PROFEZIA 26

ENTZUIDAZU! IZAN NIRE BELDUR! SINES NAZAZU!

1999 URTERAKO HITZ BAT

MINTZATUA BUZTINEZKO ONTZI HONI, RUACH HA KODESHEN GANTZUDURAPEAN, APOSTOLU SHERRI ELIYAHURI

1999KO URTARRILAREN 1EAN, ARRATSALDEKO 9TAN

OHAR GARRANTZITSUA PROFEZIA HONI BURUZ

YAHUVEHK eutsi zuen aurten gertatzen ari dena. Jonasekin bezala, epaiketa geroratua izan da, eta orain, 2001ean, hasi da! Otoitz egizu geroratua izan dadin berriro!

* * * * * * *

2 KRONIKAK 36:16

Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK

Aspaldi ohartu nizun, Elisheva, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8

NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *

SARRERA

Hitz eginda buztinezko ontzi honi, RUACH ha KODESHEN gantzudurapean Apostolu Sherrie Eliyahuri, 1999ko urtarrilean 1a, arratsaldeko 9etan.

Ohar garrantzitsua profezia honi buruz: YAHUVEHK eutsi zuen aurten gertatzen ari zena. Jonasekin bezala, epaiketa atzeratu egin zen, eta orain 2001ean hasi da. Otoitz egizue berriro atzeratua izan dadin.

PROFEZIA 26

ENE kuttuna, entzun NIRE Hitzak eta adierazpenak hurrengo 1999ko egunetarako eta ondokoak. Entzuten ditut NIRE haurrak deika. Ez nago ez gor ez itsu. NIRE eskua ez da motzegia datozen frogetatik askatzeko. Bakarrik ibili fedez eta ez bistaz. Zuen begi eta entzumen naturalak huts egingo dizkizute edo atzipetu. Ez entzun madarikazioaren iragarleei diotenak NIK abandonatuko ditudala NIRE jaioberriak, Emaztegai, Hautatuak edo Aukeratuak. Jarraitu NIRE Hitzan, sinets ezazue eta esan zeuen bihotzean: YAHUVEHK esan du, sinesten dut, horixe da dena.

BELDUR HEGAN EGITEARI

1999an “hegan egitearen beldur” hitzak hartuko dute esanahi berria. NIRE jaioberriak eta Emaztegaia ez dute beldurrik izango. Gerrako zurrumurruak ez dira gehiago zurrumurruak jarraituko eta izango dira nazio bat era batera baino gehiago. Ikusi eta entzuten ditut NIRE jaioberriei, NIRE haurrei. Sentitzen dut zuen mina, entzuten duzuenean eta arineketan noranzko guztietara izuturik zoaztenean, edo ikaratuak eta paralizatuak, shock batek hartuta letxe, eta zuen fedea egunero zerion munduko albisteen erreportajeekin. NIRE haurtxoetatik askok izuan daude esanez: “Ezin dut YAHUVEHREN ahotsa entzun.” Negar egiten dute eta deitoratu erreguka: “Mesedez, YAHUVEH, esadazu, nora joan eta zer egin.”

ENE haurrak, entzuidazue: ez duzue entzun zer egin edo nora joan oraindik garaia ez delako. Itxoin pixka bat gehiago. Berba egingo dut eta baieztatu zuen espirituetan era desberdin askotan. Ez ditut ahantzi NIRE haurtxo maiteak, Emaztegaia, Hautatuak edo Aukeratuak. Ezta egingo ere. Zuen izenak sakonki markatuak daude NIRE ahurretan.

NIRE haurretatik askok NIRE hurrengo mugimenduaz aierupenak egiten ari dira. Ez al zarete konturatu NIRE bideak zuek egiten dituzuen moduen gauzen gainetik daudela? Horregatik NI naiz Jainko Handia NI NAIZ eta ez diot inori barkamenik eskatzen NIK egin dudan ezergatik. 1999an hobe zenukete ikasi, aspaldi egin behar zenutena, konfiantzarik ez izaten zuen ulermenean, baizik eta zure bide guztietan, NI aitortu, galdetu eta zuen Zeruko Aita, Jainko Ahalguztidun YAHUVEHK, gidatuko dizue zuen bidea.

Utzi NIRI ulertzeko saioak egiteari. Ez dagokizue NIRI ulertzea. Ostera, NI naiz ulertzen ditudanak zuen pentsamendu, ekintzak, asmoak, bihotzaren xede guztiak. Bakarrik pentsamendu bat pentsatzeaz, eta hori esan baino lehen, NIK badakit zer esango duzuen. NI naiz Buztinlaria, zuek buztina zarete, utziozue NIREKIN eztabaidatzeari.

Zuetariko askok erabakiak hartzen zarete beldurraren arabera. NIK ez dizuet eman zuen Aitak abandonatu edo NIRE haurrak ahanzten ditueneko izua. Satanasek eman dizue izu hori, depresio eta etsipenezko espirituekin batera. Mantendu zuen itxaropena bizirik, mantendu zuen fedea bizirik, zuen adimena berrituz. Irakurri NIRE Hitza, NIK egin dudan guztia antzinako garaietan.

