PROFEZIA 113

HONELA DIO YAHUSHUA HA MASHIACHK UTZIKO AL DIDAZU BANATZEN NIRE ESKUAK EZ ZUENA ELKARTU?

IDATZIA/MINTZATUA RUACH HA KODESHEN GANTZUDURAPEAN
APOSTOLU Elisabeth (Elisheva) Sherrie ElijahREN BITARTEZ
2009KO UZTAILAREN 30AN JASOTA
2009KO IRAILAREN 21EAN PLAZARATUA, ROSH HASHANAH


2 KRONIKAK 36:16
Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK
Aspaldi ohartu nizun, Elisabeth, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8
NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *

SARRERA

Uztarri desorekatuan egotea, noski, arazo oso larria da YAHUVEH, YAHUSHUA eta IMMAYAHRENTZAT. Hemen dago beste Berba Profetikoa, uztarri desorekatuko ezkontza bati buruzkoa. YAHUVEHK ez du nahi BEREN haurrak egon daitezen uztarri desorekatuan, kito. YAHREN Berbak dio: “ez gero gizakiak banatu YAHK elkartu duena.” Ikusten duzu? Dio: “YAHK batu duena”. Ez gizakiak batu duena. Zeu, uztarri desorekatuko ezkontza batean bazaude, ez zen YAHUVEHK elkartu zuelako. ZUEK EGIN ZENUTEN!!! Mesedez, uler ezazue hau. YAHUVEHK ez du nahi jarrai dezazun salbatu nahian ezkontza bat BERAK ez zuena ordenatu zerutik.

Profezia hau jaio zen, emakume batek posta bat bidali zidan eta eskatu otoitzak bere ezkontzagatik. Bere senar fededun deiturikoa edatuna da eta drogatzen da, eta ez du nahi zerikusirik Rachaelekin, baina honek ekiten dio eusten senar deituriko honi, eta jarraitzen du esaten andreak maite duela.

Ahaleginduko naiz laburbiltzen ahal bezainbeste zuei laguntzeko ulertzen zer gertatu zen. Rachael emakume gaztea da eta posta bat bidali zidan niri, Elisabeth, 2007an. Berak zioen ezagutu zuela gizon bat web orrialde batean hitzordurako Judu Mesianikoekin. Ziur asko Judu Mesianikoa zen, ez nago ziur. Dena dela, Rachael uste zuen tipo hau bere arima bikoitza zela, amets bat izan zuenetik. Ametsean, andreak uste du YAHK esan ziola bere arima bikoitzaren izena David zela. Tipo hau David zuen izena, baina berarekin berba egin ondoren pixka bat, argi geratu zen arazoak zituela alkoholarekin eta drogekin. Andrearen gurasoek ez zuten onartzen harremana hau eta ez zitzaien gustatu David, eta horrela esan zioten Rachaeli, baina berak, halere, uste zuen David hau bere arima bikoitza zela.

Orduan, andre honek eskatu zidan ea nik otoitz egingo nuen bere arazoarengatik eta horrela egin nuen. YAHK galdetu arazi zizkidan galdera batzuk, eta berak erantzun zituen, eta gero, nik berriro otoitz egin nuen. YAHUVEHK esan zidan argi eta garbi, hau ez zela bere arima bikoitza. Andreak mantendu behar zituen bere begiak zentratuak YAHUSHUARENGAN garai honetan, eta ez bere arima bikoitzaren bila ibili. Esan bezala, bera andre gaztea zen eta ez zegoen prest harreman baterako oraindik. Bidali nion Rachaeli posta bat eta jakinarazi nion YAHUVEHK esan zuena.

Hurrengo jasotzen dudana da posta bat David honek bidalita niri esanez “sar zaitez zeure arazoetan”. Oi, ahaztu zait aipatzea David tipo honek ezeztatzen zuen Rachaeli esaten bere abizena. Berak zioen bere abizenak errimatzen zuela “Jakinduriarekin”, beraz, Rachael aipatzen zuen bera David “Jakinduria” bezala. Hau garrantzizkoa da gerorako.

Orduan jaso nuen posta bat Rachaelengandik eta berak esan zidan apurtu zuela harremana David “Jakinduriarekin”, YAHUVEHK eman zion abisuarengatik nire bitartez. Hau albiste zoragarria zen, eta berak zioen nola asmoa zuela mantentzeko bere begiak zentratuak YAHUSHUARENGAN soilik. Berak erabaki zuenean bere begiak YAHUSHUARENGAN mantentzea, berak esan zuen utziko ziola bere kidetasuna hitzorduen zerbitzuan iraungitzea, baina nolabait bere kidetasuna luzatu zen hilabete bat, eta berak ez zeukan ideiarik ere zergatik. Hortaz berak berridatzi zuen bere profila web orrialdean esanez ez zegoela interesaturik harreman bateaz, eta bere begiak YAHUSHUARENGAN zeudela. Bi egun geroago, berak zioen orduan, harrigarriki, beste David batek berarekin harremanetan jarri zen, hitzorduen web orrialde honen bitartez, eta adiskidetu ziren. Telefonoz ere hitz egin zuten elkarrekin, zein berak, dirudienez, ez zuen egin David “Jakinduriarekin”. Orain, bera ziur zegoen, David honek bere arima bikoitza zela. Telefonoz berba egin zuten eta gantzudura ugari zeukala zioen berak. Neskak ekin zuen behin eta berriro esaten hau zela tipoa. Gizon honek eman zion bere abizena ere eta ez zeukan ezer ezkutatzekorik.

Ez nion Rachaeli erantzun honen ostean. Berak ez zituen entzuten YAHUVEHK eman zizkion oharrak eta esan genion mantentzeko bere begiak YAHUSHUARENGAN eta ez bere arima bikoitzean. Ni zapuzturik nengoen andre gazte honekin eta YAHUVEHK esan zidan ez galtzeko gehiago nire denbora arazo honekin.

Horrenbestez, honek dakarkigu orainaldira. Aipatu dudan bezala, orain Rachaelek posta bidaltzen dit otoitzak eskatzen bere senarra deituriko eta ezkontzagatik.

