PROFEZIA 83

NIK, YAHUVEHK, DIOT PRESTATU ZAITEZTE AZKENA HURBIL DAGO

IDATZIA/MINTZATUA RUACH HA KODESHEN GANTZUDURAPEAN
APOSTOLU Elisabeth (Elisheva) ElijahREN BITARTEZ
2006KO MARTXOAREN 15EAN PURIM EGUNA SANTUAREN EGUERDIAN


2 KRONIKAK 36:16
Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK
Aspaldi ohartu nizun, Elisabeth, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8
NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *

SARRERA

Elisabeth berbetan:

Hasten naiz telefonoz hizkuntza santuetan berbetan, YAHUSHUAREN Emaztegaikide batekin, Adam izenekoa, Kanadakoa. Profezia hau etorri zen erabat ezustekoan eta nire senarrak grabatu zuen. Konturatu zenean zer gertatzen zenaz, arineketan egin zuen grabatzailearen bila. Audioa entzuten denean, ikusten ditut izugarrizko gauzak gertatuko direnak, eta entzuten ditut hitzak “moorana, moorana, moorana”. Badakit hitz horiek esan nahi dute: “erailketa, erailketa, erailketa”.

Ez dakit zein hizkuntza den, edo nola letreiatu. Baita hitza “horror” bazter guztietan zegoen, hitza “Horrenda”-rekin. Ez nabil hau zuzen letreiatzen baina hitz profetiko honetan, audioan entzungo duzu hau behin baino gehiagotan. Norbaitek ezagutzen badu hau beste hizkuntza batean, nahiko nuke jakitea zein hizkuntza den lurrekoa, agian bakarrik zeruko hizkuntza da. Badakigu Hizkuntza Santuetan hitz egitea, gizakien eta aingeruen hizkuntzetan berba egitea da, Bibliak dio.

Elisabeth otoitzean:

Erregutzen zaitut, ABBA YAHUVEH, hitz hau ez dadila irten ZEU ez bazara, ZEURE denbora ez bada, zigilu hori apurtua izan ez dadin. Erregutzen zaitut, ABBA YAHUVEH, YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izenean.

PROFEZIA 83

Oi, ENE Deialdiaren Neskaso maitea, zenbat denbora gehiago?

[Irakurri Profezia 76 non YAHUVEHK azaltzen duen, zergatik Elisabeth BERE Deialdiaren Neskasoa izendatua den]

YAHUSHUAREN Emaztegaiari baimendu diot irekiduraren aurrean ipintzea, Abrahamek ipini zen bezala irekiduran Loten alde. Zenbat denbora gehiago uste duzu NIK itxaron behar dudala? Nola iseka egina naizen! Nola NIRE Izena mespretxatua den! Nola NIRE Santuak,NI irudikatzen nautenak, izena kenduak diren! Nola NIREGATIK hiltzen dituzten mundu guztiaren zehar! Bakarrik saihestu dudalako Amerikaraino etortzea, zenbat ziurtzat hartu den! Orain diotsuet otoitz bat esan dezazuen, azkena hurbil baitago.

Horregatik da Emaztegaia etorri behar zuela NIRE aurrera Purim honetan, eta Santua izan NIRE aurrean NIRE begien aurrean. Horregatik da, esan nuela: “YAHUSHUA, prestatu ZURE Emaztegaia, orbain edo zimurrik gabe, zeren gaiztoak are gaiztoago bihurtu da, eta santuak santuago bihurtu dira NIRE begien aurrean. NIRE begiak joan ziren batera eta bestera, bereziki Purim garaian. Eliza kristau deiturikoetan, denboraldi santu hau ez zen ezta aipatu ere, edo batzuek egin zuten baina begirada hutsal batekin.

Ministerio hau da NIK jaioarazi nuena zure medioz, herriari irakatsi zeniona Mardokeoren jatorriaren garrantziaren esanahia eta Esterren obedientzia. Orain ematen dizut agindu berri bat Emaztegaiari eman diezaiozun. Ez arduratu mespretxatuko eta iseka egingo duten horiengatik. Ez arduratu haien aurpegien adierazpenagatik. Bakarrik obeditu behar duzue eta hauexek dira esan beharreko hitzak dauzkadanak.

NIK, YAHUVEHK, agintzen diot YAHUSHUA ha MASHIACHREN Emaztegaiari egun honetan otoitz egin dezan BI Testiguengatik. OTOITZ EGIZUE BI TESTIGUEN ALDE. Zeren garaia dator noiz aingeruak bidaliko ditudan, Oi, hain denbora gutxi barru!, Bi Testiguak baieztatzeko, NORTZUK DIREN NIREGAN.

Behin eta berriro satanasek saiatu da haiek hiltzen. YAHUSHUA ha MASHIACHREN Emaztegai bat dagoen bezala, satanasen emaztegaia ere badago. Ministerio honek haiekin topo egin du behin eta berriro eta ez zekien. Mendeku askorekin gorrotatzen dizuten horiek daude, baita 200 sorginak altxatuak izan zirenak satanasen eskutik, otoitz egin zutenak zure aurka, NIK deitzen diodana Deialdiaren Neskasoa. [Oharra: Purim bitartean Afrikan albisteetan eta interneten egon zen, 200 sorgin bildu zirela haien aztikeriak eta madarikazioak botatzeko.]