Antzinatik, NIK zaindu ditut NIRE haurrak, zerbitzatu, gurtu eta NI obeditzen saiatzen direnak, ez da horrela? Agintari espiritual askok beldurtzen zaituzte informazioarekin: zenbat ume torturatuak eta hilak NIRE kausaz. Baina orain diotsuet: Bai, badaude martiriak. NIK beti izan ditut haur maiteak haien biziak NIGATIK eskaintzeko prest. NIK beti izango ditut martiriak. Haien odola oso baliotsua da NIRETZAT. NIRE Semea bezala, nor Kalbarioan HAREN Bizia eman zuen gurata. Hauek ere honela darie haien odola NIRE Aintzarako. NI naiz NI naizena eta ez dut aldatzen, ez gizonezkogatik ez andrazkogatik ez zuen sasoi ezta denboragatik.

Bedeinkatuko ditut NIRETZAT bedeinkazioak direnak, madarikatuko dut NIRETZAT madarikazioak direnak. Lotsa ekartzen nautenak betiko biziko dira haien Sortzailearengandik moztuta, kalkulaezinezko minetan eta larritasunean. Berriro 1999an eta ondokoetan, esanahi berria lehen esandako hitzei: “Bedeinkatuko ditut NIRETZAT bedeinkazioak direnak, eta madarikatuko dut NIRETZAT madarikazioak direnak.” Berba hauek denak nabarituko dituzte. Entzuidazue! Izan NIRE beldur! sinets nazazue! NIK ez dut gezurrik esaten. NIK profetizatzen dudana gertatuko da 1999an. NI NAIZ NI naizena, Jainko Ahalguztidun YAHUVEH, Alfa eta Omega, Trinitate Santua dena.

Sarituko ditut NIRE benetako haurrak, jo eta ke dabiltzanak era guztietan NIRE gogoko izaten. NIK babestuko ditut NIRE haurrak 1999an froga eta larritasun datozenekin NIRE Aintzarako. Ez haien aintzarako. NIK babestuko ditut Santu izaten ihardukitzen duten horiek, NI Santu naizen bezala, santutasunean bizitzen, santutasunean pentsatzen, santutasunean berbetan, testigantza bizia paganoentzat. NIRE Emaztegaia, NIRE haurrak, YAHUVEHREN eta YAHUSHUAREN Aintzarako soilik bakartuak izan zarete. Gogoko dut gauza hauek egiten dituzten horiek bedeinkatzea.

NIRE benetako ardi eta bildotsak ez dute sekula izango beste jainkoren bat NIRE aurrean. NIRE Emaztegaia ez du inolaz ere amore emango NIK Santutzat dekretatu dudan hori. NIRE Emaztegaia omenduko ditu NIRE Aginduak, bat ere gutxietsia izan dena jendetzaren partez. Txarto ulertua izan da, trufatua edo iraultza espiritua bihotzetan sartu eta gogortu dituena. Haatik, NIRE Emaztegaia orain jaukitu egingo du erantzule bezala, tartean zuetariko batzuk makurtuko dituzue zuen buruak lotsaz, jakin barik nola atsekabetu zenuten NIRE RUACH ha KODESH, NIRE Egun Santua, Sabbath, ez gordetzen.

Oi! Baina ikus zaitzaket zuen buruak eragiten esanez: “nik ez, ziur beste bategatik ari zara, ze ni domekero eliz zerbitzuetara joaten naiz erregulartasunez.” Igandero, batzuek horretaz harro daude. “Oi! Baina NIRE ttipi maiteak, ZUEK ZARETE NIRE RUACH ha KODESH ATSEKABETU DUZUENAK, ze, ez zenuten irakurri NIRE Berban?

IRTEERA 31:12-18

Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: “Esan israeldarrei: Errespetatu NIRE larunbatak, hauxe baita belaunez belaun NIRE eta zuen arteko loturaren ezaugarria, jakin dezazuen NIK, Jaun honek, aukeratu zaituztedala. Errespetatu, beraz, larunbata, egun sakratua baita zuentzat. Larunbata profanatzen duenak heriotza-zigorra izango du; egun horretan lan egiten duena herritik bota egingo dute. Sei egunez lan egingo duzue, baina zazpigarren eguna larunbata da, Jaunari sagaraturiko atseden eguna. Larunbatez lan egiten duenak heriotza-zigorra izango du. Beraz, israeldarrek belaunez belaun errespetatuko dute larunbata, betiereko konpromiso gisa. NIRE eta israeldarren arteko loturaren ezaugarri izango da, sei egunetan egin baitzituen Jaunak zeru-lurrak eta zazpigarrenean lanari utzi eta atsedena hartu baitzuen.” Jaunak, Sinai Mendian Moisesekin hitz egiten amaitu zuenean, legearen bi harlauzak eman zizkion, Jainkoaren behatzez idatziak.

