PROFEZIA 58

AMERIKA DAMUTU ZAITEZ EDO FINITU LAR BERANT IZAN BAINO LEHEN

Emana Apostolu Sherrie Elijahri

2001ko irailaren 12a


PROFEZIA JASOTAKOA 2001KO IRAILAREN 12AN, DORRE BIKOITZEKO ATENTATUAREN HURRENGO EGUNEAN

2 KRONIKAK 36:16
Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK
Aspaldi ohartu nizun, Elisabeth, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8
NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *


HITZAURREA

Mesedez, uler ezazue amerikanoa naizela eta jartzen naizela Ameriketan hau idazten ari naizen bitartean gantzudurapean, izu handiaz etorriko denagatik, damutzen ez bagara gure Sortzaile YAHUVEH eta YAHUSHUA, gure MESIASEN aurrean. Izu handiaz entzun dudala eta mintzatu eta idatzi YAHUVEHK nahi duena zuek eta nik entzun dezagun. Dendatu nintzen entzuteko hitz bakoitza klaru eta barkamena eskatzen dut honela egin ez badut, YAHUSHUAREN Izenean.

Esana izan nintzen jendeari esateko espiritualki zerbait handia gertatuko zela, eta agertuko zela fisikoki Rosh Hashanaharen Sabbath inguruan, hitzordu judua rabinoak ezarri dutena, irailaren 17-18an dena, eta ostera, nire Espirituan, sentitzen dut data oker dagoela. YAHUVEHK esan zidan jendeari esateko gorde ditzaten irailaren 14 Sabbathen hurrengo egunak. Gehitzen dut ere, erne egoteko zer gertatzen den Yom Kippur, Barkamenaren Eguna, edo 10 eguneko begirune, barau egun bat damutasunean gure bekatuengatik. Yom Kippur da festa nazionala nagusiena, eta uste baduzu bakarrik Juduak gorde behar dituztela egun hauek, oker zaude. Zeren ZEU JUDUA ZARA YAHUSHUA onartu zenuenean, zure Jainko eta MESIAS bezala, YAHUSHUA da JUDUEN ERREGEA. BERAK gorde zituena, guk geuk ere gorde beharko genituzke, adibidez Santu Nagusi Judu Egunak eta jaiegunak. Ez genuke jarraitu behar gure Salbatzailearen eredua?

Juduek uste dute Rosh Hashanah dela euren Mesias etorriko den garaia, baina ez dira konturatzen Israelen, antimesias faltsuari itxaroten ari direla. Zeren haiek uko egiten diote YAHUSHUA YAHUVEHREN Seme bezala aitortzeari, NI NAIZ ere duena Izena. Juduek uste dute Rosh Hashanah urte berria dela eta haiek hausnartzen dute YAHUVEHREN datorren Epaiketa Egunari buruz. Batak besteari esaten dute ere: Zeure izena inskribatua egon dadin Biziaren Liburuan! Ni Judu Mesianiko bat naiz. Nahiz eta nire odolezko jatorria Judua den, baita nire ezkongabeko izena, hauxe ez da Judua egiten nauena. YAHUSHUAREN isuritako Odolari esker da. Ni Judua naiz eta ez naiz lotsatzen hau oihukatzeaz internetetik. Maite ditut nire senitarteko Juduak maite dutenak, eta zerbitzatzen diotenak YAHUSHUARI, baina maite dut baita ere bakarrik HaShem Adonai maite duten Juduei, nahiz eta haiek ni gorrotatzen nauten edo ukatu. Barry Chamish idazleak esan zidan berak bere erlijioa zeukala eta eroso sentitzen zela berarekin.

Atsekabetzen naiz zeren Isaias 53 argi eta garbi adierazten du nor den YAHUSHUA eta ordaindu zuen prezioa. Juduek Moisesen Legeen arabera bizi gura dutenez, orduan, Eskriturak diote Moisesek epaituko dietela, eta ez YAHUSHUAK. Baina, Dohakabeak horiek Moisesengandik epaituak izatea nahi dutenak, zeren Lege bat bakarrik haustea infernua dakar zigorra! Ez dago sakrifiziorik, ez dago odolezko medeapenik, ez dago errukirik, eta haatik, eskertsu nago YAHUSHUA dela Bildots Perfektua, nire ordez sakrifikatua izan zena, sekula bekaturik ez zituena egin YAHUVEHREN Seme Santua, eta nahita eman zuen BERE bizia, nire bekatuak barkatuak izan ditzaten, Kalbarioan BERAK isuritako Odolarekin eta Biziarekin BERAK sakrifikatu zuena, ni salbu izan nadin. Juduek ezagutzen dituzte Legeak, baina ez Legeen Berreroslea. Zer behar izango da Israelek aitortu dezan YAHUSHUA erregeen Errege eta jaunen Jauna, Jainko Ahalguztiduna eta YAHUVEHREN Seme sortubakarra? BERA da MESIAS, YAHUVEHREN Bildots Santua.

PROFEZIA 58

NIK YAHUVEHK, diot: “Herria, damutu behar zara, arrailduran jarri, negar egin, barautu eta Amerikaren alde otoitz egin, epaiketa jausi baino lehen beraren gain berriro. Mesedez, argitaratu Amerikaren aldeko otoitz bat. Ez izan beldur Amerika iraintzeaz, baina ez baduzu obeditzen, izan NI iraintzeaz beldur. NIK, YAHUVEHK, diotsut zuri Bush Presidentea: Deitu behar duzu barau, dolu, damutasuneko egun nazional bat, edo zure aurpegi gainean makurtu behar zara NIRE aurrean. Munduaren aurrean, apaldu behar zara, damutu, negar egin, barautu eta otoitz egin, NIRE Epaiketako eskua altxatua eta kendua izan dadin Amerikatik. Kristauak eta Juduak: entzun Eskriturak: “NIRE herriak, zeinen gain NIRE Izena deitzen dena, apalduko balitz, eta otoitz egingo balu, eta NIRE aurpegia bilatuko balu, eta bere bide txarrak utziko balitu, orduan, NIK entzungo dut zerutik eta barkatuko diot bere bekatua eta osatuko dut bere lurra.” (2 Kronikak 7:14)

Ez gero NITAZ lotsatu, edo bestela, NIK lotsatuko naiz zeuetaz. Ez izan beldur gorputza hil dezaketenena, alderantziz, izan NIRE beldur bidali nazakezuena garrasika infernuko erraietara eta suzko aintzirara (Mateo 10:28) eta auhena eta erdimina hasi baino ez du egin. Onartu zakizkiote YAHUSHUA orain, beluegi izan baino lehen. Damutu zaitezte orain, denbora dagoen bitartean. Hots egin iezaguzue YAHUVEH eta YAHUSHUARI eta zuen arima salbatua izango da, obeditzen banauzue eta lehenengo jartzen banauzue zuen bizitzetan. Aldaratu zaitezte eta errieta egizue fedegabetasunari eta fedegabeak diren horiei. ALDARATU ZAITEZTE FEDEGABEA DEN GUZTIARENGANDIK ETA UTZI NIRE LEGEAK ALDATZEARI, DEKRETATUAK ETA HARRIAN IPINIAK IZAN DIRENAK NI NAIZEN ATZAMARRAGATIK. NI NAIZ NI NAIZENA ETA EZ DAGO BESTERIK.