Ez duzue sinetsiko Nikok zer aurkitu zuen. Nikok egin zuen ikerketa bat gure posta kontuetan Rachael izenarekin. Zintzotasunez, Rachaelek posta bidali zidanean azkeneko partez, ni ez nintzen gogoratzen, eta ez zen Nikok aurkitu arte posta zahar hauek, bera etorri zitzaidala gogora. Baina Nikok hitz egin zidanean posta zahar hauetaz, gogoratu nintzen atoan Rachaelaz eta zer gertatu zen 2007an.

Ongi, hemen konplikatzen da eta otoitz egiten dut ahal izan zaitezten ulertzeko saiatzen naizena esaten. Gogoratu esan nuenean David “Jakinduria” idatzi zidala esanez sar nadin nire arazoetan. Ongi, berak egin zuen hutsegite galanta. Berak ipini zuen bere abizena BENETAKOA posta horretan, eta ez zuen errimatzen “Jakinduriarekin”. Niko hasi zenean irakurtzen posta zahar hauek, aurkitu zuen, David “Jakinduria” zela tipo bera idatzi zidana, eta horixe bera harrigarriro atzeman zuena Rachael bigarren aldiz eta bere abizena eman ziona. Rachaelek uste zuen hau norbait berria zela, baina huraxe tipo bera zen. Nikok begiratu zuen postako abizena jaso nuen David “Jakinduriarengandik”, ez duguna esango zein den, Rachael babestearren, eta da hain zuzen ere, abizena bera Rachaelena ezkondutakoa. Jarraitzen nauzue? David “Jakinduria” da bere senarra deiturikoa. Bera harremanetan jarri zen Rachaelekin, honek berarekin apurtu ostean, baina Rachaelek ez zuen ezagutzen bere abizena. Hortaz, David berri honek eman zionean bere benetako abizena, berak uste zuen beste norbait zela, baina horixe bera zen. Froga daukagu bere postan niretzat abizena horixe berarekin. Satanasek egin zuen hau. Satanasek atzipetu zuen neska gazte hau, baina berak aurrera eramateko gauza izan zen, Rachaelek ez zuelako obeditzen eta ez zuelako mantentzen bere begiak YAHUSHUARENGAN. Rachael jasan izan ditu ondorioak bere desobedientziarenak eta jarraitzen du suge honi eusten.

Ez dakit Rachaelek jada ikusi ote duen honela edo senarra deiturikoa egia esan ote zion, baina ikusiko du egia orain. Beraz, hemen dago posta bat nik idatzi niona Rachaeli Nikok aurkitu aurretik bere posta zaharrak.

E-POSTA ELISABETHENA RACHAELI

Shalom Rachael,

Idatzi zenuen Amightywindi otoitz eskariarekin. Jaso berri dugu zure posta Davidek esan zizunari buruz sakonki irainduz. Sentitzen dut zure zauriengatik. Irakurri nuen zure posta eta entzun nituen berba hauek zetozela YAHUSHUA ha MASHIACHRENGANDIK. Nik esan nion agian zuk ez dituzula onartuko Berba Santuak, baina BERAK esan zuen nik bakarrik arduradun naizela BERE Berbak emateko, ez zuk sinetsi ote dituzun. Hortaz, obeditzen nabil. Hainbeste postak jasotzen ditudanez egunero, ezin ditut denak erantzun. YAHK eman dit lantalde ministerioko profetikoa, gantzutua, laguntzen didana erantzuten. Alabaina, denak irakurtzen ditut eta, YAHUSHUA ha MASHIACHK ipintzen nauenean bihotzean norbaiti idaztea, egiten dut.

Zure kasuan, erantzuna dago zure otoitzari era desberdinean, zeuk erantzuna nahi zenuena ez ezik eta YAHUSHUAK hitz egiten du eta idazten du nire bitartez, bedeinkazioa izan dadin zuretzat, bakarrik sinetsi eta onartzen baduzu. Barkatu, ez nabil ematen editatzeko astirik edo ortografia zuzentzeko, premia gorenekoa baita zeuk hau jaso dezazun lehenbailehen.

Elisabeth

ELISABETHEN IRUZKINAK

Ez dakit zer esan, baina posta hau ez zen inoiz bidali. Orain posta irekia egiten dut, desenkusa eta azalpena zergatik ez nion bidali Rachaeli lehenbailehen.

Hau desenkusa irekia da Rachaeli, ESPIRITU SANTUAREN gantzudura bizkortu zuen andrea, eta guzti horiek kemenezko Berba baten premia zutenak. Gerorako utzi nuen, barkamena eskatzen dizut, Rachael, zeren Berba hau eman zidan eta esanez bidaltzeko editatu barik, zeren zeruko Berba baten premia zeneukan atoan, premiazkoa baitzen. Zure egoera adimenekoa eta emozionala hainbesterainokoa zen, ezin izaten zenuen zerutik argi entzun ahal. Nik ez nuen obeditu Profezia atoan bidaltzen, arbuioaren beldurragatik.

Profezia 111gatik, ikusi nuen gizon bat Steve Rossi izenekoa, nik neba deitzen niona, nire aurka bueltatzea gorrotoz, YAHUSHUAK erantzun zuelako bere otoitzari eta eman ziolako nahi zuena: aske izatea ezkontza zoritxarreko batengandik, amodiorik gabea. Berak adierazi zuen espiritualki uztarri desorekatuan zeundetela. Steve Rossi Senior erregutu zuen erantzun hau otoitzean, eta YAHUSHUA ha MASHIACHK eman zionean eskatu zuena, berak erabaki zuen gogorrago zela ekonomikoki dibortzioa lortzea, zorigaiztoz ezkonduta jarraitzea baino. Berba profetikoa berak esan zuela bedeinkaziotzat hartzen zuela, berak hitz egiten du orain madarikazioa izango balitz bezala. Guk baimendu genuen Stevek aholkatzea nerabe gazte batzuk eta beste garai batean bedeinkaziotzat hartu genion. Zain geunden irrikan bere seme biologikoa, gure gazte Ministro gantzutua, lanean aldez-alde bere aitarekin. Bere semea izan zen zeramakiona Ministerio honen egietara, eta haiek irakurri eta ikasi zituzten emandako Profezia Santuak. Stephen W. Rossi Juniorrek eman zion bere bizitza YAHUSHUA ha MASHIACHRI, berak egia aurkitu baitzuen Ministerio honetan.