SABBATH

Zuen lana sei egunetan burutu behar da, baina zazpigarrenean, atseden hartu behar duzue, bariku ilunabarretik zapatu ilunabarrera arte. Otoitz egizu eta NIK erakutsiko dizut nola alde batera utzi egun hauek eta erakutsiko dizut NIREGAN atseden hartzen eta NIRE ahotsa entzungo duzu, bizkortua izango zara, indarberritua izango zara era berrian, bedeinkatua eta zure etsaiengandik babestua. Ez al nuen esan NI naizela NI NAIZ Jainko Handia? Eta NIK eta NIRE Hitzak ez dira aldatzen, ez inolako gizonagatik ez emakumegatik, ez denbora, ez sasoirik.

Zuen agintari espiritualak, hau irakatsi ez dutenak, damutu behar dute, gaitz honengandik aldendu gauzak egiteaz gizakiaren erara, gizakiak egindako doktrinekin. Berriro diot: NIRE bideak zuen bideak baino altuagoak dira. Alde egin agintari espiritual guztiengandik, zeintzuk uko egiten diote irakasteari NIRE Berba Santua amore eman barik. Berriro diot: Ihes egizue. Askoz hobea da egia ezagutzea zerbitzari honengandik, gezurrean hiltzea baino. Praktikatu orain NIRE egun Sabbath Santua gordetzen. Denbora latzak hurbiltzen ari dira eta jaukitu beharko duzu erantzule bezala dakizunagatik. Ez duzu gehiago aitzakiarik.

Beste behin, zuek NIRE benetako jaioberriak eta Emaztegaia zaretenak, ez duzue inoiz edukiko beste sasijainkorik NIRE aurrean. NIRE Emaztegaia omenduko nau NIRE Sabbath santifikatzen. Ez berrate zein Sabbath eguna, argi eta garbi esan baitizuet igandea ez dela. NIRE hautatuak denbora guztian jakin dute hori. Egunero gurtu behar nauzue eta aitortu, baina Sabbath egunean, ostiral ilunabarretik larunbata ilunabarrera arte atseden hartu behar duzu, NITAZ ikasi, maite baitzaituztet jeloskorki, egun honetan izan zaitezten NIREAK bakarrik, NIK Sabbath deitzen diodan egunean.

Munduak inozotzat hartu du eta uste du haren eguna dela bekatu egiteko eta jaietarako edo lan egiteko; alderantziz, NIRE HERRIAK UKO EGINGO DIO LAN EGITEARI ETA JAIETARI erakutsiz gizakiaren egunak lelokeria direla eta NIRE herriari esanez Sabbath gordetzailea izatea ez dela lelokeria. Aldiz, hauxe da NIRE Egun Santua eta satanasek zuen erlijioso sistema erabili du NIRI iseka egiteko egun honetan.

Zuei kemendu nahi dut. Sabbath gordetzaile deituak direnak, zuek zarete NIRE benetako Emaztegaia. Zuen lurrina atsegina da NIRE sudurrarentzat, baina bakarrik Sabbath gordetzeak ez zaitu salbatuko. Nahastua izan behar du YAHUSHUA Mesias bezala onartzeaz. Bizi zareten mundu bekatariak jazarraldia irakasten dabilen artean, suntsituz edo editatuz NIRE Hamar Aginduak, Moisesen egunetan bezala, NIK agertuko dut zer egiten dudan bihotz jazarledun herriarekin.

YAHUSHUARENGAN ETA YAHUVEHRENGAN sinestunak direla aitortzen duten samaldak, berriro apurtzen dabiltza bi harlauzak, beste behin, Moisesek egin zuen bezala, baina oraingoan beste modu batera. Zeren haur jazarleak apurtzen dute NIRE bihotza NIRE Aginduak betetzen ez dutenean eta esaten dutenean Sabbath gordetzea ez dela gehiago garrantzitsua. Harrizko harlauzak dira harrizko bihotz hotzak NIGANDIK aldenduak, NIRE Aginduenganako axolagabeak. Agintari espiritualak berridazten dabiltza NIRE Aginduak NIK Moisesi eman nituenak, haiei iseka egiten, urratzen nahierara, jainko izatera jolasten idatzia dagoenarekin eta haien ideiak direnak NIRE Aginduen esanahiari buruz.

Zer da agindua? Hori baino ez da, manamendua, legea, agintzak zerutik dekretatuak YAHUVEHREN partez. Lurraren agintza berdinak jarraitzen dira zeruan. Soldaduak agintzak jasotzen dituzte komandante nagusiarengandik, ostera, NIRE soldaduak eztabaidatzen naute NIK aginduak ematen ditudanean.