Baina haien erasoak ezin izan zituzten aurrera egin, NIK eduki nuelako YAHUSHUAREN Emaztegaia zuri estaltzen. Lur hau utzi orduko, Bi Testiguak erreskatatuak izan orduko lehenengo fruituak bezala, jakingo dute nortzuk diren NIGAN. NIK agintzen diet YAHUSHUA ha MASHIACHREN Emaztegaikide guztiei, has daitezela otoitz egiten orain hauexengatik NIK deitzen dietenak Bi Testiguak. Begira, NIK, YAHUVEHK, diot sekretu bat munduari, begira, gauza berria egiten dut: GIZON BAT DA ETA EMAKUME BAT DA.

Zeren zuek, gizonak, isekatu eta adarra jotzen duzue. Debora altxatu nuenez Israel guztirako Epaile gisa [Epaileak 4:4], horrela ere NIK aurretik agindu nuen: datozenak izango dute Moisesen antzeko espiritua, datozenak izango dute Elijah bezalako espiritua izango dute. Baina hauek biak oraindik beraien haragi hilkorretan dauden artean, erasoak heldu dira haiengana.

NIK, YAHUVEHK, agintzen diot YAHUSHUA ha MASHIACHREN Emaztegaia guztiari: AURRERANTZEAN EGITEN DITUZUEN OTOITZAK, ESTALIKO DIETEN, OSASUN JAINKOTIARREAN EGON AHAL DAITEZEN, HARAGI HILKORREN GORPUTZ HAUEN ARTEAN DAUDEN ARTEAN, HITZ EGINGO DUTELA AUSARDIA HANDIAGOAREKIN, BERAIEN ETSAIAK EUREN BEGIEN AURREAN SUNTSITUAK IZAN DAITEZEN. Zaharreko Elijahk otoitz egin zuen bezala, horrela ere egongo da gantzudura bera ere bi hauen gain. Etsaiek baztertuko dira beldurturik, aitortuko dutelako YAHUSHUA ha MASHIACHREN Emaztegaia hemen dagoela. Horrela da Purim denboraldi Santu honetan, noiz erakusten dizuedan zein hurbil azkena dagoen, hurbil, zeren esaten ari natzaizuen estali dezazuen Bi Testiguei, lur honen gainean daudenak. Bai, eurak daude hemen baina hain apalak dira eta esaten dute: “Ziur ni ez naizela, eta neu izatekotan, nahiago dut ez jakitea.”

Baina hauxe diotsuet, eta hau esaten diet horiei dakizkidanak Bi Testiguak direla.

Jakingo duzue ziurtasunez, lur honetatik eramanak izan aurretik, itzuliko zaretela gorputz aintzadunarekin. Ipiniko zarete, Eresien Horma deiturikoaren aurrean. SUGARRAK IRTENGO ZAIZKIZUE ZUEN EZPAINETATIK, SUA IRTENGO ZAIZUE ZUEN ORPOETATIK, ETA IRAGARRIKO DUZUE NIK ESATEN DIZUEDANA IRAGAR DEZAZUEN, ETA INOLAKO GIZON, INOLAKO EMAKUME ETA INOLAKO DEMONIO EDO DEABRUA EZINGO DU IHARDUKIKO.

Zeren Kreazio guztiaren Erregea, nor NI, YAHUVEH den, agintzen diot YAHUSHUA ha MASHIACHREN Emaztegaiari otoitz egin dezan.

Baina gogoratu hau: aitortzen dutenean nortzuk diren, ikusiko duzue gertatzen direla gauzak lurra honetan modu batean, NIK esango diet aldarrikatzeko Espirituan NIK emango dizkiedan hitzak haiek esan ditzaten. Beraz, oraintxe bertan, YAHUSHUAREN Emaztegaia, otoitz egizu jasoko dutela eta sinistuko NIK haiengan ipini dudan gantzudura. Gogoratu ezazue hau: DA EMAKUME BAT, DA GIZON BAT. Egizue egin behar duzuen lana eta egizue bizkor, berriro diot, egizue egin dezazuen eman dizuedan lana eta egizue agudo.

Zuetariko horiek urrea eta zilarra pilatu duzuenok, zuetariko horiek NIK harribitxiekin bedeinkatu dizkiedanak, zein etekin emango dizue atzean uzten duzuenean? Bedeinkatu dizuet barra-barra diruaz eta era guztietan, eta ostera, zuetariko batzuek, YAHUSHUAREN Emaztegaia zaretenok, ez diozue ezta idatzi ere Deialdiaren Neskaso honi. Alabaina, hazi zarete sekretuan ezagutzan eta loditu zarete espiritualki ezagutza eta gantzudura guztiarekin pilatu duzuenaz eta ez duzue partekatu, hala ere, ez dizuet eman gabeziak. Arduradun egingo dizuet zer egiten duzuen Zeruko Erreinuagatik.