Zuen Bush Presidenteak gogoan izan behar du nork ipini zion presidentetzan. NIRE eskua izan zen, YAHUVEHREN eskua. Epaiketa heldu da lege makurrentzat onartuak izan direnak, herriari bekatu egitera bultzatuz, bekatua baimentzen, umeak erailtzen oraindik sabelean dauden bitartean, esperimentuak egiten, torturatzen eta Sortzailearen jarrera jokatzen, baina ez zarete Sortzaile bat, eraile bat zarete. Uste duzue bedeinkatuko dizuedala gaixotasunak osatzen, minak eta ahultasunak, ume errugabeak erailtzeagatik. Uste duzue bedeinkatuko ditudala zuen medikuak eta zuen zientzialariak? Ziurtatzen dizuet ETORRIKO ZAIZUELA IZURRI OKERRAGOA LAZGARRIKERIA HAUEK EGITEARREN ETA MEDIKUNTZAKO ABANTAILA ETA OSAKETA ZUEN OINAZEENA DEITZEARREN HORRERI.

BORREROAK DEITZEN DIZUET NIK! ERAILEAK, ODOLGIROAK! ZUEN PATUA IZANGO DA ERAILE ANKERRARENA, ZUENA MEDIKUAK ETA ZIENTZILARIAK! Zuek deitzen duzuena Amerikako Auzitegi Gorena, politiko paganoek eragin dute epaiketa hau Amerikaren gain. Ez bota errurik inori zuei baino. Uztatzen ari zarete erein zenuena. Zergatik uste duzue NIK ez ditudala entzuten ez jaioen garrasi isilak? Bakarrik zuek gortu dituzuelako zuen belarriak eta itsutu dituzuelako zuen begiak erailketa honi? Ez al dakizue NIK sortu nituela ez jaioen arimak, jaio direnenak bezalaxe? PAGANOAK! FARISEUAK! NOLA AUSARTZEN ZARETE BERRIDAZTERA NIK ERAILKETA DEITZEN DUDANA! NORTZUK DIRA ZUEN POLITIKOAK ADIERAZTEKO NIK DEITZEN DITUDANAK BIZIMODU BEKATARIAK?

Uste duzue NI harrituta nagoela zuen lege berriekin? Erakutsi dizuet epaiketa Amerikaren gain eta benetan diotsuet: ITXARON IKUSI ARTE AGERBIDEAK ZERUAN, ETA HAREN ERAGINAK LURREAN, NOIZ: SUMENDIAK
LURRIKARAK
UHOLDEAK
XIRIMOLAK

ETA HAIZE-ERRENBOLIAK, DENAK ELKARTZEN DIREN ABESBATZA BATEAN ABESTEKO LARRITASUNAREN KANTUA.

HAU IZUGARRIKERIA DELA USTE BADUZUE, ORAINDIK EZ DUZUE EZTA HASI ERE IKUSTEN NIRE SUMINDURA JAUSTEN. ETA EZ NABIL AMERIKARI BAKARRIK ESATEN, ZEREN BERA HAURTXO GAZTETXOA BAINO EZ DA, SUDURREAN ATZAMARRA DUENA NIRE AURREAN.

ISRAEL

Baizik eta Israel buruz mintzo naiz, zeren nahiz eta zuek Juduak zaretela diozuen, zuetariko askok ez dira, ze Abrahamen Legeak ukatu dituzue. Saldu egin zarete, zuek eta zuen lurraldea, eskaintzailerik altuenenera eta horiei NIK sekula ez nuen nahi lurra honen jabe izan daitezen, orain jabeak dira, eta zuen arbasoei eman nuena, ez daukazue inolako eskubiderik emateko. Ematen duzue baita ere zuen ura, jakin barik nondik etorriko zaizuen zuen ura berria. Esnatu zaitezte, ENE Herri Judua. Hots egiten dioten horiek HaShem Adonairi, esnatu zaitezte. Gura duzue itzuli NI NAIZENGANA edo gura duzue jasan Ninive, Sodoma eta Gomorraren azkena? Zeu ez zara hobea, Israel: EMAGALDUA ZARA NIRE BEGIETAN!

Zuk ere hiltzen dituzu haurtxo errugabeak eta aldatzen dituzu NIRE Legeak, bakarrik Amerika eta munduko beste lurraldeak horrela egiten dutelako. Israel, NI LOTSATUTA NAGO ZUEKAZ. Bai, zurekin ere, Jerusalem. NI LOTSATUTA NAGO SANTUTASUNA BABESTU BEHARKO LUKEEN HERRIALDEAZ eta ostera, fariseuak ipintzen dituzue presidente gisa, eta itxura ere ez daukazue fededunenak, eta benetan, ez dago jainkozaletasunik barnean. ARRETA EGITEN DIEZUE RABINO GAIZTOEI ETA EZ NAUZUE EZAGUTZEN ERE. Haiek Legeak ezagutzen dituzte eta ez dituzte obeditzen ere. Altxatzen dituzue Santuak izan daitezen, eta ostera, ez dago santutasunik beraiengan. Rabino guztiak ez, baina zuek badakizue zeintzuk daukaten NIRE RUACH ha KODESH eta zeintzuk ez.

Israel, begira zaude eta aldiz aurretik itxaroten zaude badakizulako zeure epaiketa ez dagoela urruti. Behin eta berriro esan dizut bueltatzeko zuen arbasoen Sortzailearengana. Baina, entzuten al duzu? ¿Bueltatzen zara Santutasunera? Goresten nauzu egin dudan guztiarengatik? ISRAEL GUZTIA EZ DA NIRE BEGIETAKO NINIA. Bakarrik NI NAIZ bilatzen duten horiek eta santutasunaren atzean doazenak eta ausartzen direnak ahotsa altxatzen fedegabea den guztiaren aurka, dira NIRE begietako niniak. Bakarrik onartzen duten horiek Israeli eman nion oparia eta haien bidez, NIK mundua bedeinkatu nuen eman nuenean NIRE Seme YAHUSHUA, baina zuek ukatzen duzuenean BERA, ukatzen duzue NI, YAHUVEH.