Zer da hau orduan? Ez al naiz NI Jainko Handia NI NAIZ Itsaso Gorria bitan banatu zituena? Ez al naiz NI Jainko Handia NI NAIZ berdina, Noe eta Moisesentzat hornitu zuena? Ez al nuen aingerua bidali lehoiaren ahoa ixteko Danielentzat? Ez al nituen babestu Sadrac, Mesac eta Abednego labe gorian? Sinetsi dezakezu berriro egingo dudala? NIRE gantzudura gozoaren lurrinak galarazi zien kea usaintzen. Otoitz egizue eta fedez sinistu NIK galaraziko dizuedala beste sasijainko faltsuei gur egiten.

Jar nazazu lehenengo zure bide guztietan hiru ume hebrear hauek egin zuten bezala. Ez al naiz NI Jainko Handia NI NAIZ berdina Debora deituriko emakume batek erabili zuena, Epaile bezala milaka menderatzeko, NIRE arerioei hilobira eraman eta infernuko amildegietara? Ez al naiz NI Jainko Handia NI NAIZ berdina mutiko artzaina erabili zuena eta harritxoa Goliat betiko erori dadin? Ez al naiz NI Jainko Handia NI NAIZ berdina faraoi gaiztoa madarikatu zuena? NIK sortu nuen suntsipenerako, erakusteko NI NAIZ NI naizena.

Inork ez du zapaltzen edo jabe izaten saiatu NIRE hautatuei, NIRE aukeratuak gurtzen nautenak eta zerbitzatu, YAHUVEH eta YAHUSHUA beste ezeren gain ipinita. NIRE HAUTATUEI MADARIKATZEN DIETENEI NIK MADARIKATUKO DITUT. Haiek hil, torturatu, zapaldu, jabe izan eta isilarazten dutenak NIRE jaioberriei, Emaztegaia, Hautatuak edo Aukeratuak, NIK sarituko ditut David eta Goliaten egunetan bezala, faraoi gaiztoaren egunetan bezala. 199ko urte hau datorrena, irakurri duzuena iraganean, berriro egingo dut. Ikusiko duzue NIRE sumindura edo errukiaren esku handia, denak ikusiko dute zein Jainko zerbitzatu duten egiazkotasuna.

Agintari espiritual hauek apostolu, profeta, maisu, predikatzaileak eta ebanjelistak diotenak ez duela axola zein egun deitzen den Sabbath, NIRE herriari gezurra irakasten diote. YAHUSHUA Sabbath dela diotenak baina gero, hurrengo arnasan, haien buruak kondenatzen dute esaterakoan egunero gurtu behar dugula YAHUVEH eta YAHUSHUA, hau egia da. Aiene! Baina entzuzue bada, hurrengo berba espiritua berbetan dagoena frogatzeko NI ezagutzen nautela diotenak eta ostera, ez naute ezagutzen, orain da haien aukera damutzeko eta egia irakasteko, ze edozein eguna Sabbath izan litekeela diote.

Orain badiotsuet satanasek ostu zuela NIRE gurtza eta atseden eguna, ordeztu zuen egun bat gizakiaren komenientziarako, egun bat gizakiak dekretatu zuena eta orain berriro, agintzak idazten ditu gurtu eta atseden hartzeko orain deitzen dena domekan. Baina NIK dekretatu nuen, eta NIRE hautatuak eta aukeratuak ezagutzen dute atsedenaren eguna. Ez da ustez komenientzia gizakiarentzat, baizik eta bedeinkazioa gizakiarentzat eta NIRETZAT, YAHUVEHK. Orain zuen lanpeturik beharretan eta jolasaren programazioan egokitzen duzue.

Astearen hasiera eta amaiera ere aldatu dute haien egitarauarekin egokituko. NIRE Semea, YAHUSHUA, haien MESIAS bezala, onartzen ez duten horiek ere, NIRE eguna Sabbath ontzat hartzen dute eta gordetzen dute atsedenerako eta santifikatzen dute. ETA HAIEK FABORE GEHIAGO DUTE NIRE BEGIETAN ZUEK NIREAK DEITZEN ZARETENAK BAINO. Hala ere, NIRE Semea MESIAS bezala onartzen duzue, baina ausartzen zarete NIRE Aginduak berridaztera. ENTZUIDAZUE! IZAN NIRE BELDUR! SINES NAZAZUE! Mendekua NIREA da, dio YAHUVEHK.

Zuek agintaritza espiritualaren menpe zaudetenak, NIRE Hitza irakasteari kanpoan utzi barik ezta apur bat ere edo titulurik, uko egiten diozuenak, kontuz! IHES EGIZUE ELIZA HAUETATIK! Egun honetatik hasita, hazia lur gogorrean, sakon gutxikoan, ereiten egongo zarete. NIRE RUACH ha KODESH kendua izango da leku hauetatik. Ezjakinagatik egin zenuena, barkatuko dizut. Barkatuko diet zuen agintari espiritualei, damutzen bazarete, eta irakasten baduzue, eta egin zuzena dena. 1999 urte hau datorrena, eliza ugari egoteko txarrak geratuko dira, epaiketa etorri baita Jaunaren Etxera.

entzudazue! Izan NIRE beldur! sinets nazazue! NI ez naiz iseka egiteko Jainkoa. Moisesi amaitu nuenean hitz egiten Sinai mendian, bi harlauzak eman nizkion, NIRE behatzez idatziak, YAHUVEHREN Legeak. Nolanahi ere, zergatik hainbestek sinistu dute gezurra YAHUSHUAK indargabetu zuela Hamar Aginduak? Askok irakasten dute, Hamar Aginduak ez betetzea ez dela gehiago bekatua. Azken batean, YAHUSHUAK ordaindu zuen prezioa, diote. Agintari espiritual gaizto hauek okertzen dute NIRE Hitza, irakasten diote NIRE Herriari Hamar Aginduak gordetzea ezinezkoa dela.