Gogoratzen zarete Zaharreko Elijah? NIK bidali nion Sareptako alargun batengana. Nahiz eta alargun ugari, ugari zeuden herrialde hartan, NIK hautatu nuen atzamarrez bat. Ministerio honek bidaltzen duena, NIK bidaltzen dudana, NIRE Berriko Elijah. Haiei egin diezuena, horrela ere NIRI egin didazue.

Eta hauxe diotsuet NIK, YAHUVEHK, diotsuet hauxe: Edozeinek urratu edo zauritu duena edozelan Ministerio hau, NIRE Deialdiaren Neskasoari edozelan, da ukituko izan bazenu eta ipiniko izan bazenu punta zorrotzdun makila bat NI, YAHUVEHREN begi ninian, eta NIK, mendeku hartuko dut, eta NIRE sumindurazko dolarera joango zarete, eta NIK zuzituko zaituztet zazpi noranzko desberdinetan. Eta hori izango da dena entzungo dutena, zuzitzen zaituztenean era guztietan: adimen, gorputza, espiritua eta arima.

[Profezia 80]

Zeren, ez al nuen ohartu agian? “ez ukitu NIRE gantzutuei, ez egin kalterik NIRE profetei!” Zeuk uste duzu zeure mina irristada bat izan zuela berba iraingarriak jaulki zitzaizkizunean, eta txarra deitu duzu NIK ona deitu diodana NIRE begietan. NIK NAHIARAZIKO DIZUT MINA MOZTUKO AHAL BANIZU, ZURI BAIMENDU AURRETIK HORRELAKO ZARAMA ESATEA BAINO.

Ministerio hau besarkatzen duten horientzat, egia hauek besarkatzen dituzten horiei, Deialdiaren Neskaso hau besarkatzen duten horiei, NIK BESARKATZEN ZAITUZTET. Zeren hau ez da emakume hutsal bat, hau ez da bakarrik emakume hutsal bat, hau da ontzia, zeinen medioz NIK, YAHUVEHK, NIRE egiak erran ditut. Zuetariko horientzat egia hauek onartu dituzuenok, NIK ONARTZEN ZAITUZTET.

Iseka eta trufa egin duten horientzat, NIK, YAHUVEHK, ARBUIATU ZAITUZTET. Irakur ezazue Ester berriro. NI erregean irudikatua nago. Zuetariko zenbat zarete Vasti? Hain edertasunez beterik, uste duzue ez duzuela etorri behar NIK, YAHUVEHK, esaten dizuedanean etor zaitezten, beraz, ERBESTERATU DIZUET, NIRE ERREINURA EZ ZARETE ETORRIKO. Ararteko bat dago Ester Erregina baino handiagoa: NIRE Seme YAHUSHUA da. Hauxe diotsuet: Oi, YAHUSHUA ha MASHIACHREN Emaztegai boteretsua! Inolako gauza onik ez dut zuengandik gordeko! Memoriazko liburu bat dago idatzia izan dena, eta zuen izen guztiak maitasunez idatziak izan dira. Zuek jasan duzue, bakarrik Santu izatearren, beraz, zuek jakin dezazuen nahi dut: ZENBAT MAITE ZAITUZTEDAN.

NI NAIZ HAUTATU ZINTUENA NIRE SEMEAREN EMAZTEGAIA IZAN ZAITEZEN

NI NAIZ hautatu nizuena izan zaitezen NIRE Semearen Emaztegaia. NI NAIZ, YAHUVEH, hautatu zizuena zeuri izan zaitezen NIRE Semearen Emaztegaia.

[Gogoratu, YAHUSHUAREN Emaztegaia ez da bakarrik emakume bat, baizik eta orbain eta zimurrik gabe dauden gizon eta emakumeak, obedientzian ibiltzen, eta harrapatu zorian daudenak YAHUSHUAREKIN egoteko. Otoitz egizue duinak aurkituak izan zaitezten Emaztegaiarekin bat izateko.]

Baina NIRE ahotsa ezagutzen duten horientzat, ezagutuko duzue hitz egiten duen Espiritua, zuek zarete benetan NIRE bildotsak, zuek zarete benetan NIRE ardiak. Gainontzekoei zuen artean, diozuenak: “Hau bakarrik Elisabeth da, harropuztua”, hauxe diotsuet: ZUEK DA NIK MESPRETXATZEN DITUDANA. EGUN BATEAN DERRIGORTUKO DIZUET AITORTZERA MINISTERIO HAU DELA NIK MAITE DUDANA, ETA MINISTERIO GUZTIAK HARTUKO DITUZTENAK HITZ HAUEK ETA HEDATUKO DITUZTENAK LURREKO LAU MUTUR AZKENEKOETARA, ZUEK DA NIK MAITEKO DITUDANA, ZUEK DA NIK MAITE DITUDANA, ZUEK ZARETE NIK BESARKATZEN ZAITUZTEDANA EGIAK BESARKATZEN DITUZUENEAN, ZEREN EGIA HAUEK ESKRITURA SANTUETAN OINARRITURIK DAUDE. Nola liteke norbait ausartzea profezia hauei faltsuak deitzera? Zuentzat, hau esaterakoan, NIRE Seme YAHUSHUARI faltsua deitzen diozue, zeren, ez al da BERA Hitza Bizia?