Zergatik uste duzue NIK negar egiten dudala gutxiago ez jaioen haurtxoengatik, erailak, torturatuak, ehunka milaka biziengatik, gehiegi konta ahala izateko egun batean? Infernuak eskatu zituen haietariko gehienak gaur. Zuek ez dakizue zenbat oraindik, baina konturatuko zarete, diktatzen duten horiek, zuek entzuten duzuena eta ikusten duzuena, desbideratu zintuzten. Kristauak, zergatik baimentzen duzue bekatuak lohitu ditzan zuen etxeak? Zergatik ez duzue altxatzen ahotsa bizimodu bekatarien aurka eta higuintze deitzan dudan horren aurka? Israel, ez duzu ahotsa ere altxatzen ezta zeu ere, baizik eta alderantziz, legeak onartzen dituzu babesteko eta bultzatzeko hista gaizto hau NIK ezkontza izatea nahi nuenarena: gizon bat eta emakume bat, badakizue zertan ar naizen. EZ GERO PENTSATU NIK BEGIA KLISKATZEN NAGOELA BIZIMODU ALTERNATIBO HONI, ZEREN UZTEN ARI ZARETE, EREIN DUZUENA.

Ohartu nuen NIRE Zerbitzaria herriari esateko erne egon dadin Rosh Hashanah egunean eta bereziki hila honetan eta urrian. Gogoratu zaitezte NIK, YAHUVEHK, ohartu nizuela: “Amerika, gorde dut txarrena azkenerako”. Esnatu behar zara eta konturatu herrialde baztertua zarela YAHUVEH eta YAHUSHUA goraipatzeko eta, zenbat gorespen eta ohorea ekarri dio Amerikak NI NAIZI? DOHAKABEA HERRI HAU BUELTATZEN EZ BADA SANTUTASUNERA! NI NAIZ Jainko Jauna YAHUVEH. Hauxe egun betilunena da Amerikarentzat. Tiro bat bota barik babesteko, ohar gabe, orduan NIK hitz egiten dudana NIRE Apostolu eta Profeten bidez eta, zenbat entzun zuten? Amerikak jasaten ditu ezbehar eta hildako asko. Baimendu behar izan nuen satanasek zuei eralki zekizuen, ezen nora ezean ibili zarete urruti NIRE santutasunaren ibilbidetatik. Diozue hau nazioa Jainkopean dela, orduan bada obeditu nazazue. Obeditu Eskritura Santuak. UKATU ETA BAZTERTU FEDEGABEA DEN GUZTIA, itzul zaitezte NIK maitatu eta sagaratu nuen herrialdera.

DOHAKABEAK ZUEK EZ BADUZUE OBEDITZEN OHAR HAU! NIK hitz egiten dut NIRE Apostolu eta Profeten bidez, artzainek ez dituztenak nahi haien elizetan, ukatzen direnak NIRE berbei amore ematen, ukatzen direnak zentsuratuak izatera aldiz aurretik eta ukatzen dutenak haien oinak ipintzen beste inolako mahai azpian NIREAN izan ezik, ukatzen direnak NIRE Berbak biguntzen ez iraintzearren. NIRE benetako Apostolu eta Profetei ez zaie bozatuko. Bakarrik bultzatzen zaie altuago deiadar egiteko. Zuek botatzen diezue zuen elizetatik, eta ostera, bakarrik gidatzen diezue NIRE erosotasuneko besoetara eta haiek konturatzen dira, AMERIKETAKO ETA MUNDU GUZTIKO ELIZA GEHIENAK EMAGALDUAK DIRELA SATANASENTZAT, SALDUAK ESKAINTZAILERIK ONENERA.

NIRE herria salduta dago eta jabetza pribatutzat hartua ARTZAINEK SALTZEN DITUZTENEAN HELBIDEEN ZERRENDAK, kontatzen dutenean gizakien buruak elizetan eta galdatzen dituzte euren ardiak bezala. Oi, ZUEK, ARTZAIN GAIZTOAK, OTSOAK ARDIZ MOZORROTUAK ZARETENAK! OI, ZUEK, MILIONARIOAK AURKEZTEN DIRENAK ETA BESTEEI MESPRETXATZEN DUTENAK! Oroitu: NI jeloskor nago NIRE ardi eta bildotsengatik. ORDAINDUKO DUZUE. Oi, NIGANA etorriko zarete eta esango duzue: “Baina Jauna, nik bota nituen demonioak ZEURE Izenean eta profetizatu egin nuen ZEURE Izenean” eta NI NAIZEK esango du: Alde NIGANDIK, gaizkileak, ez dizuet sekula ezagutu. (Mateo 7:21-23)

Zuek, daramazuenak su bitxia kongregazioetara, hartzen duzuenak NIRE aintza eta NIRE Izeneko Ministerioak zuenekin, LASTERKA EGIZUE, LASTERKA EGIZUE, LASTERKA EGIZUE MINISTERIO HONETATIK. NI NAIZEK onetsi du hazia erein dezazuen ministro eta ministerio berekoi, harroputz, buruharro, kontrolatzaile, maneiatzaile, trufatzaileetan. Zeren NI NAIZEK ez dielako bedeinkatu, bueltatu dira doktrina faltsuetara, haiei agerrarazteko NIGANDIK zerbait ikasi dutela eta ostera, IKASTEN DITUZTE SEKRETUAK SATANAS BERARENGANDIK. Kontuz NIRE aintza ostea nahi duen edozeinekin! Zenbat eta handiagoa izena duten, harik eta aintza gehiago osten duten. AZALPENAK EMAN BEHARKO DITUZUE ZER EGIN DUZUENARI BURUZ NIK EMAN NIZUEN HAZIAZ ZUEK EREIN DEZAZUEN. EREITEN BADUZUE HAZIA USTELKERIAN, UZTAKO DUZUE NIRE SUNTSIPENAREN FRUITUA. Lehen ez zineten egon ohartuak, baina bidaltzen dut ENE Apostolu hau zuei ohartzeko orain. NIK bidaltzen ditut NIRE Apostolu eta Profetak jakinarazteko epaiketa etorri aurretik. NI naiz orekazko Jainkoa gauza guztietan, bedeinkazioak eta madarikazioak ere. Damutu zaitezte eta baztertu gaiztakeria hau egiten duten hauengandik.

NIK negar egiten dut Amerikagatik. Oi, NIK ez dut kalte egin! Ume menderakaitza bezala zara desbideratu dena bekatuzko bizimodu batera. Seme xahutzailea bezala zara, aitaren herentzia hartu eta xahutu zuena huskerietan. NI NAIZ AITA SANTU HORI, EZ DAGO BESTERIK. Daukazun guztia, NIK eman dizut. Jasankor izan naiz zurekin, uzten zeure erabakiak har ditzazun, baina orain ohartzen dizut: HATOR ETA IRTEN MUNDU HONETAKO TXERRITOKI KIRASTUNETIK KANPO, UTZI MUNDU HONETAKO TXERRI JANA JATEARI, itzuli NIGANA eta NIK ipiniko dut NIRE Seme YAHUSHUAREN justiziazko jantzia zure gain. NIK ipiniko dut NIRE promeseko eraztuna zure gain, bat egiten zaituena NIRE Seme YAHUSHUA eta NI, YAHUVEHREKIN, zeren ezkonduta egongo zara Egiarekin, Justiziarekin eta Santutasunarekin, bakarrik obeditzeagatik. ITZULI SANTUTASUNERA.