Duela hainbat hilabete, Steve Rossi Senior hazi zen RUACH ha KODESHEN gantzudurapean eta maite zuen profezia bakoitza, bere haragiaren aurka etorri arte, Profezia 111 izan zena. Hemen da non bere maitasuna eta adeitasuna bihurtu zen gorrotoan nire aurka. Jakin zuenetik ezin zuela Ministerio honen kidea izan, mendekaria bihurtu zen nire aurka, satanasen zerbitzariekin bat egin zen eta besteei ziotsen ni profeta faltsua nintzela. Otoitz Bitartekari Santuak YAHUSHUAREN Demonioen Zapaltzaileetakoak otoitz egiten dute egunero YAHUVEHRI eskatzen egunero haiengandik mendekua hartu dezan. Steve Rossi Senior behin otoitz egin zuen gure etsaien aurka, baina orain, bat egin du Ministerio honen etsaiekin.

Zergatik sartu dut guzti hau joan dadin Profezia 113ren alboan? Nabaritzen dut YAHUVEHK nahi duela nik ipini dezan hau nire desenkusa irekiarekin batera, zeren arbuioaren beldurra oraindik zabalik dauden zaurien gain norbaitenak nik Neba Steve Rossi Senior deitu nion. Ezin nuen jasan ezta begiratzea ere Profezia honi, gogorapena baitzen Profezia 111ekin gertatu zenaz.

Nikok gogoratzen dit desobeditu nuela YAHRI, Berba hau Rachaeli eman behar izan zen (hasiera batean arratsalde hartan zuzenduta zegoenari). Ostera, ez nuen egin eta damutzen naiz zeru eta lurra guztiaren aurrean, eta bereziki andre honen aurrean eta guzti horiek zeinentzat Profezia 113 hau bedeinkazioa izango dena, erantzuna bezala zuen otoitzei. Mesedez, barkatu. Ez naiz perfektu eta beste guztiak bezala, huts egiten dut eta eskatzen diot YAHUSHUA ha MASHIACHRI estali dezan bekatu hau BERE Odolean Kalbarioan isuria.

Apal-apalki barkamena eskatzen diot Rachaeli, beste posta bat jaso bainuen hurrengo goizean, erietxe psikiatriko batean ospitaleratua izan zinetela eta idatzi zenuen otoitzak eskatzen. Ikusi nuen posta hau eta jakin nuen nahasmena egin nuela YAHUVEHREN denborarekin eta posta bidali behar izan zuen editatu gabe Profezia 113rekin, jaso zen gauean. Rachael, agian ez zitzaizkizukeen sartuko ospitale psikiatrikoan goizean, nik obeditu izan banu. Beldur eta arbuioaren espiritua izan zen gelditu ninduena. Hala eta guztiz ere, psikiatrikoan sartu izango balitzaizkizu, Rachael, zurekin eramango zenituen Berba profetikoak zurekin eta zeruan entzunak. Hau irakurtzen duzunean, mesedez, jakinarazi iezadazu ea barkatzen didazun, ahal baduzu. Baina ez dakit nola nire e-postaren helbidea heldu zen zure e-postaren zerrendara, gutariko inork ez badizu idatzi lehenago, guk dakigunez, (Gogoratu: hau izan zen idatzia Nikok aurkitu aurretik posta zaharrak) YAHUSHUAK erabili zizun gantzudura hau areagotzeko, beste emakume batzuk aske izan ahal daitezen, baita gizonak jasatzen dutenak YAHUVEHK dekretatu ez dituen ezkontzetan. Tribulazio Handian arrisku handian egongo zarete eta nonor abisatu behar dizue. Egiten duzuena zeuen erabakia da. Ni bakarrik naiz mezularia, ordenatua eta gantzutua Mezu Profetiko Santuak YAHUSHUA ha MASHIACHRENAK hitz egiteko.

Nornahi hau irakurtzen duena, mesedez, barka dakidala gerorako uztearren, eta bedeinkatzen badizu, mesedez, idatzi eta jakinarazi iezadazu. Ordea, gehitu ahal badut, mesedez, ez iraindu ez baduzu jasotzen berehalako erantzuna. Eskertuko dizut zeruan, ez badizut eskertzen posta batean. Benetan saiatzen gara eta denoi erantzuten diegu, baina batzuetan, ez daude nahiko ordu egun batean. Eskerrik asko bat ez egitearren nire arimaren etsaiekin, nigatik txakurrenak esaten eta izen ona kentzen ez nuelako erantzun. Bakarrik jakizu zure postak irakurriak direla eta otoitz egiten dela beraiengatik.

Penagarria da esatea: Steve Rossi Senior izeneko gizonak errieta egin zidan, ni emana izan ondoren bedeinkazioa bezala berarentzat YAHUSHUA ha MASHIACHRENA, erantzuna berak eskatzen zigunari otoitz egin dezagun. Berak jaso zuenean Profezia 111, bera bihurtu zen Ministerioen etsai okerrenetakoa. Bere emazteak orain badaki berak zer esan zigun sekretuan eta berak gorroto nau eta difamatzen du Ministerio hau niri mota guztietako irainak deitzen. Ezin dut inkariotu ez duela minik egiten, zeren neba bezala maite nuen eta adiskide, duela hilabete batzuk soilik. Ostera, ARGITARATUKO DITUGU MUNDU GUZTIKO GIZAKIEN POSTAK, EZAGUTU ZUTENAK YAHUSHUA HA MASHIACHREN AHOTSA ETA BENETAN ASKE IZATEA NAHI ZUTENAK, YAHUVEHK ORDENATU EZ ZUEN EZKONTZATIK.