Aldendu NIGANDIK, aldendu NIGANDIK, ez zarete hemengoak ere. Bakarrik oturuntzaren mahaian esertzea nahi duten horiek eta ospatu egiak eta hartuko dutenak janari espirituala eta elikatuko dute besteak, hauexek hemengoak dira. Hau da NIRE ediktua, hau da promulgatzen dudan epai-maila NIRE Tronutik zeruan eta aldarrikatu dut egun honetan. [Irakur ezazue Oturuntzako Mahaiaren ametsa.]

YAHUSHUA ha MASHIACHREN Emaztegaia: ESTALI IEZAIOZUE MINISTERIO HAU GEHIAGO OTOITZEAN. Estali Deialdiaren Neskaso honi eta estali Nikomiari gehiago zuen otoitzetan, izan zaitezte bedeinkazioa haientzat, beraiek bedeinkazioa diren bezala zuentzat, EDO GALDETU EGIN BEHARKO DIZUET EGUN BATEAN ZERGATIK EZ ZINETELA IZAN?

Estali iezaiezue NIK deitzen diedanak Bi Testiguak. YAHUSHUA ha MASHIACHREN Emaztegaiari, eskatzen badidazu eta sinetsi, esango dizuet erantzuna, gehiago errebelatuko dizuet horiei buruz NIK Bi Testiguak deitzen diedanak. Premia dute zuen estaldurarena, zuen otoitzak behar dituzte. Haien haragi hilkorretan dauden artean, satanas saiatzen da haiei bizia kentzen, egiak isilarazteko NIK aldarrikatu ditudanak, beraz, estali zakizkiete zuen otoitzetan.

OTOITZAK PURIM DENBORAN

NI, YAHUVEH, egon naiz oso pozik egon naiz, YAHUSHUAREN Emaztegaiaren otoitzak NIGANA etorri direnean Purim egun honetan. Urrin gozoa lez etorri ziren NIGANA. Intsentsu gozoa bezalaxe, aingeruek zabaldu zituzten eta oso pozik nago. Eta horregatik izan dut erruki gehiago eta esan nuen: Zenbat denbora gehiago nahi duzue NIK atzeratu dezan? Baina azkena hurbil dago. PROFEZIA ZIGILATUA HEDATZEN DENEAN (78), ZIGILUENETAKO BAT APURTUKO DA. OI DOHAKABEA MUNDUA ELISABETH ADIERAZTEN DUENEAN NIK EZKUTATU DUDANA! Oi, baina YAHUSHUAREN Emaztegai kuttuna! Apokalipsia 14 eta Apokalipsia 7ko kideak zaretenok, ez duzue zertan beldurrik izan behar. Apopilo guztiak gonbidatuak daudenak Bildotsaren Eztei Oturuntzara, EGIA DA JASAN BEHARKO DUZUELA BERAGATIK [YAHUSHUA]. Oi, baina etorriko zaizkizuen sariak!

Oraintxe bertan, YAHUSHUAREN Emaztegaiak erabilgarri dituen armak daude Espirituan. Baina hauxe diotsuet: Tribulazio Handian, Erregeak ediktua promulgatu zuen bezala, eta esan zuen armak har ditzatela eta babestu, horrela izango da berriro, baina ez Apokalipsia 14ko Emaztegaiarentzat. Horregatik lur honetatik erreskatatzen ari natzaie, eta Bi Testiguak egongo dira zenbaki horren artean eta gero haiek itzuliko dira.

APOKALIPSIA 7KO EMAZTEGAIA

Oi, baina zu, Apokalipsia 7ko Emaztegai liluragarria! Dagoeneko zigilatuak zaudete, maiteak! Inork ezin zaituzte kalterik egin. Denboraldi labur baterako ALTXATU BEHARKO DITUZUE ARMAK, BABESTU ETA LAGUNDU APOPILOEI BORROKATZEN SATANASEN AURKA, ETA SATANASEN MARKAREKIN HORIEN AURKA, ETA GERO IBILIKO ZARETE GORPUTZ AINTZADUN HORRETAN, ENTZUTEN DITUZUENEAN HITZ HAUEK: “eta aurrena Kristorekin bat eginik hildakoak piztuko dira”. Ikasi zenuten bezala, Kristo Berba da arrazoi bakarra NIK hitz egiten dudanagatik. YAHUSHUA ha MASHIACHREN hildakoak izango dira Bi Testiguak eta martiriak garai hartan. Hauexek daude bigarren harrapaldian, Apokalipsia 7ko Emaztegaiarekin batera, baita paganoen begi aurrean ere altxatuak izango dira.

Hauexek dira YAHUSHUAREN Emaztegaiarentzat gordetako sekretuak.