BIRAO

NIK, YAHUVEHK eta YAHUSHUAK ez diogu begi-keinurik egiten bekatuari. Ez naiz dibertitzen frogan jartzen nauzuenean gero eta gehiago. Orain, biraoa ere zuen hedabideetan dago, entzulerik gehieneko orduetan, noiz gizakiak desbideratuak izango diren. NI NAIZ YAHUVEH eta zuen Sortzailea. NIK ohartu nizuen, baina, gura al zenuten entzuterik? Hara, gogoeta egin dezagun elkarrekin. NI NAIZ bat-bera atzo, gaur eta betiko eta NI, YAHUVEH, ez naiz aldatzen. Soilik aldatzen duzuelako zuen bekatuaren definizioa, aldatzen dituzue NIRE Aginduak, aldatzen dituzue zuen santutasunaren definizioa, NI NAIZ ez da aldatu! Bekatua dena lurrean, bekatua da zeruan eta ez dago inolako baimenduriko bekaturik zeruan. Soilik ikasi zenutelako jasanbera bihurtzen bekatuarekin, eta zuen begiak eta belarriak ixten NIRE Izena iseka egina eta madarikatua denean, eta NIK idatzi dudana Eskritura Santuetan desobeditzen da, iseka egiten zaio eta okertu, esan gura izateko NIK ez nuena esan. Uste duzue NI joango nintzela NEURE Legeen aurka, NEURE Berbak beraiek haragi bihurtuak?

Amerika, eredu izan behar zenuen mundu honetarako. NIRE Epaiketapean zaude orain eta hau hasiera baino ez da. Amerika, damutu behar zara, eta edozein gizon, emakume edo ume, amerikanoa deitzen diona bere buruari, damutu behar zarete sortu duzuen suminduragatik Jainko Handiarengan NI NAIZ. Ez dago beste Sortzailerik. YAHUSHUA da onartuko dudan Odolezko estaldura bakarra. RUACH ha KODESH (Espiritu Santua) da Espiritu bakarra haustuko dituena uztarriak eta loturak zuengandik, askatuak zaretenean gaiztoen eskuetatik. Ninive damutu zen eta NIK eman nion denbora gehiago. Egia, denboraren poderioz, itzuli zen bere bekatuzko ibilbideetara eta arras amorratu zidan eta NIK suntsitu nuen Ninive.

Baina Jonasi esan nionaren arren, NIK eman nion aukera bat NIK askatu nuenean Ninive, eta NIK askatuko zaitut Amerika, prest bazaude berriro NIRE Legeak jarraitzera eta utzi legeak onartzeari NIRE Legeak aldatzeko asmoz harlauzan NIRE atzamarrarekin idatziak izan zirenak. NIK hedatu ditut Jonasen abisuekin eta hain gutxik entzun zuten! Lazgarrikeria baimendu nuen arte Amerikaren gain etorri zena gaur. ENE haurrak, esadazue hauxe, mugitu ezinik zuen telebistaren eta irratien aurrean zaudeten bitartean eta begiratzen duzue ikaraturik eta harriturik galdezka zergatik gertatzen den hauxe: Zein da desberdintasuna honako hauen artean:

1. Amerika terrorismoaren eragina jasaten edo Israel terrorismoa jasaten edo,

2. Kosovo, edo Afrika eta beste hainbeste toki mundu guztiaren zehar?

Zuen egunkarietan hori ia irakurri ere ez duzue egiten, entzuten duzue zuen irratietan eta telebistetan, edo begiratzen dituzue titularrak agertzen direnak zuen ordenagailuetan, eta alabaina, inolako naziorik ez du mina sentitzen NIK baimendu arte zuen herrialdeetan jotzea, heriotzako kanpai danga zuen arraza, familia, hizkuntza eta zuen herrialdekoak izan arte. Orain, benetan hartuko al duzue besteak gerrak jasaten ari direnean? Amerika, damutu zaitez eta itzuli NIK sagaratu nuen herrialdera NIRE gorespena, ohorea eta aintzarako. Berriro, izan zaitez fededunaren eredua. Hain arin ahaztu zaizkizu depresioa eta NIK egin nituen mirariak? Horregatik izan zen bedeinkatua zuen ekonomia. Ez dut gura hara zuri itzularazi berriro lezio hori ikas dezazun. Epaiketa denbora larregi geroratua izan da.

Zuen Apostolu eta Profetak, hau bezalakoak, ohartu zizueten, baina elizak ere damutu al ziren? EZ! Jarraitu zuten isilik bakarrik laguntzeko lege fedegabeak onartuak izan daitezen, ze kongregazioak iraintzearen beldur ziren, eta alabaina, ez ziren beldur NI, YAHUVEH, iraintzearen. Haiek bakarrik kaleratu egin zituzten NIRE ohar profetikoak ematen saiatu ziren Apostoluak eta Profetak, iraindu egin zieten, ukatu zituzten, eta iseka egin zieten haiei, Apostolu honi bezala orain hitz egiten duenari. Zein gutxik zuetariko denominazio nagusikoak, baimenduko zenukete Apostolu honek infernuko izuei buruz ohar ditzan, eta alabaina, ez daukazue inolako izurik NI, YAHUVEH, haserretzeko.

Iseka egiten diezue Apostolu eta Profetei ez daukatelako elizarik. Haatik, eliza ez da eraikina, ezta artzaina. Eliza, NIRE Tenplua, YAHUSHUAREN gorputza da, eta hori da NIRE herria, NIRE ahotsa entzuten duena, eta obeditzen duena, maitatzen duena eta jartzen duena NI, YAHUVEH, YAHUSHUA eta RUACH ha KODESH LEHENENGO HAIEN BIZITZETAN, HAIEN FAMILIETAKO NAHIEN AURRETIK ERE, NAHIZ ETA HORREK EZPATA BANATZAILEA URRUTIRATZEA DAKARREN HAIEN FAMILIARTEKOTIK UKATZEN NAUTENAK NIRI, NIRE SEME YAHUSHUARI ETA RUACH HA KODESHEN GANTZUDURARI. OI, ZUEK, BIDALI IZAN EZ BANITU NIRE APOSTOLU ETA PROFETAK BITARTEKARITZA EGITEKO ETA OHARTZEKO NIRE SUMINDURA ETA EPAIKETA BIDALI BAINO LEHEN! Baina, HAIN GUTXIK ESKERRAK HAIEI EMATERA ETORTZEN DIRA! Hain gutxik interesatu dira orain makinaz idazten dituenari NIRE Hitzak laguntzeko!

NIK, YAHUVEHK, galdera hau egiten dizuet, ukatzen diozuenez laguntzen bere premiazko orduan: Zergatik zaudete prest Ministro aberatsei eta ospetsuei laguntzeko, NIRE Aintza osten nautenak Ministerioetan euren izenak ipintzerakoan? SU BITXIAZPIAN JOKATZEN ARI DIRA EZ DENA RUACH HA KODESHEN GANTZUDURA NIK eman dudana Apostolu honi eta beste Apostolu bati, hori izango da bedeinkazioa edo madarikazioa, YAHUSHUAREKIN egin duzuenaren arabera, eta hartu badira Apostoluak eta Profetak bedeinkazioa bezala eta ez madarikaziotzat. (Mateo 10:41-42)

NIK, YAHUVEHK, hauxe diotsuet: Haien oinazera begiak itxi dituztenak eta belarriak gortu dituztenak haien oihuei, NIK, YAHUVEHK, gauza bera egingo dut zuekin, NIRI hots egiten didazuenean, otoitzak erantzun nintzan NIRE Seme YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izenean.