PROFEZIA 113

Oi, txit maitea, alaba kuttuna! Ez da NIRE nahia jasan dezazun esanezinezko hiltamua. NIK bidaltzen dut Profeta Santu hau bedeinkazio batekin, prest bazaude sinetsi eta onartzeko. Begira, NIK erantzuten dut zure otoitza eta adierazten dut Profezia Santu hau izan dadin bedeinkazioa besteentzat, baita zuri ere, prest bazaudete sinesteko eta onartzera. (Markos 11:23)

Zergatik diozue “egin dadin ZURE nahia lurrean zeruan bezala”, izan ezik ezkontza bat amaitzerakoan ez dagoena, ezta sekula egon ez dena, YAHUVEHRENGANDIK ordenatua? Zergatik ezin duzue onartu errua? Zuen eskutik elkartu zenuten, ez YAHUVEHREN eskutik (Esdras 9-10; Nehemias 13:23-27). Uste duzue NI NAIZ harrituta dagoela hainbeste urte elkarrekin igaro duzuelako. Hori da preso bat bezala bere egunak kontatzen heriotza korridorean. USTE DUZUE SARITUAK IZANGO ZARETELA EZKONTZA GUPIDAGARRI BATEAN ZUEN BEGIETAN EGOTEAGATIK?

Ez duzue ezagutzen ezpata banatzailea NIK erabili dudana erdibitzeko gizaki batengandik ez dizuena maitatzen, errespetatzen ezta altxor bezala edukitzen, NIK edukiko nituen moduen ezkontideak elkarrenganako maitasuna izan dezaten? (Efesoarrei 5:22-23)

Zergatik ezeztatzen duzue entzutea eta galdatzen duzue NIK erantzutea otoitzei NIRE borondatearen aurka direnak (Santiago 4)? Ez al zarete konturatzen hobeto zaudetela berarik gabe? Ez nuen erantzun zuen otoitzei ez delako NIRE borondatea zuek elkarrekin jarrai dezazuen. NIK erdibitu nuen NIRE eskuarekin harreman bat uztarri desorekatuan dagoena zentzu guztietan. Nahiz eta milioi lagun otoitzean eta batasunean egon arren zuen otoitzekin, NI naiz JAINKO AHALGUZTIDUNA, YAHUSHUA HA MASHIACH, zuen JAUNA eta SALBATZAILEA, baina NI ez naiz izango manipulatua NIRE borondatearen aurka jokatzeko. Barauak ezin du aldatu NIRE pentsaera. Malkoek ez dituzte aldatuko NIRE iritzia. NIK gura dut onena zuentzat, ez txarrena.

EZ DUT BEDEINKATUKO NIK ELKARTU EZ NUENA. Zuen buruak atzipetzen dituzue eta uste duzue NIK batu nizuela ezkontza batean horrenbesteko hutsune sentsazioa eragiten duena. Zuen buruak atzipetzen dituzue eta uste duzue gizaki hau zerutik ordenatua zegoela izan dadin zure arimaren adiskidea eta ezkontidea. Zuen bihotza jostailua baino ez zen etsaiaren eskuan izateko manipulatua, tratu txarrak emana, artagabea, baztertua, suntsitua.

Ez zenuten ulertu Profezia 111 NIK hitz egin nuena Elisabeth Elijahren bitartez, oparia zena zuentzat ere? INOIZ EZ ZARETE EGON EZKONDUTA ZERUKO BEGIETAN, BAKARRIK ZUEN BEGIETAN. (Esaera Zaharrak 16:25; 21:2). Etsai honek iseka egiten dizu, etsaiak NIRI iseka egiten nauen bezala eta Santu den guztiari. Ez atzipetu, bakoitzak uztatzen du erein duena. ABBA YAHUVEH ezin du iseka egina izan gehiagoko barik. SUZKO AINTZIRA ZAIN DUTE EKITEN DIOTENAK HAIEN BIZITZAK HAIEN ERARA BIZITZEN, ETA EZ YAHUVEHREN ERARA. (Galaziarrei 6:7-8)

ESAERA ZAHARRAK 16:25

Badira zuzen itxurako jokabideak, baina azken finean heriotzarantz daramate.

ESAERA ZAHARRAK 21:2

Gizakiak zuzen deritze bere jokabide guztiei, baina Jaunak ditu kontzientziak aztertzen.

GALAZIARREI 6:7-8

Ez engainatu zeuen buruak. Ez dago Jainkoari barre egiterik. Bakoitzak zer erein, huraxe bilduko du: bere bizitzan grina txarrak ereiten dituenak, grina txarretatik heriotza bilduko du; Espiritua ereiten duenak, berriz, Espirituagandik betiko bizia bilduko du.

NIK altxatu nuen Profeta hau ustekabean egun honetan, zuei kemenezko Berba bat emateko, ezin bainauzue gehiago niri entzun. Entzuten duzue zuen ahotsa, zuen nahiak galdatzen zuen ibilbideak (2 Pedro 1:20-21), eta sinesten duzue YAHK aldatuko dituela gauzak, zuen otoitz eta besteen otoitzengatik (Santiago 4). Baina Epaiketa prest dago eta askatu behar duzu inoiz ez duzuena eduki egiaz. Dena ilusioa baino ez zen infernutik bidalitakoa (1 Joan 2:17).

2 PEDRO 1:20-21

Baina, aurrez, hau jakin behar duzue: ezin dituela inork Liburu Santuetako profeziak bere kontura adierazi. Izan ere, antzinako profetek ez zuten bere kabuz hitz egin, baizik eta, Espiritu Santuak gidaturiko gizonak zirenez, Jainkoaren partetik hitz egin zuten.

1 JOAN 2:17

Mundua eta beronen grinak iragan egiten dira; Jainkoaren nahia betetzen duenak, berriz, betiko irauten du.