Besteek iseka eta trufa egin dezatela. Hau da oturuntzako mahaia NIK ipintzen dudana zuen aurrean egun honetan. Belarri espiritualak dauzkatenak entzungo dute, beste guztiak gor jarraituko dute gor. Begi espiritualak dauzkatenak ikusiko dute, beste guztiak jarraituko dute itsu. Hauexek dira, NIK, YAHUVEHK, aldarrikatzen ditudan hitzak egun honetan, Kreazioaren Erregea, Purim Egun Santu honetan.

NIK, YAHUVEHK, diot: prestatu zaitezte, laztanak, azkena hurbil dago. Profetizatu nuen bezala Elisabethen medioz duela urte batzuk IRAKINEZKO ODOL BELTZAREN IZURRIARI BURUZ etorriko zela NIRE sumindurazko agerbide bezala, orain hauxe adierazten dut NIRE Deialdiaren Neskasoren bitartez: jada askatua izan da. DAGOENEKO HASI DA, GAIXOTASUNA DAGO INKUBAZIO FASEAN ETA EZ DA EGONGO SENDAKETARIK.

Baina txatxanak, egiaz Santu diren guztiei NIRE aurrean, santutasunean bizitzen eta ipintzen NI, YAHUVEH eta YAHUSHUA lehenengo haien bizitza eta maitasunean, esaneko izaten ahalegintzen Eskritura Santuei, Odol Beltzaren Izurria ez da etorriko zuen gain. Antzinako garaietan bezala izango da, Moisesengandik izurriak askatuak izan zirenean, aldarrikatzen RUACH ha KODESHEN gantzudurapean. Eta izurriak ez zituzten ukitu Israelgo haurrak, bakarrik egiptoarrak zerbitzatu eta gurtu zituztenak beste jainkoei eta horrela izango da berriro.

Moisesen garaian bezala, horrela izango da berriro, Loten garaian bezala, horrela izango da berriro. Bekatariei ukatzen direnak damutzea orain arte, gaur da Salbazioaren eguna. Hau irakurtzen duzue, Azkeneko Paradako Ministeriotik datorrena, bihar beranduegi izan liteke. Zeri itxaroten diozu? Erlijio batek ez zaitu salbatuko. Bakarrik harreman maitekorra, esanekoa, santua YAHUSHUA eta NI, YAHUVEHRENGANAKOA salbatuko zaitu. Bakarrik zerura itzuli ahal izango duzu YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izena eta Odolaren bitartez. Gonbidatu guztiei Bildotsaren Eztei Afarira, ohar hau daukat zuentzat: Tribulazio Handian, datorrena, ezaguna dena arrunki anti-kristo bezala, benetan dena satanasen semea, hondamendiaren semea, bera etorriko da erabiltzen eta aizuntzen mundu guztian zehar ezaguna den izena, leinu eta hizkuntza guztietan, kristauek ezagutzen duten izena eta maite dutena: Jesu Kristoren Izena.

[OSO GARRANTZITSUA: IRAKUR EZAZUE HURRENGO PASARTEA ARRETA HANDIAZ]

Kontuz! Agerbideak, mirak eta mirariak gertatzen dira oraindik eta arimak oraindik salbatzen ari dira Jesu Kristoren Izenean, ez izan beldur. Alabaina, oraindik ez zen azkeneko garaia eta bakarrik zarete erantzule irakatsi dizuetenaz. NIK, YAHUVEHK, ohoratu nuen eta gantzutu Jesus Izena, nahiz eta NIRE Seme YAHUSHUAK izen hebrearra hartu zuen, BERE ama hebrearrengandik. Eta NI naiz BERE Aita. BERE Izenak eduki behar du NIRE Izena YAH barnean. Jesus Izenak ezabatu du NIRE Izen Sagaratua, Izena dena beste izen guztien gainekoa. NIRE Izena da YAHUVEH eta YAHUSHUAREN Izena itzultzen da oroimena bezala hizkuntza guztietan: YAHK salbatzen du! Ez al da zuen ohitura semeari deitzea aita bezala? Zergatik uste duzue desberdin izango zela zuen Zeruko Aitarentzat gauza bera egitea? Oroimen etengabea da zuentzat, NI, YAHUVEH, eta NIRE Seme YAHUSHUA, bat garela.

Satanas eta bere demonioak dira YAH Izenaren beldur direnak, baina NIK ezagutzen ditut NIRE haurren bihotz maitekorrak. Barkatu nizuen ere NIRE benetako atseden eguna Sabbath abandonatzeagatik, hausten laugarren agindua behin eta berriro, BAINA EZ DUT GEHIAGO BARKATUKO. ORAIN ARDURADUN ZARETE DAKIZUENARENA. ARDURADUN ZARETE BESTEEI JAKINARAZTEAZ. Gantzudura Sagaratu Gorena dago YAHUSHUA Izen hebrearrean eta NIRE Izena YAHUVEHREAN. ORAIN AZKENEKO GARAIA HURBIL DAGO eta ohartzen dizuet: IRAKATSI BESTEEI DAKIZUENA EGIA DELA. Gantzudura gehiago dago GURE Izen Sagaratuetan. Erabil itzazue, ez ipini aitzakia gehiagorik. TRIBULAZIO HANDIAN, HOTS EGIN BEHAR DIOZU NIRE SEME YAHUSHU HA MASHIACHREN IZEN HEBREARRA. NIRE IZENA YAH BERE IZENEAN DAGO, IZENA, IZEN GUZTIEN GAINEKOA.