NIK, YAHUVEHK, hauxe galdetzen dizuet, esadazue, ausartzen bazarete: Zenbat salbatuak, osatuak, askatuak eta kemenduak izan dira? Zenbat euren burua hilko zuketen eta infernura joango ziratekeen (Lukas 17:11-18) NIK altxatu izango ez banu Ministerio hau? Zuek pertsonalki bedeinkatuak izan zarete, eta alabaina, askok ez ziren saiatu ezta itzultzen ere bedeinkazioa izaten NIRE alabarenganako eta ostera, bera isuri du bere adimena, gorputza, espiritua eta arima, bere azkeneko indar izpia isurtzen bukatu arte, bere dirua eta bere osasuna ahaztuz, esaten zaionean atseden hartzeko, eta haatik, ez du ezta ezagutzen atsedenaren esanahia. Zergatik egiten du berak hau? NI, YAHUVEHRENTZAT, eta YAHUSHUAREN Aintzarako, eta zuengatik.

NIK, YAHUVEHK, hauxe galdetzen dizuet, hausnartu arretaz ze azalpenak eman beharko dizkizue esaten duzuenarena eta egiten duzuenarena: Zein da zuen arimaren, zuen osasunaren prezioa? Nork ministratuko zukeen zuen zaurietara NIK gantzutuko ez banio berari NIRE Hitzak adierazteko? Zenbat bedeinkatuak dira Ministerio honekin? Uste duzue NIK baimenduko dudala hau jarraitzea zuei erruduntzat jarri barik? Zuek zatozenak eta mespretxatu eta mezuak bidaltzen dizkiozuenak, emakumeak ez lukeela gizonari irakatsi behar esanez, ez al zarete konturatzen oraindik satanas dela hitz egiten duena zuen ahoetatik berari adoregabetzeko eta beste emakumeei horren antzeko deiekin atzamarrez hautatuak NI NAIZENGANDIK? Ez al zarete konturatzen Eskriturak ezagutzen dituztela, uste duten haiek, eta alabaina, ez dituzte ezagutzen: letrak hil egiten du baina Espirituak piztu? (2 Korintoarrei 6:3)

Utzi NIRI esaten saiatzeari zein genero erabil dezakedan mezu hauek emateko eta irakatsi eta NIRE Apostoluak eta Profetak erabiltzeko (Galaziarrei 3:27-29). RUACH ha KODESHEK gantzutzen du NIK dekretatzen dudana, ez zuek dekretatzen duzuena. NIK ez ditut hautatzen NIRE Apostolu eta Profetak lehenago haiek frogan ipini barik. Eta nor zara zu esateko gizona edo emakumea izan behar duela? Ez al duzu NIRE Berba irakurri? NI, YAHUVEH, baino gehiago dakizu? NI NAIZ gantzutzen dituena NIRE ontziak eta NIK isurtzen dut NIRE gantzuduraren Olioa eta Ur Bizia neurririk gabe. Orain, hitz egiten dut hartu dutenei eta ez zuten sekula ezer eman Ministerio edo Ministra honi, ezta kemenezko berba bat ere.

NIK, YAHUVEHK, bidali nion Zaharreko Elijahri Sareptako alargunarengana, zeren NIK, YAHUVEHK, banekien aldiz aurretik, emakume txiki alarguna prestatzen ari zela bere azkeneko otordua bere semearentzat eta gero, bera eta bere semea hil egingo zirela, NIK Elijah bidali izango ez banu, bere oliozko murkoa eta janariarena upelean areagotzeko. Berak obeditu izan behar zuen eta gantzudura aitortu Elijah Zaharreko Profetarengan eta berak horrela egin zuen. Elijahk gantzudura zeukan zeruko urari deitzeko sikatu zen korrontea betetzeko, baina NIK, YAHUVEHK, ez nuen hori baimendu. Aldiz, NIK bidali nion Zaharreko Elijahri Sareptako alarguna probatzeko (Erregeak Lehen Liburua 17:8-24). Nahiz eta Eskriturak esaten duten alargun ugari zeudela, Zaharreko Elijahk bidalia izan zen emakume horrengana zehazki (Lukas 4:25). NI erabiltzen ari natzaio Zaharreko Elijah bezala. NIK, YAHUVEHK, irakatsi nion idatzi eta esateko bere premiak, eta hain gutxik gainditu dute azterketa! Milioidunak etorri dira hona eta iseka egin zitzaizkion, orain ez dituzte izango milioiak luzarorako. Zeren diotsuet, papera (diru-paperak, txekeak) erabil dezazuen eta plastikozko txartelak (kreditu txartelak) lagundu ahal diozuen bitartean Berriko Elijah honi, ez beragatik, baizik eta zuengatik.

NIK, YAHUVEHK, bakarrik hitz egiten ditut NIRE ahotsa ezagutzen duten horiei hemen idatzitako berba profetikoen bidez eta ezagutzen dutenei RUACH ha KODESHEN gantzudura sutsua beraren gain dagoena. NIK, YAHUVEHK, gizakiei bedeinkatzea gura dut baina haiek ukatu dituzte NIRE bedeinkazioak eta zerbitzari honi NIK gantzutu dudana, NIRE bedeinkazioak adierazteko Zaharreko Elijah bezala. Zuen diru-paperak ezerez duenean balio eta kreditu txartelek ezerez dutenean balio, eta akzioak eta obligazioak eta bankuko gordailuek ezerez dutenean balio, eta txirotasuna aurrez-aurre daukazuenean, gosetea, eskaletasuna, gaixotasuna, gogoratuko zara eskatua izan zinenean bedeinkazio izatea, Sareptako alarguna bezala, NIRE Zaharreko Elijah lagundu zitzaiona. Zuek bedeinkatuak izango zinen eta babestuak, Sareptako alarguna bezala, eta aukeratu zenuten ez entzunarena egitea YAHUVEHREN oharrei Zerbitzari honi bedeinkatzeko, NIRE Elijah Berrikoa.

