta gogoratzen duzuenok Juduen Festak eta Egun Santuak, ez duzue oraindik ikusten YAHUSHUA dagoela haien guztietan? Oi, Israel! Itzuli NIREGANA Santutasunean. Baztertu zaitezte zuen bekatuetatik NIRE Seme YAHUSHUAREN Izenean. Oi, Israel! Negar egiten dut zuen oinazearengatik! Baina gogoratu ezazue: NI Santu naizen bezala, horrela zuek ere sagaratuak egon eta Santu izan behar zarete.

Benetan epaituak gura duzue izatea NIK Moisesi eman nizkion Legeen arabera, horrela Moisesek epaituko dakizuen inolako errukirik gabe? Ukatzen diozuenez ararteko bakarrari, YAHUVEHREN Bildots Perfektu Bakarrari, YAHUSHUAK esango die salbu izateko odolezko Hitzarmen Zaharrari zatxezkiote, odolezko hitzarmen zaharrari datxezkion horiei, arreta izan!, BERAK esango du: “Zuek erabakitzen duzue odolezko Hitzarmen Zaharraren arabera epaituak izatea, Moises berak epaituko zaituzte.” Inor perfektua ez denez. OI, MOISESEK EPAITUAK IZANGO DIRENAK! INOR EZ DA LIBRATUKO, INFERNUA ETA SUZKO AINTZIRA IZANGO DA ZUEN HURRENGO BIZITOKIA. DENAK EGITEN ARI DIRA HAIEN ERREKAITU BETIKOTASUNERAKO.

Inori ez zaio bermatzen beste segundo bateko bizia. NI, YAHUVEHREN, errukiaren alboan dauden guztiak, gaur da zuen Salbamenaren eguna. Bihar beranduegi izan liteke.

Honela da mintzatua, honela da idatzia, Yom Kippur egunean, 2002ko irailaren 16an. Emana zerbitzari honi, Apostolu Elisabeth (Elisheva) Elijah.

MATEO 10:18-42

Agintari eta erregeen aurrera eramango zaituztete NIREGATIK, eta aitorpen egingo duzue haien eta jentilen aurrean. Eramango zaituztenean, ez egon zer eta nola esango duzuen kezkatan: une hartan bertan adieraziko dizue Jainkoak zer esan; ez zarete zuek mintzatuko, zuen Aitaren Espiritua mintzatuko da zuen bidez. Anaiak anaia emango du heriotzara, eta aitak semea, seme-alabak gurasoen kontra altxatuko dira eta hil egingo dituzte. Mundu guztiak gorroto izango dizue NIREGATIK; baina azkeneraino sendo irauten duena, horixe izango da salbatua. Herri batean pertsegitzen bazaituztete, egin ihes beste batera. Benetan diotsuet: Gizonaren Semea etorri aurretik, ez dituzue Israelgo herri guztiak igaroko. Ikaslea ez da irakaslea baino gehiago, ezta morroia ere nagusia baino gehiago. Aski du ikasleak irakaslea adina izatea, eta morroiak nagusia adina. Etxejaunari Beeltzebul esan badiote, zer ez ote esango haren etxekoei? Ez izan jendearen beldur! Izan ere, ez dago ezer gordeta agertuko ez denik, ezta ere ezer ezkutuan jakingo ez denik. Gau-ilunez esaten dizuedana, esan zuek egun-argiz; eta belarrira entzuten duzuena, hots egin etxe-gainetatik. Ez izan beldurrik gorputza hil bai, baina bizia hondatu ezin dutenei; izan beldur, gorputz ez ezik, pertsona osoa infernuan honda dezakeenari. Ez ote dira bi txori sos batean saltzen? Hala ere, ez da bat bakarra ere lurrera erortzen zuen Aitaren baimenik gabe. Zuen buruko ileak ere denak zenbatuak dauzka Jainkoak. Ez izan, bada, beldur: zuek txori guztiek baino gehiago balio duzue. Jendearen aurrean aitortzen nauena, aitortuko dut NIK ere Aita zerukoaren aurrean; baina jendearen aurrean ukatzen nauena ukatu egingo dut NIK ere zeruko Aitaren aurrean. Ez pentsa munduari bakea ekartzera etorri naizenik; bakea ez, baina banaketa ekartzera etorria naiz. Bai, semea aitarengandik, alaba amarengandik eta erraina amaginarrebagandik banatzera etorri naiz. Eta nork bere etxekoak izango ditu etsai. Aita nahiz ama NI baino maiteago duena ez da NIRETZAT gai; semea nahiz alaba NI baino maiteago duena ez da NIRETZAT gai. Bere gurutzea hartu eta jarraitzen ez didana ez da NIRETZAT gai. Bere biziaren jabe izan nahian dabilenak galdu egingo du, bere bizia NIREGATIK galtzen duenak, ordea, eskuratu egingo du. Zuek onartzen zaituztenak, NEU onartzen nau, eta NI onartzen nauenak, bidali nauena onartzen du. Profeta bat profeta delako onartzen duenak, profetari zor zaion saria jasoko du; eta gizon zuzen bat zuzena delako onartzen duenak gizon zuzenari zor zaion saria jasoko du; eta txiki hauetako bati, NIRE ikasle delako, ontzixka bat ur freskorik besterik ez bada ere ematen diona, benetan diotsuet ez dela saririk gabe geldituko.