Ez ahantzi NIK RUACH ha KODESH ipini dudala zuen baitan ihesbidea eskaintzen duena inguratzen zaizuen tentaldi bakoitzarekin. Beste maisu gaiztoek diote, Agindu txikiena haustea ez dela bekatua. Ahanzten zaie, bat haustea denak haustea dela. Gizakiak zenbatu zuen Aginduak batetik hamar arte. NIK diot: Zergatik diozue maite nauzuela eta ez dituzue NIRE esanak betetzen? Emango al nizkizueke Aginduak ezinezkoak direnak betetzea? GORDE NIRE AGINDUAK. Ekin haiek betetzeari, ez desbideratu ez eskerrerantz ez eskumarantz. Benetan zuen Sortzailea maitatzea eta zuen MESIAS YAHUSHUA Legearen izatea da.

NIRE jaioberriak eta Emaztegaia, denak haustu dituzte NIRE Legeak eta inork ezin du alderantzizkorik esan, osterantzean, gezurra esango luke. Hori da YAHUSHUA MESIAS bezala zuek onartu aurretik. Oraingo honetan NIRE RUACH ha KODESH daukazue konbentzitzeko eta gogoratzen dizue zuen oinak desbideratzen direnean ezkerrerantz edo eskumarantz. 1999 aurten, jainkotiarrek haien presentzia dirdiratuko dute berbetan, ekintzetan, haien aurpegiak ere dirdiratuko dute NIRE RUACH ha KODESHEKIN. 1999an ere, une honetatik hasita, fedegabeak are fedegabeagoak bihurtuko dira.

Hauek bihurtuko dira galdukeriazko gizona bezala eta dirdira agertuko dute ere argizko aingerua letxe beste garai hartan deitu nion luzifer, hau da, fedegabeen aurpegiak laino iluna bezala bihurtuko dira. NIRE Semea lurrerantz hurbiltzen den heinean, banaketa NIRE ardiak eta satanasen ahuntzak bitartean, gero eta nabariagoa bihurtuko da. Lurra astintzen da izu handiaz datorren epaiketagatik. Infernuak jaurtitzen du laba gesaldua. Suzko aintzira NIRE sumindura da gainezka egiten duena. Infernua NIRE suminduraz piztua dago. Biziaren ibaia NIRE tronutik dario maitasun eta erruki handiaz. NIRE haurtxo, Emaztegai, Hautatu eta Aukeratuentzat, 1999 izango da askapenaren urtea NI lehenengo ipintzen didatenentzat. NIRE haurrak bedeinkazio handiak ezagutuko dituzte NIRE Sabbath santifikatzearren ausardiaz eta badakitenak NIRE Aginduak gordetzearen garrantzia. NIRE haurrek badakite ere, noiz NIRE aurka bekatu egiten duten eta damutzen dira, bekatu horretatik bueltatzen. Bakarrik YAHUSHUAREN Odol Santua Kalbarioan jarioa, garbituko die garbi utziz berriro.

1999an, NIRE Haurtxoak, Emaztegaia, Hautatuak eta Aukeratuak ikusiko dute NIRE askapeneko esku maitekorra zerutik heltzen eta YAHUVEH eta YAHUSHUA eta RUACH ha KODESHEK ikusiko dituzte askatzeko NIRE Haurtxo, Emaztegai, Hautatuak eta Aukeratuei, bestela ezinezkoa izango lukeena egiten. Entzun eta ikasi nola 1999an. Ez ikasi naturalean fio izaten, baizik eta osterantzean, ziur egon YAHUVEHK eta YAHUSHUAK hornituko dutela zuentzat naturaz gaindi.

NI, Jauna, zuen Jainko YAHUVEH ez nago behartua gauzak egitera gizakiak zuentzat hornitzen duen eran. Ze NIK zeru guztia daukat erabilgarri. Zuetariko horientzat, fedea falta zaizuenak, azaldu dezakezue eguzkia zergatik dagoen bero? Nork eragiten du leia hotza izan dadin? NIK erakutsiko dut NIK berba egin dudana gertatuko dela. Horixe hitz egiten dut NIRE benetako Profeta eta Apostoluen bitartez eta hau hasiera baino ez da.