Ez eman hasatani gozamena zuek ikustea zauritzen egun bakoitzean are gehiago. Ez eman hasatani gozamena zuek negar egiten ikustearena horrengatik, zeinen izena ez dagoen Bildotsaren Biziaren Liburuan. Ez al dio NIRE Berbak “zer ote dago zerikusirik argia ilunpearekin?” (2 Korintoarrei 6:14) Zergatik ekiten diozue ilunpe espiritualean bizitzeari? Ez al zarete konturatzen horrela egin zenuten egun bakoitzean, hasatanek erabili zuela satanasen ontzi hau, saiatzeko kentzen zure fedea, zure itxaropena eta zuen aurpegiko distira? Ez al zarete konturatzen satanasek erabili zuela gizaki hau Su Santua zuen barnean itzaltzeko? (1 Tesalonikarrei 5:19-22) Ez al zarete konturatzen satanasek erabili zuela gizaki hau zuengan eragiteko nahiago izatea heriotza bizia baino? Ez al zarete konturatzen hasatanek erabili zuela zure etxea demonioz betetzeko, eta eragiteko espiritu demoniozkoak zuri oinkatzea? (Nehemias 13:26)

2 KORINTOARREI 6:14

Ez nahas sinesgabeekin: ba al dute zerikusirik elkarrekin zuzenbideak eta gaiztakeriak? Elkar ote daitezke argia eta iluna?

1 TESALONIKARREI 5:19-22

Ez itzali Espirituaren indarra, ez gutxietsi profezia dohainik. Aztertu gauza guztiak eta hartu on dena. Zaindu zeuen buruak edonolako gaiztakeriatik.

NEHEMIAS 13:26

Eta esan nien: “Ez al zuen, bada, horregatik bekatu egin Salomonek, Israelgo Erregeak? Ez zen atzerriko nazio guztietan hura bezalako erregerik; maite zuen bere Jainkoak eta Israel osoaren errege ezarri zuen. Hala ere, emakume arrotzek bekatura eraman zuten hura ere!

Nola sinets dezakezue NIK emango nizuela horrelako elementua ezkontidetzat? Arimaren adiskideak ezagutzen dute elkar eta maite dute elkar. Baita mairuak, zeinen izenak ez dauden idatziak Bildotsaren Biziaren Liburuan, mundua sortu aurretik, haiek ezagutzen dute elkar.

Adibidez, Ozzy Osbourne eta Sharon Osbourne ezagutzen dute elkar, zeren arimaren adiskideak dira, eta BIAK INFERNUA ETA SUZKO AINTZIRA IZANGO DUTE AZKENA BIZI HONEN OSTEAN. Biek zerbitzatzen diote hasatani eta biek iseka egiten diote Santu den guztiari eta iseka egiten diote Kristoren irudiari gurutzean, eta diote garaipena dela NI gurutzatua izan nintzen eguna, zeren satanasek hil zidala eta garaipena eraman zuela. Eta satanista hauek ezeztatzen dute sinesteari NI, YAHUSHUA ha MASHIACH, bizi, gobernatu eta erreinatzen dudala zeruan, eta beti egin dut ABBA YAHUVEHREN alboan.

Zuen arimaren adiskidea partekatuko du maitasuna bera eta izango du irrika bera izango du HaShem deitzen diozun HARENGATIK, nahiz eta ABBA YAHUVEH gehiago den, HaShem “izena” bakarrik baino. GUK maite zaituztegu eta GUK dauzkagu zuen malko guztiak jagoten botilatxoetan zeruan. (Salmo 56:8)

SALMO 56:8 (9)

Idatz ezazu nire kexua, jaso zeure erredoman nire negar-malkoak, zeure liburuan nire nekeak.

EZKONTZA ZORIGAIZTOKOA DA BEKATUA ETA FORNIKAZIOA

Ezetsi zenuten bukatzen harreman hori bekatu eta fornikazioa dela zeruko begietan. Hortaz, Eskritura Santuetan idatzita dagoen bezala, NIK NEUK ERDIBITUKO DITUT NIRE EZPATA BANATZAILEAREKIN HARREMANA ZERUAK EZ ZUENA ORDENATU ZUENGATIK, ZUEN KAUSAGATIK ADIMENEZ, FISIKOKI, BAITA ZUEN HAZKUNDE ESPIRITUALARENGATIK. (Mateo 10:34-36). Damutu zaitezte IRAINTZEARREN SAGARATASUNA EZKONTZA HITZARENA, ZEREN HAU EZ ZEN YAHK ORDENATUTAKO EZKONTZA. EZ DAGO EZER BIEN ARTEAN GIZAKI HONEKIN ESPIRITUALKI. Biek saiatu zineten batasuna lortzen, eta ostera, ez zenuten inoiz lortu. Etxe erdibituak ez du iraungo (Markos 3:25).

MATEO 10:34-36

Ez pentsa munduari bakea ekartzera etorria naizenik; bakea ez, baina banaketa ekartzera etorria naiz. Bai, semea aitarengandik, alaba amarengandik eta erraina amaginarrebagandik banatzera etorri naiz. Eta nork bere etxekoak izango ditu etsai.

MARKOS 3:25

Bere baitan zatiturik dagoen familiak ezin du iraun.

Ez negarrik egin gehiago, ez zigortu zuen buruak. Aldiz, izan esker onekoak, orain askatuak izan zaituztelako hartzeko zuen arimako adiskidea, baimentzen baduzue, NIK erdibitu dudana, joan dadin eta aske izaten baimentzen baduzue eta sinetsi hitz egiten ari naizena eta idazten Profeta honen bitartez.

NIK ezin izango nukeen ekarri zure arimaren adiskidea aske izan arte esklabotzan izan zintuenarengandik, eta bai, BEKATUAN! Ez nabil baimena ematen drogazale bihurtzera, nahiz eta droga hauek mediku baten eskutik etorriko balira ere. Badakit ez duzuela nahi minik sentitu nahi, eta jarraitzen duzuela pilula gehiago nahian, baina zuen bakea ulermen guztia gainditzen duena, ez da aurkitzen pilula batean. NIGAN aurkitzen da! (Filipoarrei 4:7) NI, YAHUSHUA ha MASHIACH naiz BAKE PRINTZE BAKARRA zuek behar duzuena. (Isaias 9:6)

FILIPOARREI 4:7

Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak, YAHUSHUAREN bidez.

ISAIAS 9:6 (5)

Haur bat jaio zaigu, Jainkoak seme bat eman digu. BERONI ezarri zaio aginpidea, eta honela deitzen diote: Kontseilari Miragarri, Jainko Indartsu, Aita Betiereko, Errege Bake-emaile.