ANTIKRISTOREN DOMEKA

Ikasten ez baduzue hau orain, Tribulazio Handian, askapenaren alde otoitz egiten duzuenean, edo sendaketaren alde, eta Jesus Izena erabiltzen duzuenean, gogoratu zaitezte satanasen semea erabiltzen egongo dela izen hau “Jainko” bezala. Nola asmatu dezakezu sendatua izatea, askatua edo bedeinkatua, satanasen semeak erabiltzen egongo den izena bera erabiltzen? Satanasen semeari hots eginez egongo zara jakin barik. Tribulazio Handian, satanasen semeak izango du bere egun apartekoa gurtua izateko eta izango da igandea. Domekako gurpena derrigortua denean eta mundu guztiaren zehar agintzen dizuetenean zuen bertako domekako elizara hurbilena joan zaitezten KONTUZ, EZ ZAITEZTE JOAN!

Satanasen semearen segada bat da, zeren joaten direnak domekako eliza batera Tribulazio Handian, sartuko dira atetik liluraturik, ilusio, kontrol mentala, sasi-jainkokeria eta bihurrikeria espirituekin preso, beste demonioen espiritu boteretsuen artean. Jakinarazi iezaiezue orain. JASO IZANGO DUTE PIZTIAREN MARKA ETA SARTUAK EGONGO DIRA LOHIKERIAZKO ELIZA BATEAN ETA ERABAKIKO DUTE PIZTIA GURTZEA ETA ONARTU BERE MARKA FISIKOA ETA ESPIRITUALA ERE. JAKINARAZI IEZAIOZUE HERRIA ORAIN, BERANDUEGI IZAN AURRETIK.

Honek ez du esan nahi domeka eliza guztiak orain gaiztoak direnik, baina hain hurbil zaudete, azkena hurbiltzen denean orain, ze herria jakinarazi behar diozue, non artzainek ez dute egiten. Egia irakatsi behar duzu, NI, YAHUVEH, eta NIRE Seme YAHUSHUA, MESIAS bakarraren Izen Sagaratuak, Odol Bakarra isuria gizateriaren bekatuen barkamenerako. NIK ez dut onartuko beste inolako odolezko sakrifiziorik, eta beste inolako arartekorik bitartekaritza otoitzak egin lezake zuretzat. Honek barnean hartzen du BESTE INOLAKO SANTU HILA, EZTA YAHUSHUAREN AMA MIRYAM (Maria), zeren berak ere behar izan zuen YAHUSHUA bere MESIAS bezala.

Hau da arrazoi bakarra zergatik YAHUSHUAREN Emaztegaikidea joaten jarraitu beharko lukeena domeka eliza batera, ardiei eta bildotsei irakasteko egia, artzainak ukatu direnean, naiz eta pertsona bati izaten bada ere, banan-banan. Hemen dago albiste ona: NIRE haur maiteak, izenak Bildotsaren Bizi Liburuan idatziak dauzkaten bezala eta aurretik ordenatuak daudenez, horrela dago ere satanasen madarikatuen liburua.

YAHUSHUAK ez du arima bat ere galduko Bildotsaren Bizi Liburuan idatziak zeuden izenen artekoetan, mundu hau sortu aurretik. Ezin duzu erabaki hutsalki piztiaren marka ipintzea: zeuk jakingo duzu ez egitea eta nahiago duzu hiltzea hori egin ordez.

Sendaketa, agerbide, mirak eta berpizte benetako bakarrak zerutik datoz, beste edozein sendaketa edo askapena, ilusioa da, eta Tribulazio Handiaren zehar, ilusioak egongo dira, egiazkoaren itxura izango dutenak, baina gezurrak dira satanasen tronutik zuzen. Ikas ezazue orain eta jakinarazi iezaiezue besteei orain. Tribulazio Handian, bakarrik YAHUSHUAREN Izenean, ez Jesusen izenean, egongo da benetako askapena, sendaketa, berpizkunde boterea. “Jesus” maite eta zerbitzatzen dioten pertsonak orain, galdetuko dira zergatik haien otoitzak ez dira erantzunak izaten. Haien fedeak pairatuko du, haien fedeagatik hilko dira ere, ulertu barik zergatik ez zen egon askapena izen horretan.

Jakinarazi iezaiezue orain, horrela ohituko dira Izen hebrearra YAHUSHUA erabiltzen, eta YAHUVEH, eta RUACH ha KODESH. Satanasek ez du nahi aizundu YAHUSHUA Izena NIRE Izena YAH barne edukita.