NI NAIZ YAHUVEH eta NIK gantzutu nuen Zaharreko Elijah, NIK gantzutu dudan bezala NIRE Zerbitzaria, NIK deitzen diodana NIRE Berriko Elijah. Azalpenak eman behar dizkizue, bedeinkazioa bazarete edo madarikazioa berarenganako. NIK gantzutzen ari natzaio mezu profetikoak adierazteko, gutxik ausartuko zirenak hitz egitera irrigarriaren beldurrez, baina iseka egiten ausartzen diren horiek, eta ukatzen dutenak hau dela NI NAIZ hitz egiten, jakizue hau: zuen atzamarra sartu duzuela YAHUVEHREN begiaren ninian. Ez nazazue sinistu, bakarrik itxaron eta begiratu et ikusi ea profetizatu dudana gertatzen ote den, orduan, beranduegi izango da, orain madarikatzen diotenentzat eta ukatzen orain. OI, NI, YAHUVEH PROBATZERA AUSARTZEN DIREN HORIEK! NI NAIZEK badaki irakurtzen dituzuela mezu profetikoak zuen kongregazioei, eta gezurra esaten dituzue eta diozue: “Honela diotsu YAHUVEHK”. Ez duzue prezioa ordaindu gantzuduragatik, bera bezala eta beste batzuk egin duten bezala, eta alabaina, ausartzen zara hitzak adieraztera eta ez diozu ezta gonbidatzen ere etortzera eta beraren gain eta beste batzuen gain, NIK gantzudurapean hitz egin nienean, ipini dudan gantzuduran hitz egin dakien. Ez zarete lapurra eta gezurtia baino hobeak.

Zuek ez duzue gura Apostolu bati gonbidatzea, hau bezalakoa zeinen bitartez hitz egiten nagoen. Nahiago duzue aberats eta ospetsuei gonbidatzea, haien harrokeria eta ego eta tuntunen urrezko su bitxiarekin, NIK deitzen dudana “Urrezko Hautsaren, Urrezko Haginen eta Irri faltsuaren Ernaberritzea”. Zeren tuntuna izan behar da sinisteko NI NAIZ erabiliko lukeela mundu honetako diruzalekeria, NIRE gantzuduraren ahalmena erakusteko. NI NAIZ Sortzailea, ez imitatzailea. JADA EPAITU DITUT INFERNUKO PUTZUKO GEZURRA HORI BULTZATZEN DUTENAK ETA DAMUTU EZ DIREN HORIEK HAU BULTZATZEAGATIK ETA JARRAITZEN DUTE BULTZATZEN TUNTUNEN URRE HAU. NIK EPAITUKO DITUT, EPAITU NUEN BEZALA RUTH HEFLIN ETA BOB SHATTLES, LURRAZALEAN EZ DAUDENAK GEHIAGO, ETA BESTE BATZUK JARRAITUKO DIETE, erronkan daudelako dominoak bezala, prest jausteko. Haiek beheratuko dira su bitxi okultistarekin elizetan aurkitzen dena, non NIRE RUACH ha KODESH faltsifikatua dagoen eta iraindua, irri egin zizkioten Eskritura Santuei, eta honi deitzen diote “Algararen Ernaberritzea”. Ez datza algarari buruz, zeren demonio isekariei buruzkoa da, haien ahoen bitartez barrezka, eta demonioak iseka egiten diete eta irri egiten haiei, jakinaren gainean NIRE sumindura pizten dela.

YAHUVEHREN poza da zuen indarra, baina ez da anabasa eta ihakina. Ez da kutsagarri-edo izurria bezala. Kontuz artaldean doazen horiekin eliza hauetara honako hau praktikatzen dutenak! Haientzat sumindura pilatzen ari dira eta NI NAIZEN Epaiketa. Zuen egunak kontatuak daude, damutzen ez bazarete. Artaldean doazen horiek NIRE Aintza osten duten eliza eta ministerioetara (Nahum 1), euren izenak ipintzen ministerioei, NI NAIZEN sumindura eta epaiketa pilatzen ari dira, eta zuen haziak plantatzen dituzuenetan bihurtuko da lurra gogorra, madarikatua. Lehenik, ez zenuten jakin hobeena egiten, orain hobe duzue damutzea, NIK Deuteronomioa 28ko madarikazioak zuen gain ipini aurretik (Madarikazioak desobedientziagatik).

15. Aitzitik, gaur ematen dizkizuedan agindu eta legeak betetzen saiatu ez eta Jaunari zeuen Jainkoari obeditzen ez badiozue, madarikazio hauek guztiak bete-betean iritsiko zaizkizue.

16. Madarikatuak izango zarete hirian, madarikatuak landan

17. Saskiak eta oramahaiak hutsik utziko dizkizue Jaunak.

18. Agor egingo zaituzte Jaunak, bai zeuek, bai zuen lur eta abereak, eta antzu zuen behi eta ardiak

19. Madarikatuak izango zarete zeuen eginkizun guztietan

20. Madarikazioa, izua eta mehatxua bidaliko dizkizue Jaunak zeuen eginkizun guztietan: suntsitu egingo zaituzte eta bizkor desagerraraziko, zeuen egintza txarrez Jauna baztertzeagatik.

21. Izurria zabalduko du Jaunak zuen artean, jabetzan hartzera zoazten lurraldetik erauzi arte.

22. Gaitz galgarriz, sukarrez eta hanpaduraz joko zaituzte; lehortez, haize errez eta gorrinez hondatuko dizkizue uztak: ez du etsiko zuek desagerrarazi arte.

23. Zeuen buru gaineko zerua brontzea bezain lehor eta oinazpiko lurra burdina bezain elkor bihurtuko dizkizue.

24. Euriaren ordez hautsa eta errautsa bidaliko dizkizue zerutik, zuek suntsitu arte

25. Etsaien menpe jarriko zaituzte Jaunak; bide bakarretik aterako zarete gerrara, baina mila bidetan sakabanaturik egingo duzue ihes etsaiengandik. Ikuskizun izugarri gertatuko zarete munduko erresuma guztientzat.

26. Zuen gorpuak zeruko hegazti eta lurreko piztien janari izango dira, eta ez da inor ere izango haiek uxatzeko.

27. Egiptoarrak jo zituen bezalako zauri zornetsuz eta erlakizten, sarna eta ezkabiaz joko zaituzte Jaunak, eta sendaezinak gertatuko zaizkizue gaitzok.

28. Zorabioz, itsumenez eta izu-ikaraz joko zaituzte,

29. Eguerdi-eguerdian itsumustuka ibiliko zarete, itsua bere iluntasunean bezala, eta ez duzue bidea aurkitzen asmatuko. Jende zapaldu eta larrutua izango zarete bizitza osoan, eta ez dizue inork lagunduko.

30. Zuek aukeratu emakumea ezkontzeko, eta beste batek bereganatuko du ; etxea eraiki, eta ez zarete bertan biziko; mahastia landatu, eta ez duzue mahatsik dastatuko.

31. Zuen idia zeuen begi aurrean lepo egingo dute, eta ez duzue haragirik jango; astoa zeuen aurrean lapurtu eta ez duzue berreskuratuko; zuen ardiak etsaiei emango dizkiete, eta ez dizue inork lagunduko.

32. Zuen seme-alabak atzerritarrei emango dizkiete; begiak urtzeraino egongo zarete haiek noiz itzuliko begira-begira, baina ezin ezer egin.