MATEO 12:50

Izan ere, zeruko NIRE Aitaren nahia egiten duena, horixe dut NIK anaia, arreba eta ama.

MATEO 21:42-46

YAHUSHUAK esan zien: ez al duzue irakurri Liburu Santuak dioena: etxegileek baztertutako harria giltzarri gertatu da. YAHUVEHK egin du hori, gure begien harrigarri! Horregatik diotsuet: Jainkoaren erreinua zuei kendu eta fruitua aterako dion herri bati emango zaio. Eta harri honen gainera erortzen dena lehertu egingo da, eta harri hau inoren gainera erortzen bada, txikitu egingo du. Parabola hauek entzutean, YAHUSHUAK beraiengatik ari zela jabetu ziren apaizburuak eta fariseuak. Hargatik, hura atxilotu nahian zebiltzan, baina jendearen beldur ziren, denek profetatzat zeukaten eta.

MATEO 23:29-39

Ai, zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Profeten hilobiak eraikitzen eta gizon zintzoen hilarriak apaintzen dituzue, esanez: Gure arbasoen garaian bizi izan bagina, ez genukeen profeten hilketan haiekin parterik izango. Horrela, zeuek aitortzen duzue profetak hil zituztenen ondorengo zaretela. Bete ezazue, bada, zeuen gurasoen egintza gaiztoen neurria! Sugeok, sugegorrikumeok! Nola egingo diozue ihes infernuko zigorrari? Hor bidaliko dizkizuet NIK profetak, jakintsuak eta lege-maisuak eta zuek batzuk hil, eta gurutziltzatu, besteak sinagogetan zigortu eta herririk herri erasoka erabiliko dituzue. Horrela, zuen kontu ezarriko da lurrean isuria izan den errugabe guztien odolaren errua: hasi Abel zintzoaren odoletik, eta santutegitik aldarea bitartean hil zenuten Barakiasen seme Zakariasen odoleraino. Benetan diotsuet: gizalde honi emango zaio horren guztiaren zigorra. Jerusalem, Jerusalem! Profetak hiltzen eta Jainkoak zuri bidaliak harrikatzen dituzuna! Zenbat aldiz ez ditut bildu nahi izan zure seme-alabak, oiloak txitak hegalpean bildu ohi dituen bezala, eta zuek ez duzue nahi izan. Horra, bada, hutsik geldituko zaizue etxea. Eta esaten dizuet ez nauzuela ikusiko, harik eta hau esango duzuen arte:”Bedeinkatua YAHUVEHREN Izenean datorrena.”

Musulmana salbu YAHUSHUAREN eskua Odolaz dariola ikusi ondoren