Milioiak daude hau irakurtzen apopiloak izango direnak Bildotsaren Eztei Afarian eta bedeinkatuak izango zarete. Hala ere, ikusiko duzue Tribulazio Handia dena edo zati bat eta zuen begiak derrigortuak egongo dira zarradak begiratzera. Gogoratu ezazue hau: NIRE sumindura ez da zuengana zuzenduta, NIRE etsaiengana zuzenduta dago.

Gorde ezazue zuen santutasuna eta ez amore eman eta hots egizue YAHUSHUAREN Izenean eta fio izan zaitezte BERE indar eta gantzuduran, eta eutsi gogor zuen fedeari, zeren ez da erraza izango. Ezen uhin mentalak egongo dira airean, SAIATUKO DIRENAK ZUEI BURMUIN GARBIKETA EGITEN. Ikasi Eskritura Santuak orain, erabiltzeko arma bezala garai hartan, ZEREN BIBLIAK DEBEKATUAK EGONGO DIRA, BAINA EZTA SATANASEK ERE EZINGO DU BIBLIA GUZTIAK ERRE.

YAHUSHUA erabiliko ditu aingeru santuak, Apokalipsia 7ko Emaztegaia, eta Apokalipsia 14ko Emaztegaia, baita Bi Testiguak ere, jakiteko non dauden apopiloak eta lagundu premiaren arabera. Bi Testiguek babestuko dituzte apopiloak eta mendekua hartuko dute beraiengatik. Ikasi ezazue NIRE benetako Shabbat, zeren NIK, YAHUVEHK, bedeinkatuko dut eta babestu bereziki ohoratzen didatenak, NIK, Kreazioaren Erregea, apartatu egin nuen egunean Shabbat eguna bezala gainontzekoengandik. YAHUSHUA lurrean zebilenean bezala, eta egin zituen agerbideak, mirak eta mirariak Shabbat egunean, Tribulazioa Handian ere, bereziki NIRE Sabbath egunetan, NIRE Egun Santuetan, gauza bera egingo dira YAHUSHUAREN Izenean, RUACH ha KODESHEN gantzudurapean.

Sekretuak dauzkat ez direnak esan behar oraindik. Bakarrik jakizue NIK, YAHUVEHK, ez diodala inoiz utziko ezta abandonatuko benetan maitatzen duena, gurtu eta zerbitzatu YAHUSHUARI eta NI, Kreazioaren Erregeari. Ikasi ezazue NIRE Izena, YAHUVEH, Betiraunekoa. YAHUSHUA, NIRE Semea da. YAHUSHUA ha MASHIACH da zuen Askatzaile bakarra, Izen bakarra eta Bide bakarra zeruraino. Mespretxatzen dutenak eta iseka egiten dioten horiei berba profetiko honi, ikasiko duzue gogorki NIRE ahotik zetorrela, YAHUVEHRENGANDIK, eta emana izan zela Deialdiaren Neskaso honi. NIRE ardi eta bildotsei mundu guztiaren zehar: JASO EZAZUE HITZ HAU ERREAKZIO KATEA BEZALA ETA BURRUNBATU DEZALA MUNDU GUZTIAREN ZEHAR. Gogoratu: baita aukeratuak atzipetuak izango dira, posible balitz, zeren zuen artzainek ez dute eman elikadurarik ardi eta bildotsei. Profezia hauek irakurtzen dituzuenean, oturuntza jaten zabiltzate eta dastatzen haragi espirituala Santua.

Beste guztiak ukatzen dutenak Berba hau, nahiz eta Jesus maite izan, eta ostera, uko egiten diotenak Izen hebrear Sagaratuak, Sabbath eta Egun Santuak eta Festa Nagusiak ikasteari, jarraituko dute esnea edoskitzen, ez dutelako nahi hagin espiritualik haragi espirituala jateko. Tribulazio Handian, gogoratuko dute irakurritakoa, eta batzuek damutuko dira eta jakingo dute Ministerio hau benetan zerutik bidalia izan zela. NIRE haurtxo, Emaztegai, Hautatuak eta Aukeratu maiterentzat, begira ezazue gorantz, zuen berrerosketa hurbiltzen zaizue. Nola edo hala berriro itzuliko zarete etxera, Zerura.

HITZ-ATZE

Honela izan da mintzatua, honela izan da idatzia, Purim Egun Santu honetan, 2006ko martxoaren 15ean.