33. Zuen lurraren emaitza eta zuen neke guztien fruitua herri ezezagunak irentsiko ditu. Jende zapaldu eta larrutua izango zarete bizitza osoan.

34. Erotu egingo zarete begi aurrean izango duzuena ikusiz.

35. Zauri gaiztoz joko zaituzte Jaunak belaunetan eta zangoetan; oinazpitik bururaino hedatuko zaizkizue eta sendaezinak gertatuko.

36. Ez zeuek, ez zuen arbasoek ezagutzen ez duzuen herrira eramango zaituzte Jaunak, bai zeuek, bai zuek aukeratutako erregea, eta zurezko eta harrizko jainko arrotzak gurtu beharko dituzue han.

37. Txunditurik geldituko dira denak Jaunak eramango zaituzten herrietan, koplak aterako dizkizuete eta iseka egingo.

38. Hazi ugari ereingo duzue soroan, baina uzta bakarra bilduko, larrapoteak irentsiko baitu;

39. Mahastiak landatu eta landuko dituzue, baina ez ardorik edango, ezta mahatsik bilduko ere, harrak jango baititu;

40. Lurralde guztian izango dituzue olibondoak, baina ez zarete olioz gantzutuko, erori egingo baitira olibak;

41. Seme-alabak sortuko dituzue, baina ez dituzue zeuekin izango, gatibu eramango baitituzte;

42. Zuen zuhaitz eta lurreko landareak zomorroen harrapakin izango dira.

43. Zuen artean bizi diren etorkinak gero eta gorago igoko dira zuen gain, eta zuek gero eta beherago eroriko;

44. Beraiek egingo dizuete mailegua, eta zuek maileguz zer emanik ez duzue izango; beraiek izango dira lehen postuan, eta zuek azkenekoan.

45. Madarikazio guztiok etorriko zaizkizue gainera, pertsegitu eta harrapatu egingo zaituztete, suntsitu arte, Jaunaren zeuen Jainkoaren esana ez egiteagatik eta berak emandako agindu eta legeak ez betetzeagatik.

46. Hori guztia seinale eta oharpen izango da zuentzat eta zuen ondorengoentzat betiko.

47. Oparotasunean Jauna zeuen Jainkoa pozik eta eskuzabal zerbitzatu ez zenutelako

48. Jaunak kontra bidaliko dizkizuen etsaiak baldintza gogorretan zerbitzatu beharko dituzue: gose-egarriz, biluzik eta behar gorrian. Lepoan burdinazko uztarria ezarriko dizuete, suntsitu arte.

49. Herri bat altxaraziko du Jaunak zuen kontra, hizkera ezezaguneko herria, urrutitik, munduaren azken muturretik, arranoa bezala hegan etorriko dena.

50. Herri ankerra, zaharrentzat errespeturik eta haurrentzat errukirik izango ez duena.

51. Zuen abereen emaitza eta lurraren fruitua jango dute, zuek desegin arte; ez dizuete utziko ez garirik, ez ardorik, ez oliorik, ezta zekorrik edo arkumerik ere, zuek desegin arte.

52. Hiri guztiak setiatuko dizkizuete, zeuen herrialdean seguru sentiarazten zintuzteten harresi garai eta sendoek lur jo dezaten arte; Jaunak zeuen Jainkoak emango dizuen lurraldeko hiri guztietan setiatuko zaituztete.

53. Zeuen sabeleko fruitua, Jaunak zeuen Jainkoak emandako seme-alaben haragia, jango duzue, hain larria izango baituzue egoera etsaiek setiatzean.

54. Kinka horretan, zuetako gizonik gozo eta atseginenak ere begi txarrez ikusiko ditu, bai anaia, bai emazte kuttuna eta bai gelditutako seme-alabak ere,

55. Besterik ezean, jateko asmoa duen seme-alaben haragia haiekin banatu beharko duen beldurrez.

56. Emakumerik gozo eta atseginenak ere, oinazpia lurrean jartzeko ere gauza ez zenak, hain baitzen fina eta samurra, begi txarrez ikusiko ditu senar kuttuna eta seme-alabak.

57. Beste jatekorik ezean, hankartetik darion ur-zorroa eta egin berri duen haurra bera ere jan egin nahiko baititu ezkutuan; eta guztia, etsaiek zeuen hirietan ezarriko dizueten setioak sortutako estuasun eta egoera larriengatik.

58. Liburu honetan idatzirik dauden xedapen guztiak arretaz betetzen ez badituzue eta “Jauna” izen ospetsu eta beldurgarria duen zeuen Jainkoari begirunerik ez badiozue

59. Gaitz gogorrez joko zaituzte Jaunak, bai zeuek, bai zuen ondorengoak: zauri izugarriz, zauri latz eta iraunkorrez, gaixotasun gaizto eta sendaezinez.

60. Egipton izu-ikaraz ikusi zenituzten izurri guztiak etorriko zaizkizue gainera eta zuen artean zabalduko.

61. Are gehiago, legearen liburu honetan aipatu ez diren gaixotasun eta zauri-mota oro ere bidaliko dizue Jaunak, suntsitu arte.

62. Zeruko izarrak bezain ugari izan ondoren, banaka batzuk besterik ez zarete bizirik geldituko, Jaunaren zeuen Jainkoaren esana ez egiteagatik.

63. Zuek zoriontsu egiten eta ugaltzen izan zuen adinako atsegina izango du Jaunak zuek galtzen eta suntsitzen: jaurti egingo zaituzte jabetzan hartzera zoazten lurraldetik.

64. Herri guztien artean barreiatuko zaituzte Jaunak, munduko ertz batetik besteraino; han, ez zeuek, ez zuen arbasoek ezagutzen ez zenituzten zurezko eta harrizko jainko arrotzak gurtu beharko dituzue.

65. Herri horien artean ez duzue atsedenik izango, ezta zeuen oinak lasai non pausaturik ere, bihotza ikaraz, begiak tristuraz eta barrua atsekabez beteko baitizkizue Jaunak.

66. Hari batetik zintzilik bezala biziko zarete, gau eta egun dardaraz, bizitzaz ere etsita.

67. Ai, ilunabarra balitz!, pentsatuko duzue goizean; Ai, goiza balitz!, iluntzean, izutuak biziko baitzarete begien aurrean izango duzuena ikusiz.

68. Jaunak Egiptora itzularaziko zaituzte ontziz, berriro ez zenutela ikusiko esan zizuen lurraldera; han, zeuen burua etsaiei saldu nahian ibiliko zarete guztiok, gizonezko nahiz emakumezko; baina ez duzue eroslerik aurkituko.

Damutu zaitezte, baztertu, jakinarazi eta lasterka egin horrelako ministerioetatik, zeren bakarrik bultzatzen ari zarete ministerio hauek hauxe egiten dutenak, jarrai dezaten NIRI iraintzen eta zeuk haiei bedeinkatzen aldi berean.