1999an hasita, NIK berba egingo dut nabarmenkeria handiagoaz, nabarmenkeria handiagoaz, sarriago, NIRE Seme YAHUSHUA hurbiltzen zaizuen bitartean. Inork ezingo du esan NIK ez nuela ohartu. Zeruko agerbideak eta beldurrez inork ez zuena uste horren beldur izaterik. Fedegabeak ere dar-dar egongo dira egingo dudanagatik 1999 eta 2000ean. Baina gogorat ezazue: IKUSIKO DUZUEN SUMINDURA GUZTIA EZ DA NIREGANDIK ETORRIKO. Satanas oso haserre dago, haren denbora laburra da. Satanasek haren zerbitzariak bidaliko ditu, eta ostu, hil eta suntsituko dute neurri handiagoan. Satanasek ezin duena lortu satanasen izenean, atzipetuko du, eta lortuko du NIRE Seme YAHUSHUAREN Izena erabiliz (satanasek Jesus izena erabiliko du bilioiei atzipetuko Tribulazio Handian). SATANASEK ENGAINATUKO DU NIRE IZENA YAHUVEH ERABILIZ ERE.

Zuek, NIRE Haurtxoak, Emaztegaia, Hautatuak eta Aukeratuak, nabarituko duzue gaiztakeria egiten dena zientzia, gobernu eta erlijioaren izenean. entzuzue eta izan beldur, zuek, YAHUSHUAREN Ebanjelioaren arerioak: NIK beti edukiko dut herri bat: NIRE haurtxoak, Emaztegaia, Hautatuak eta Aukeratuak. NIK DIODANEAN IHES EGIN DEZAZUEN, NIK ITSAS GORRIA ZABALTZEN DUDANEAN BEZALA IZANGO DA, ETA NIK ERAKUTSIKO DIZUET BIDEA. EZ BELDURRIK IZAN, BAKARRIK IHES EZAZUE, LOTEK IHES EGIN ZUEN BEZALA, EZ BEGIRATU ATZERANTZ.

1998aren azkenean, jende anitz uste zuen hau urte gogorra izan zela, zuek, batzuek beste batzuen alde brindatu zenutenak, 1998 urtearen amaieraren besta egin zenutenak, minutuak kontatzen pasatu arte, ez dakizue NIK ere kontatzen nituela, NIRE sumindura eusten arimagatik.

Egun batean, 1998 urtea berriro etsi-etsian gogoratuko duzue. Damutuko zarete NIRE bedeinkazioak jaurti egin zenituztelako. Damutuko zarete ez obeditzeagatik. Damutuko zarete hazia erein ez egiteagatik datozen egun larrigarrietarako. NIRE benetako haurrak altxatuko dira garaile, haiek haien dena eman baitute, haiek ez zuten eutsi ezer. Premiazkoa izango balitz ere, haiek haien biziak emango lizkidake.

Zeren, azkenik NIRE Haurtxo, Emaztegai, Hautatuak eta Aukeratuak ikusiko dute YAHUVEHREN eta YAHUSHUAREN eskua mundu honetako Goliatengandik libratu eta hiltzeko, HAIEN etsaien ihesaldia eragiten zazpi noranzko desberdinetan. NIRE haurrak, NIREGAN fio litezkeenak 1999 urte berri honetan, itxuraz anabasaz beteriko mundu baten, eta nolanahi ere, anabasa horretan, NIRE haurrak bakea sentituko dute ulermen guztia gainditzen duena. NIRE Haurtxoak, Emaztegaia, Hautatuak eta Aukeratuak izango dute bedeinkazio, jakinduria, ezaguera, agerkunde gehiago, jakiteko nola ekidin arerioen lakirioak.

NIRE haurrak Josue bezalakoak izango dira eta etsaiei begiratuko diete eta gaiztakeri paretak suntsitzen gaizkile hauen gain. 1999 urte hau, erdirantz inguruan bereziki, ikusiko duzue eta gogoratu egun honetan berba egin dena, zerbitzari honen bitartez 1998ko abenduan 31an. Beste gauza bat. Nahiz eta zerbitzari honek judutar jatorrikoa izan, amaren eta aitaren aldetik, eta ez dut hau hitz egiten haren onurarako, baizik eta beste batzuentzat, ez datza judutar edo jentila izatean salbatuko zaituena. Baizik eta zehazki: Onartu duzu NIRE Seme YAHUSHUA ha MASHIACH MESIAS bezala? Odol transfusioa izan duzu YAHUSHUAREN Odolarena Kalbarioan isuritakoa?

Ez zaitezte izan satanasen sinagogak bezalaxe, badutenak aitortzen NIREAK direnak eta, ostera, ez dituzte NIRE Legeak eta Sabbath gordetzen eta ez dute benetan hartu YAHUSHUAREN gaitasuna Kalbarioan. NIRE herri judutarrak NIRE Legeak eta Sabbath egunak gordetzen ditu, eta ostera, YAHUSHUA MESIAS bezala gaitzetsi. Ez da beste Mesiasik egongo!