Setatia zara eta prezioa ordaindu duzu zure burugogortasuna eta jazarraldiagatik. Ume txarto hezia eta setatia bezala, galdatzen duzu zure bidea eta ezeztatzen sinesteari, “ez da YAHUVEHREN nahia zu dibortziatzea!” Umegorria bezala zara, kasketaldia izaten, ezin duzulako lortu nahi duzuna. Santuen otoitzak manipulatzen saiatzen ibili zara, otoitz egin dezaten YAHUVEHREN borondatearen aurka. Ez atzipetu, zeren begi espiritualak ikusteko dituzten guztiek, eta belarri espiritualak entzuteko, entzun dezakete NIK adierazten dudan gauza bera Profeta honetatik orain.

Galdetu zeure buruari: zergatik nahi duzu bizitzea maite ez zaituen tipo batekin ezta zurekin egon nahi? Mairuak ez du ezagutzen ezta maitasuna berbaren esanahia. Nola lezakete NI ez banago haiengan? Haiek deitzen diote maitasuna, baina ez da maitasuna. Zergatik ez zarete konturatzen hobeto zaudetela bakarrik? YAHUVEHK dituen asmoak zuentzat onerako dira eta ez txarrerako (Jeremias 29:11), barre egin dezazuen esanezinezko pozarekin eta aintzaz beterik (1 Pedro 1:8-9). Itxaron, itxaron diot, eta sendatua izatea nahi duzunean, eta baimendu zure emozioak eta bihotza sendatuak izan daitezen, NIK, zuen YAHUSHUA ha MASHIACH, NIK sendatuko dizuet modu guztietan (Malakias 4:2).

JEREMIAS 29:11

Gogoan dut zuen alde erabakia dudan egitasmoa, zuen zorionerakoa eta ez zuen zoritxarrerakoa, itxaropenez beteriko etorkizuna emango baitizuet. Hala diot nik, Jaunak.

1 PEDRO 1:8-9

Maite duzue Jesu Kristo, gaurdaino ikusi ez duzuen arren. Eta ikusi gabe berarengan sinetsiz, esanezin ahalako alaitasunez, poz distiratsuz, beteak zaudete jadanik, zeuen fedearen helburua, zeuen salbamena, iristen duzuelako.

MALAKIAS 4:2

Baina zuei, nire izenaren beldur zaretenoi, jaioko zaizue Justiziazko Eguzkia, eta bere hegaletan ekarriko du Salbamena. Eta irtengo zarete, eta salto egingo duzue aldrako zekorrak bezala.

NIRE eskuz ekarri ahal dut zuen maitasuna merezi duena, norbait bizkortuko lukeena RUACH ha KODESHEN gantzudura zuen barne. Ezkontide Santu batek azkortzen du batak besteari santutasunean ibiltzera elkarrekin, eskuz-esku. Ezkontide Santuak gurtuko du, maitatuko du, eta obedituko nau eta zerbitzatuko. Ezkontide bat edukitzearen bedeinkazioa YAHUVEH gurtzen duena eta lehenengo ipintzen duena bere bizitza eta maitasunean, agerian geratuko da denak ikus dezaten, ezkontza bat NIGANDIK ordenatua dagoenean. Ezkontide ordenatua elkartuta dago uztarri espiritualean zurekin era guztietan. Itxaron, itxaron diot, eta utzi YAHRI galdatzeari erantzunak zuen otoitzei, zuek gura duzuen moduan erantzunak izan daitezen, zeren ez da izango zuen denboran, baizik eta YAHUVEHREN denboran. Ez da gertatuko zuen modura, baizik eta YAHUVEHREN modura!

Zer gertatuko litzateke, NIK dekretatuko banu ezkontide bat, soilik oztopoa dena, zure Santutasun ibilbidean NIREKIN? Horrela ere zure borondatea NIRE menpean ipiniko zenuke? Hala eta guztiz ere obedituko zintzaizkidake? Zenbat erre dira lizunkerian eta ezkondu dira presaka sua amatatzea nahi zutelako? Orain ordaintzen duzue prezioa uztarri desorekatuaren ezkontide batena eta ezkontza batena NIGANDIK ez zena dekretatua.

YAHUVEHRI atsegin izatearren (Erromatarrak 12:1, Hebrearrak 11:5-6), zuen borondatea menperatu behar duzue esanez: “Egin bedi ZURE borondatea, lurrean ere zeruan bezala” eta oraingoan sinetsi (Santiago 1). EZ UTZI INOIZ GIZAKI BATEK BIHURTU DADIN IDOLOA. Nola dakizue hau egin ote duzuen? Aurkitzen zara ezkutatzen egia espiritualak errebelatuak izaten zaizkizunak? Aurkitzen zara amore ematen bekatuarekin? Alaba, burutuko da YAHUVEHREN modura, berdin gustatzen bazaizu edo ez. Horrela da eta izango da betikotasunerako. Norberaren errukia ez da erantzuna. Bakarrik kalte egiten dizu adimen, fisiko eta emozionalki. Atsekabetu zara luzaroan. Ez ditu erantzunak lagundu dakizkizukeenak.

Zure arimaren etsaiak zuri iseka egiten dizu eta lurreratu zaitu. Sentitzen zara beira fina lurrean zarela eta etsipena eta etsimendua inguratzen dizute. Baina NIK bidaltzen dut BERBA SANTU hau zu berraltxatzeko. Gogoratu: NI naiz YAHUSHUA ha MASHIACH eta etorri nintzen presoak askatzera (Lukas 4:18). Zergatik ezin duzu sinetsi ez dagoela maitasun handiagorik (Joan 15:13) ABBA YAHUVEHRENA baino, RUACH ha KODESH liraina eta NI? Zergatik ezin duzu NIGAN fio izan NIK dakidala zer den hobea zuretzat?