OI EDOZEINEK NIRE AGINDUAK BERRIDAZTEN DITUENA ETA NIRE HERRIARI IRAKATSI HAIEK HAUSTEN ETA DESBIDERATZEN DITUENA BESTEAK, DOKTRINA FALTSUEKIN, ETA BAKARRIK TXALOTZEN DUTENAK EZTIA BEZALAKO LASAIGARRI BERBAK ESATEN DITUEN APOSTOLU ETA PROFETEI, EMEKI BEHERATZEN DAITEZEN HAIEN SAMETATIK ETA HAIEN BELARRIETATIK ETA EZ DIEZAZKIETEN IRAINDU! Benetan NIRE Apostolu eta NIRE Profeta zarenean, beldur izango zara NI NAIZ iraintzearena lurreko beste edozein baino gehiago. NI NAIZ zuek azalpenak eman behar dizkidazuenari. NI NAIZEK jakinarazi zaituzte egun honetan. Eskertiak izan zaitezte eta bedeinkatu NIRE Zerbitzaria, zeregina duena YAHUSHUAREN Emaztegaiari lagundu eta prestatzea, zeren Senarra dator zuek guztiek uste duzuena baino lehenago.

MALAQUIAS 4:4-6

Gogoan izan Moisesen Legea, nire zerbitzaria, nori eman nizkion Horeben Aginduak eta Legeak Israel osorako. Hara, NIK bidaltzen zaituztet ELIAS PROFETA YAHUVEHREN eguna heldu aurretik, handia, izugarria. Berak itzularaziko ditu gurasoen bihotza haurrengana, eta haurren bihotza gurasoengana, ez nezan NI etorri eta lurra madarikatu madarikazioaz.

Gantzutu dut NIRE Apostolu Elisabeth Sherrie Elijahri, bedeinkazioa izan dadin zuentzat, eta ez madarikazioa, eta ez dago bitartekorik. Berak dauka egintza bat EZ BEDEINKATZEA NIK, YAHUVEHK, MADARIKATU DUDANA ETA EZ MADARIKATZEA, NIK, YAHUVEHK, BEDEINKATU DUDANA. Zer egingo duzu irakurri dituzun berbekin egun honetan? NI NAIZ YAHUVEH eta NIK babestuko ditut NIRE ahotsa entzun dituzten gutxiei, eta bedeinkazioa izango naiz berarentzat YAHUSHUAREN Izenean. Sareptako alarguna bedeinkatu nuen bezala ezusteko orduan, NIK lagunduko dizkizuet mirariekin.

Orain ez duzuen entzun NIRE Aintzari buruz bezala askori babestu nituelako, hil egingo zirenak atentatu terroristagatik, baizik eta bakarrik entzuten duzue izugarrikeria, oraindik geratzen zaizkizue mirariak entzutea. Entzungo duzue nola zerbitzatzen dioten horiek YAHUSHUARI eta HARI lehenengo ipintzen dutenak maitatzen, eta NIK, YAHUVEHK, ikusi nituen eta entzun aingeruak NIRE haurrak babestu zituztenak, NIRE Izena eta YAHUSHUARENARI hots egiten dietenak. Ikusi ahal izango bazenituen konta ezin ahalezko aingeruak, zerutik bidaliak, NIRE haurren herentzia direnak, gorde eta babesteko, geratuko zineten txunditurik eta gainera goretsiko nintzakezue.

Izugarrikeria eta ezbeharrak dantzuzue, NIRE Epaiketa entzun duzue, baina orain diotsuet NI NAIZ errukitsua dela eta NIRI zegozkidan horiekin, mirariak askoz gainditzen zituzten heriotzak eta ezbeharrak baino. NI NAIZ Sortzailea eta bedeinkatzen duena esanezinezko mirariekin. Beraz, goratu YAHUVEH, Jainko Handia NI NAIZ, eta goratu YAHUSHUA, zuen MESIAS eta bitartekaria bakarra, NIRE aurrean dagoena zeruan, bitartekaritza egiten NIRE haurrengatik. Belarriak dituzten guztiak eta begi espiritualak gantzutuak obeditu eta onartu ditzaten hitz hauek, eta obeditu eta bedeinkatuak izan daitezen Deuteronomioa 28rekin:

1. Gaur ematen dizkizuedan aginduak betetzen saiatzen bazarete eta Jaunari zeuen Jainkoari zintzo obeditzen badiozue, munduko herri guztien gainetik goratuko zaituzte

2. Jaunari, zeuen Jainkoari, obeditzen badiozue, bedeinkazio hauek guztiak bete-betean iritsiko zaizkizue.

3. Bedeinkatuak izango zarete hirian, bedeinkatuak landan.

4. Emankor egingo zaituzte Jaunak, bai zeuek, bai zuen lur eta abereak, eta zekorrak eta arkumeak ugalduko dizkizue.

5. Saskiak fruituz eta oramahaiak ogiz beteko dizkizue Jaunak.

6. Bedeinkatuak izango zarete zeuen eginkizun guztietan.

7. Erasoko dizueten etsaiak zuen menpe ipiniko ditu Jaunak; bide bakarretik zuen aurka etorriak, mila bidetan sakabanaturik joango dira zuengandik ihesi.

8. Garautegiak gainezka beteko dizkizue eta eginkizun guztietan arrakasta emango Jaunak, zuen Jainkoak: bedeinkatu egingo zaituzte berak emango dizuen lurraldean.

9. Berari sagaraturiko herri egingo zaituzte Jaunak, zin egin dizuen bezala, baldin eta Jaunaren, zeuen Jainkoaren aginduak betetzen badituzue eta berari jarraitzen badiozue.

10. Orduan, munduko herri guztiek ikusiko dute Jaunaren Izena daramazuela, eta zuen beldur izango dira.

11. Ondasunez beteko zaituzte Jaunak: emankor egingo zaituzte, bai zeuek, bai zuen abere eta lurrak, Jaunak arbasoei zin eginez zuei emango zizuela aginduriko lurraldean.

12. Jaunak zeruko bere gordailu aberatsa irekiko du zuentzat, lurrari sasoian sasoiko euria emateko eta zuen jarduera guztiak bedeinkatzeko. Herri askori egingo diozue mailegu, baina zuek mailegurik eskatu beharrik ez duzue izango.

13. Lehen postuan jarriko zaituzte Jaunak, inoiz ere ez azkenekoan; gora egingo duzue beti, behin ere ez behera, baldin eta gaur ematen dizkizuedan Jaunaren, zeuen Jainkoaren, aginduak onartzen eta arretaz betetzen badituzue.

14. Ezertan ere saihestu gabe, eta jainko arrotzen atzetik joaten ez bazarete, berauei kultu emateko.

YAHUVEHREN bedeinkazioak NIRE haur esanekoentzat gordeta. Oi, BESTE GUZTIAK GOR ETA ITSU JARRAITZEA ERABAKITZEN DUTENAK! Zuen erabakia da.

Honela zen mintzatua, honela zen idatzia, egun honetan, 2001ko irailaren 12an. YAHUSHUA ha MASHIACHREN Alaba, Emaztegaia, Apostolu Elisabeth (Elisheva) Elijah.