Alferrik itxoiten duzue zuen arimekin ordainduz. NIK hitz egiten dut hau ausardiaz zerbitzari honen bitartez, zein bidaliko dut mezu hau Israeli eta Jerusaleni emateko eta munduko beste toki batzuetara, NIRE maitasunean, ez bakarrik berarenean, NIRE beste zerbitzariei bidali ditut bezala herri judutarrari esateko: “zuek maite eta gurtu eta zerbitzatzen duzue YAHUVEH, NIRE Legeak, festak eta Sabbath eguna gordetzeko ahaleginak egiten dituzue, ostera, hau bakarrik ezin du inor salbatu, nahiz judutar nahiz jentila.”

Ohartuak izan zaitezte: bakarrik NIRE erdia maitatzen duzue, aitortzen ez baduzue, onartzen NIRE Seme YAHUSHUA MESIAS bakarra bezala, bai judutarrentzat, bai jentilentzat. Zerurako ate bakarra. Bitarteko bakarra NI, YAHUVEH, Aitaren aurrean. Zuen eskaintza guztiak alferrik eginak izan dira, NIRE oparia Kalbarioan, onartu ez duten horientzat, YAHUSHUA da BERE Izena.

Ez gero gorrotatu NIRE mezulariak, mezua honekin bidaltzen ditudanak, ostera, maitatu NIRE mezulariak zuei nahiko maitatzeagatik zuen arimagatik egia hitz egin dute ausardiaz, axolagabe ordaina edo pertsekuzioa. Errazago izango litzatekeen haientzat isilik geratzea, baina NIK ez nuke onartuko haien ezpainak isilduak izan daitezen, NIK maite baitut NIRE herri judutarra. Zer izango da beharrezkoa zuen Jainko YAHUVEHREN oparia ikus dezazuen NIK eman nuena Kalbarioan?

Satanasek saiatzen da legegileak edukitzen NIRE mezulariei, mezua honekin bidaliei, isilarazteko. Haien biziak arriskuan daude, baina beti izan da kostu handia NIRE Hitzak berba egitea amore eman barik. 1999 izango da urte bat noiz NIRE benetako zerbitzariak altxatuko dira munduari esanez: “YAHUVEHRI, YAHUSHUARI eta RUACH ha KODESHI jarraitzea erabaki dut, hots egiten Jaunaren Hitza garaia denean eta ez denean, premian edo ugaritasunean, egiaz BELDUR GABE ETA AMORE EMAN GABE.

BATIKANOA

Badago agintari espiritual bat, beste agintari espiritual batekin oraindino etortzeko dagoena, jesartzen dena tronu handi batean, bitxiteriazko koroa darama, aginte-makila eusten du haren eskuan, jendeak gur egiten dio makurtuz haren aurrean, gurtzen dute eta jauretsi, legeak onartzen dira errege gaizto honen bidez gizakiak eginak, Erromatar Enperadoretzatik sortua. NIRE zerbitzariaren bitartez argi eta garbi diot 1999an ikusiko duzuela gaizto hau errege zeritzona berridazten NIRE Aginduak, beste sasijainko bat herriaren aurrean ipintzen. Aldi honetan emakumea ustez jainkosa dela. Hari buruz diote, Trinitatearen partea dela, baina EZ DA.

Kontuz Maria izena eransten duzuenean, Aita, Seme eta Espiritu Santuari! Kontuz gizakien doktrinekin! Trinitate bat baino ez dago, Jainko Handia NI NAIZ, YAHUVEH, zuen Sortzailea eta Zeruko Aita dena, eta YAHUSHUA, NIRE Semea, zuen MESIAS dena, eta RUACH ha KODESH! GEHIAGO INOR ERE EZ! Ez dago beste bitartekorik zeruan. Bakarrik NIGANA etortzen bazarete YAHUSHUAREN Izenean entzungo dizuet. Hau sinesteari uko egiten dioten horientzat, zer egingo duzue aurkitzen zaretenean zuen ahalegin guztiak, otoiak beste santuen izenetan alferrik izan direnean?

Satanas izan da engainatu zaituztena. Beste sasijainkoak jarri dituzulako NIRE aurrean, ez direnak batere jainkorik. Zer esango duzue YAHUVEH eta YAHUSHUAREN aurrean jaukitzen duzuenean, aurkitzen duzuenean ez dagoela purgatoriorik? Bakarrik zerua edo infernua eta ezin duzu otoi egin inor infernutik irten dadin. Berdin da zenbat argizari pizten duzuen. Ezin duzu barkatua izan, axolagabe zenbat ave maria abesten duzun. Zure heriotza orduan, utzi NIRE Semearen amaren izena, Maria, oles egiten. Berak ezin zaitu lagundu. Bakarrik YAHUSHUAREN Izena ahal du. Ez zen haren odola isuri zena Kalbarioan, baizik eta NIRE Semearena, YAHUSHUAREN Odola isuria Kalbarioan. Hauxe da medeapen bakarra bekatuengatik.