Emana Deialdiaren Neskaso honi YAHUVEH eta YAHUSHUARENA, Apostolu Elisabeth (Elisheva) Elijah

OHAR PERTSONALA

Interesatzen zait asko entzutea galdera hori egiten diotenei buruz YAHUVEHRI, YAHUSHUAREN Izenean eta eman dute erantzuna. Nahi izango al duzu idatzi eta nirekin partekatu? Hauxe dakit: Bi Testiguak, edonor haiek nornahi izan ere, behar dituzte otoitzat eta maitasuna YAHUSHUAREN Emaztegaiarena, eta Bildotsaren Eztei Afarirako apopiloena. Esnatu nintzen errebelazio itzaltsu honekin eta hots egin nuen babesa Bi Testiguentzat, hitz hau eman zidan ondoren. (Apokalipsia 11:3-13)

Mesedez, sentitu zaitez arazorik gabe profezia hau kopiatu eta partekatzeko. Uzta handia da eta langileak gutxi. Eskatzen dudan guztia da etor zaitezela orrialdera hedatzen ari bazara zeure webgunean, eta mesedez, gorde mezu hau ukitu gabe, ohar pertsonal hau barne, RUACH ha KODESHENGANDIK zuzenduta izan nintzena idaztera. Itzultzaileak, mesedez, ipini idatzia dagoen guztia.

Bi Testiguen zeregina izango da DESBERDINA beste edozein betebeharrengandik inoiz emana izan dena. Negar egiten dut haiengatik gantzudurapean, zeren egin behar duten lana ez da bekaizkeriarik izateko modukoa izango. Ikusiko dute lazdura gehiago lur honetan sekula ikusi izan denik baino. Mesedez, egizue YAHUVEHK esan duen bezala, eta otoitz egizue Bi Testiguen alde. Mesedez, otoitz egizue bedeinkazioak haien gain era guztietan. Gorputz hilkor honetan dauden bitartean, otoitz egizue santuek eman diezaieten laguntza eta kemena maitekorra. Mesedez, otoitz egizue sinistu eta jaso dezatela gantzudura haiei emana izan dena eta obeditu dezaten eta egin dezaten egin behar duten guztia. Otoitz egizue babesaren alde SUZKO HORMA SANTUARENTZAT, inguratuko diena alde guztietatik, eta horrela inolako gizon, emakume, demonio, deabru ezingo diete kalterik egin gorputz hilkor honetan dauden bitartean.

KONTUZ PLANTAK EGILE HARROAK

Edozeinek harrokerietan dagoena Bi Testiguetako bat izateaz, Elijah Tisbita bere buruari deitzen diona ere, edo gizona Hawkins idatzi zuena blasfemioa YAHUVEHREN Liburuan, ez da haietako bat. Bi Testiguak kalean zeutzanean, berak esan zuen, hor zeutzala hiru urte eta erdian, hiru egun eta erdi izan beharrekoan, hori nire begiekin irakurtzen ari naiz. Gizon hauek eta besteak, hau egiten dute harrokerian.

Benetako Bi Testiguak, ez dute nahi aitortu ere deia hori haien bizitzetan. Apalak dira eta ez dute uste duinak direnik deialdi goren horretarako, eta jarraitzen dute esaten: “segurki daukazula beste bat hobeagoa”. Hau da YAHUVEHK erakutsi zidana. Horregatik Eskriturak diote zaku-oihalaz eta errautsaz jantzirik daudela. Horrek irudikatzen du apalak eta dolu-jantziak daudela lazduragatik eta ikusiko duten bekatugatik eta orain ikusten dutenagatik.

HAGA ESPIRITUALA

Jakin izan dut, Haga Espirituala emana izan nintzela, eta nire sei urteko seme Jonathan, nire seme bikoitz berdinetako batek, ikusi zuen eremu espiritualean eta deskribatu egin zuen, eta horren zama nabaritu nuen duela 19 urte, eta aldi bakoitzean eremu espiritualean erabilia zenean, bakarrik astunagoa, orain nire senarra beharrezkoa izan arte beso biak alturan eusteko, YAHUVEHREN zuzendaritzapean erabiliak direnean.

Ministerio honek zer ikusia du Hitzarmeneko Arka aurkitzeaz, 144.000az Apokalipsia 14an bezala eta Bi Testiguez. Urteak zihoazen artean, ulertu dut eta errebelazio gehiago eman izan naiz. Orain liburua idazten ari da, YAHUSHUAREN Emaztegaikide [Ap. 14] batek dihardu horretan, ordaintzen eta bere denbora guztia ematen, edukitzeko Profeziak, ikuskariak, ametsak eta YAHUVEHREN hitz entzungarriak argitaratuak. Mesedez, otoitz egizue berarengatik, zeren hori lana erraldoia da. Otoitz egizue argitaletxe egokiarengatik ere. Saiatzen gara profeziak hizkuntza desberdinetan itzuliak izaten, liburuen taxueran egon daitezen ere. Interneten ez gaudenean, behintzat, liburuak oraindik hor egongo dira Tribulazio Handian zehar.

Hebrear itzultzailea behar dugu oraindino, beste hizkuntza askoren artean. Mesedez, aurkeztu zaitez, zeure denbora eskaini nahi baduzu lan hau egiteko. Behar ditugu itzultzaile arduratsuak, zentratuak, lan hau ni bezain serioski hartzen dutenak, ez gauez iragaten diren itsasontziak bezala. Mesedez, otoitz egizue eta begiratu zeu ote zaren hori.

YAHUVEHK (baita YAHUVAH, YAHVEH, YAHWEH letreiatua) bedeinka dakizuela denoi.

Apostolu Elisabeth Elijah