Ez bermatu zure ulermenean, baizik eta, zure ibilbide guztietan, aitortu NI eta NIK ordenatuko dut zure bidea. (Esaera Zaharrak 3:5-6) Satanasek iseka egiten dio zure minari. Garaipena nahi al duzue deabruaren gain? Orduan, konturatu zaitezte harremana hau infernutik bidalia izan zela. Damutu eta aitortu badakizuela ezkontza hau ez zela NIGANDIK ordenatua. NI leiala naiz eta barkatuko dizut (1 Joan 1:9). Azkeneko garaietan bizi zarete eta arriskutsua da, antzinako garaietan bezala, fededunak uztarri menpean zeudenean fedegabeekin. Sinesle Santua traditua izan zen eta martiria bihurtu (Daniel 11:33-34; Apokalipsia 6:9-11) hainbeste bider, eta lehen izaten zen bezala, horrela izango da berriro (Kohelet 1:9; Apokalipsia 13:10).

ESAERA ZAHARRAK 3:5-6

Izan bihotzez Jaunarengan konfiantza eta ez fio izan zure adimenaz. Zeure jarduera guztietan, izan Jauna gogoan, eta berak eramango zaitu bide zuzenetik.

1 JOAN 1:9

Geure bekatuak aitortzen baditugu, ordea, leiala eta zuzena den Jainkoak bekatuak barkatu eta gaiztakeria orotatik garbituko gaitu.

DANIEL 11:33-34

Herriko jakintsuek jende askori irakatsiko diote; baina epe baten barruan, hil edo erre egingo dituzte, gatibu eraman edo ondasunak kendu. Laguntza gutxi hartuko dute erasoaldi hauetan, elkartuko zaizkienek ere, maltzurkeriaz jokatuko baitute.

APOKALIPSIA 6:9-11

Bildotsak bosgarren zigilua ireki zuenean, Jainkoaren mezuarengatik eta eman zuten testigantzagatik hildakoak ikusi nituen aldare azpian bizirik. Ozenki, egiten zuten deiadar, esanez: “Noiz arte, Jaun Santu eta Egiazko horrek, ez diguzu justizia egin behar, gure hilketa lurrean bizi direnen lepotik mendekatu gabe utziz? Orduan, bakoitzari jantzi zuri bana eman eta oraino apur batez itxaroteko esan zien Jainkoak, harik eta beraiek bezala hilko zituzten zerbitzukide eta senideen kopurua osatu arte.

KOHELET 1:9

Gertatu zena gertatuko da berriro, lehen egina eginen da gero ere. Deus ez berririk eguzkipean.

APOKALIPSIA 13:10

Gatibualdirako dena, gatibualdira doa. Ezpataz hil beharrekoa, ezpataz hilko da. Hor agertuko dira fededunen eroapena eta sinesmena.

Horregatik NIRE bihotzeko nahia da ohartzea eta erdibanatu horiek arriskutsuki uztarri desorekatuan daudenak etxeetan. Zer egingo duzue zuen askatasun espiritualak, legezkoak, kentzen dizkizuetenean eta ezin izango nauzuenean gurtu zabalki askatasunean, egin dieten bezala kristauei lurralde komunistak eta arabiarrak?

Horiek zeinen izenak idatziak dauden Bildotsaren Biziaren Liburuan, ez dituzte obedituko gizakiek idatzitako legeak, hauek YAHUVEHREN Legeen aurka doazenean, harlauzan idatziak (Daniel 6:4-8; Eginak 5:29; Hebrearrak 11:23). Erabiltzen nabil NIRE ezpata banatzailea orain eta zuei ohartzen gertatu aurretik, eta traditua zarenean beraiengandik, zuk negar egiten duzun haiengatik (Mikeas 7:2, 5-6; Lukas 21:16). Hau jadanik gertatu da munduko hainbeste tokitan.

DANIEL 6:4-8

Eta berebiziko gaitasunak zituelako, beste ministro eta eskualde buruen artean nabarmendu egiten zen; horregatik, erreinu guztiko gobernu-erantzukizuna berari emateko asmotan zebilen erregea. Hargatik, beste bi ministroak eta eskualdeburuak, erreinuaren administrazioan Danieli erruren bat nola aurkitu zebiltzan; baina ezin zuten lortu, leiala baitzen, zabarkeriarik gabea. Beraz, hau ziotsoten elkarri: “Ezin izango diogu aurkitu zertan salaturik, bere erlijioari buruzko zerbaitetan izan ezik.” Horrela, bada, ministroek eta eskualdeburuek zalapartaka erregeagana jo zuten, esanez: “Bizi zaitez luzaro, Dario Errege! Erreinuko ministro eskualdeburu, kontseilari eta gobernariek aho batez eskatzen dizute errege-agindu hau eman eta aldarrika dezazun: Errege Jauna, hogeita hamar egun hauetan, zuri ez beste jainko nahiz gizonen bati otoitz egingo diona, jaurti dezatela lehoien zulora.

EGINAK 5:29

Pedro eta beste apostoluek erantzun zuten: Jainkoaren esana egin behar da lehenik, ez gizakiena.

HEBREARRAK 11:23

Fedeari esker, Moises jaio zenean, haur ederra zela ikusirik, hiru hilabetez eduki zuten bere gurasoek gordeta, faraoiaren aginduaren beldurrik gabe.

MIQUEAS 7:2, 5-6

Ez da lurralde honetan gizon leialik gelditzen, ezta gizartean gizon zuzenik ere: denak odol-egarriz daude, sarea jartzen dio batak besteari. Ez fidatu lagun hurkoaz, ezta adiskideaz ere; kontuz zer esaten diozun emazteari berari ere. Izan ere, semeak aita iraintzen du, alaba amaren aurka ateratzen da eta erraina amaginarrebaren aurka. Nork bere etxekoak ditu etsai.

LUKAS 21:16

Zeuen guraso eta senideek berek, ahaide eta adiskideek berek salduko zaituztete, eta zuetako zenbait hilko.