ENE haur maiteak, NIRE haurtxoak, Emaztegaia, Hautatuak eta Aukeratuak direnak: paganoak intoleranteak deitzen dizute esaten duzuenean ez dagoela bide bat baino Jainkoarenganantz, Aitaren tronura, eta Izen batean, YAHUSHUAREN Izena, NIK erantzun ditzan otoiak. Zuek diozue haiei: “Bai, intolerantea naiz, YAHUVEHREN Berbak ezin duelako gezurrik esan, eta YAHUVEHK dio, bakarrik YAHUSHUAREN Izenean, entzungo direla zuen otoiak, eta zerurako bidea estua dela eta infernurako errepidea zabala dela.”

Esaiezue: “Toleranteak izango dira hilzorian jasaten egongo direnak, lehenengo infernuan, gero Suzko Aintziran.” YAHUVEH eta YAHUSHUA eta haiek maite dituzuenez, esaiezue, ENE haurrak. Maitatu haiek haien sumindura pizteko lain. Maitatu haiek iraindura bihurtzeko lain. NI, YAHUVEH, eta YAHUSHUA eta RUACH ha KODESH egia esaten dugu. Gehiengoa ez du nahi entzuterik eta iraindura gara anitzentzat.

1999 URTEA

1999 ez da askapen handiko urtea bakarrik, NIRE herrira etorriko baita. Gogorat ezazue, 9 askapena irudikatzen du eta hiru aldiz dituzue. Hiru bider NIRE Trinitatearen zenbakia da, hortaz oreka osoa duzue: Aita, Seme eta RUACH ha KODESH. Kontuz, satanasek hartuko du 1999 eta buelta emango dio, alderantziz ipiniz eta izango da 666! Bitartean, hark hartzen du Santua den guztia eta aizundu gauzak atzerantz egiten, okertzen NIRE otoi Santuak ere haien zerbitzu satanikoetan. Beraz, URTE HAU, 1999 BOTERE SATANIKOAZ BETERIK EGONGO DA. Agerturik ikusiko duzue satanasen, antikristoren eta profeta faltsuaren boterea, trinitate gaiztoa, zientzia, gobernua, erlijioa eta gizakiak eginiko doktrinak askori engainatzeko erabiliz.

SATANASEK ERABILIKO DU ZIENTZIA TXARRERAKO

Satanasek zientzia erabiliko du eta esango du onerako erabiltzen dela, aldiz, kontuz, txarrerako erabiltzen da. Ohartuak izan zaitezte berriro, hau da baita ere gobernu, erlijio eta karitateentzat. Gaiztakeria egingo da Jainkoaren Izenean eta okerrago. ENE kuttunak, ezin duzue esan NIK ez nituela bidali NIRE Profeta eta Apostolu zuei ohartzeko, arerioaren harrapagailuetan eror ez dezazuen.

1999ko azkena ikusteko bizi direnentzat, ateoak eta paganoak ere, aitortu beharko dituzte agerbideak, mirak eta mirariak, askapen boterea jarraitu ziena sinistu, zerbitzatu, fedeari eusten, NIRI obeditzen didaten guztiei, eta nola jendetzak salbatuak izango diren. Haien fedea YAHUVEHRENGAN eta YAHUSHUARENGAN gorde baitzuten, eta ozenki berba egin zuten ausardiaz haien Jainkoak salbatuko dituela. Haien ausardiari esker, samaldak entzungo dute eta salbu izango dira.

Hau dela eta, jendetzak entzungo dute eta madarikatuak izango dira. Ze paganoak oraino YAHUSHUA MESIAS bezala gaitzetsiko dute eta hobendun izango dira, YAHUSHUAK erakusten duenean HAREN askapenerako boterea denak ikusi dezaten ondorenean. EZ ESAZUE PAGANOAK DIOTEN BEZALA “URTE BARRI ON!” ZE PAGANOAK EZ DAKITE ZER DATORREN. Baina Oi, NIRE Haurtxo, Emaztegaia, Hautatuak eta Aukeratuak, ez duzue zertan beldurrik izan behar.

Paganoen gaitzak ez dira NIRE haurren gaitzak. NI naiz iraganako, orainaldiko eta etorkizuneko Jainkoa, eta NIRE haurrek egin behar duten guztia da arkume txiki edo arditxo baten modukoa izatea, Artzainarengan konfiantza izan, haiei ez zaie axola ez dira artegatzen ere, fedea dute Artzain Onarengan haientzat hornitzen duenarengan. Hori da eskatzen dizuedan guztia. 1999an eutsi gogor zuen fedeari eta ez utzi. NIK askatuko dizuet.

Hitz egina RUACH ha KODESHEN gantzudurapean buztinezko ontzi honen bitartez, baina YAHUSHUAREN Izenean Gerlari boteretsua, Gur. Elisheva Sherrie Eliyahu, 1999ko urtarrilean 1a.

* * * * * * *