Martirien odolak jadanik blaitzen du lurra Ipar Korean, Afrikako hainbat tokitan eta Txina Gorria, zeren beraiek dute Estebanen Espiritua (Eginak 7), aipatzen den bezala Eskritura Santuetan. Eta agerikoa zen guztientzat entzutea eta ikustea uko egiten ziotela NIRI goresten uzteari. NIRE Santuak tradituak izan dira behin eta berriro, eta kostatu zitzaien bizia edo kartzela behin eta berriro, eta horrela da orain. Horrenbestez, okerrago bihurtuko da (Mateo 24:21-22) zuen erlijio askatasuna ordeztua denean, gobernu bakarra mundu guztikoagatik eta erlijioa derrigorrezkoa bihurtzen denean (Apokalipsia 17:4-6, 15). Zenbat etzaten dira eta behatzen dituzte inoren askatasunak eta adierazpen askatasunak kenduta eta ordezkatuak bekatuen legeengatik? Garaia heltzen denean, ETA PIZTIAREN MARKA DERRIGORREZKOA DENEAN, IKUSIKO DUZUE ZER GERTATZEN DEN UZTARRI DESOREKATUKO ETXEETAN, EZEZTATU ZIRENAK NIRI BAIMENTZEN HAIEK ASKATZEA ESKLABOTZETATIK ETA UZTARRI DESOREKATUKO HARREMANETATIK. (Mateo 24:9-10, 25)

MATEO 24:21-22

Zeren munduaren hasieratik orain arte izan ez den eta izango ez den bezalako larrialdi handia izango baita orduan. Eta Jainkoak aldi hori laburtuko ez balu, ez litzateke inortxo ere bizirik aterako; baina, aukeratuak direla eta, laburtu egingo ditu egun horiek.

APOKALIPSIA 17:4-6, 15

Emakumea purpuraz eta gorriminez zegoen jantzia eta urrez, harribitxiz eta perlaz apaindua; eskuan urrezko edalontzi bat zuen bere prostituzio zikinaren fruitu higuingarriz betea; bekokian izen misteriotsua zuen idatzia: Babilonia handia, lurreko emagaldu eta higuingarritasunen ama. Emakumea Jainkoaren herriaren eta Jesusen fedeagatik hildakoen odolaz mozkorturik zegoela konturatu nintzen. Erabat harriturik gelditu nintzen hura ikustean. Beste hau ere esan zidan: Emagaldua ur gainean eseria ikusi duzu; ur horiek herri, jendetza, nazio eta hizkuntzak dira.

MATEO 24:9-10, 25

Zori larrian jarriko zaituztete eta hil egingo; herri guztiek gorroto izango dizuete niregatik. Orduan, askok fedeari uko egingo diote, eta elkar saldu eta gorrotatuko dute. Horra, jakinaren gainean jarri zaituztet aldez aurretik.

Badakit zauritua sentitzen zarela baina askatu behar duzu atsekabea eta oinazea eta laga gurutzepean NIK jasan nuena Kalbarioan (Isaias 53). Depresioa eta alferrikakotasun espirituarengandik, oraintxe nabaritzen duzuna,NIK aska nakizuke bakarrik zuk sinestearren. Obedientea izan zaitez eta zintzoa eta bilatu lehenengo zeruko erreinua eta zure bihotzeko nahi guztiak beteko dira, YAHUVEHREN borondatearekin bat etortzen diren heinean (Mateo 6:33). Maitatu lehenengo Jaunari, zure Jainko YAHUVEH, NI, zure YAHUSHUA ha MASHIACH eta RUACH ha KODESH gozoa, zure bihotz, adimena, gorputza eta arima guztiarekin (Deuteronomioa 6:4-6), eta bedeinkatua izango zara, YAHUVEHREN borondatearen, eta BERE Bidearen arabera (Deuteronomioa 7:7-14; Deuteronomioa 28).

Negar egiten duzun honengatik zure etsaia da, baita zeruaren etsaia, eremu naturalean eta eremu espiritualean. Zure arimaren etsaiak iseka egiten dio zure maitasunari eta iseka egiten dio zuk esaten eta egiten duzun guztiari. Satanasek trufa egiten du uste duzunaz honek, hainbeste oinaze, bakartasun, lotsa eta atsekabea eman dizuna, merezi duela zure bizia suntsitzea, ipintzen dituzunean zure begiak haiengan eta kentzen dituzuenean begiak NIGANDIK (Esaera Zaharrak 4:25-27; Hebrearrak 12:2). USTE ZENUENA MAITE ZINTUELA, HONEK BARRE EGITEN DIE ZURE MALKO ETA ERREGUTZEI ETA TRUFA EGITEN DU GUZTI HORIEI BURUZ DAUZKAZUNAK ZURE ALDE ETA BERAREN ALDE OTOITZ EGITEN.

Bakarrik NIK senda diezazuket (Irteera 15:26) eta konpondu zure bihotz apurturikoa (Salmo 147:7; Isaias 1:5) zeren NIRE begietan, tximeleta zatikorra bezala zara urraturiko hegalekin. Utz nazazu askatzen, hegan altxatu ahal izan zaitezen Arrano Santuak bezala beste behin (Isaias 40:31). Nahi al duzu hori baimentzea? Hautatzen al duzu Berba hau jasotzea bedeinkazioa bezala, edo suminduran, setakerian eta bihurrikerian madarikaziotzat hartzen duzu? Zure erabakia da. NIK jadanik badakit hartuko duzun erabakia.

IRTEERA 15:26

Esan zien: nire, zuen Jainko Jaun honen mintzoa arretaz entzuten baduzue, eta niri atsegin zaidana egiten, nire aginduak aditzen badituzue, eta nire arauak betetzen, ez dizuet zuei egiptoarrei bidali nien gaitzik igorriko, ni, Jaun hau, sendagile bainauzue.

SALMO 147:7 (3)

Bihotz-hautsiak sendatzen ditu, haien zauriak osatzen.

ISAIAS 1:5

Nola behar zaituztet zigortu, errebelde izateari utz diezaiozuen? Burua oso zauritua duzue, bihotza erabat eroria.

ISAIAS 40:31

Baina Jaunarengan itxaro dutenek indarrak berritzen dituzte: arrano-hegoak hazten zaizkie, lasterka egin eta ez dira nekatzen, ibili eta ez akitzen.

Honela da mintzatua, honela da idatzia 2009ko uztailaren 30ean.

Alaba, Gerlaria, YAHUSHUA ha MASHIACHREN Emaztegaia. Mesedez, ez harrikatu mezularia. Apostolu Elisabeth S. Elijah Nikomia