PROFEZIA 69

GUARDIEN ALDAKETA DATOR

Apostolu Elisabeth (Elisheva) Elijah

2002ko abenduaren 31n


2 KRONIKAK 36:16
Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK
Aspaldi ohartu nizun, Elisabeth, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8
NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *

SARRERA

2002ko abenduaren 31an nire senar maitea eta ni otoitzean geunden erantzunen bila galdera batzuei buruz genituenak. Ez ditugunez zentsuratzen gure Zeruko Aita YAHUVEHREN edo MESIAS YAHUSHUAREN mezuak, jakinarazten dizuegu baita zati pertsonala ere. Agian norbaitentzat lagungarria izan liteke.

Nire senarrak edo nik YAHUVEHRENGANDIK errieta eginak garenean ere, gu apalki aitortzen dugu akatsak egiten ditugula ere eta ez garela hobeak beste YAHUVEHREN edozein haur baino. Hau audioan ere badago, hortaz, horregatik sartzen dugu kopia idatzian ere. Saiatu ginen interneten argitaratzen hau 2002ko abenduaren 31ean, baina etorri zitzaigun eraso espiritual bortitzak, eta orain bakarrik argitaratua izaten ari da. YAHUVEHK bazekien hau gertatuko zela, beraz, BERE egitasmoaren zati izan beharko du.

HITZ PERTSONALA

ENE haurrak, ekardazue galdera bat aldi bakoitzean. Elisabeth, zeuk aurreratzen zara hainbeste pausoetan hainbeste norabide desberdinetan. Zeure oinak joan litezke bi norabide desberdinetan edo lau norabide desberdinetan era batera? Horregatik, ekiten dut, pauso bat txanda bakoitzean.

Ados (ni barrezka) berriro galdetuko dugu. Zein galdera nahi duzu lehenengo galdetu diezazugun, Aita? (Nik galdetu izan nuen otoitzean eta hizkuntzetan berbetan lauzpabost galdera) Oi, au! (Nire senarra hizketan) “Bakarrik hurrengo pausoa nahi dugu, hori da nik nahi nuen guztia. Nik ez dauzkat nire emazteak dituen galdera guztiak eta badakizu, Aita (ni barrezka), eta nik gaur zer egin behar dudana jakitea baino ez dut nahi. (Ni oraindik barrezka, nire senarrak beti hurrengo pausoa bakarrik nahi izaten du, eta nik nahi ditut 20 gutxienez, baina ikasten ari naiz.) (Senarrak dio) “Ez ditut behar erantzunak, pauso hori bakarrik behar dut, Aita, hori da eskatzen dizudana, pauso hori da.”

(ni barrezka eta hizkuntzetan hasi nintzen, ohartu gabe Profezia bat zetorrela.) Aita Jainko YAHUVEH, zein da hurrengo pausoa? Ados, damutzen naiz hainbeste norabide desberdinetan era batera ibiltzen saiatzeaz. Zein da hurrengo pausoa gaur? (Zeruko hizkuntzetan otoitz egiten) Jarraitzen dut entzuten Profeziaren zati bat hitz egiten saiatzen ari zarena, eta Aita, entzuten dut baita gure premia pertsonalak, eta nahasten ari naiz, ez baitakit zein hitz egitea nahi duzun lehenengo. (Senarra berbetan) “Aita, eskatzen dizut hitz egin dezazun hitz bat guretzat eta herriarentzat, hori da eskatzen duguna, hitz bat herriarentzat eta guretzat.” Haiek itxaroten ari dira ZUREGANDIK hitz bati, Aita, gu ere. (Hizkuntzetan otoitz egiten) Profezia 69 gertatzen da.

PROFEZIA 69

2003 urtean sartzen zarenean, isekatzaileak eta trufatzaileak zuei inguratzen egongo dira. Esango dute: non dago YAHUSHUA hau zeuk datorrela diozuna? Baina NIK Berba bat daukat zuentzat. Gogoratzen dizuet, isekatzaileak eta laidoztatzaileak Noeren inguruan zeudenak. Gauza hauek gertatu behar dute. Hau da NIRE modua lastoa garitik banatzeko. Iseka egidazue ausartzen bazarete. Hau da NIK ematen dudan mezua etsaiei, zeren zure etsai bat, NIRE etsai bat da. Etsaia da edozeinek jartzen dena NIK ematen dizkizudan mezuen aurka, benetan NIK gantzutu baitzaitut NIRE bozeramailea gisa. Etsaiek hitz egiten dutenean zerutik zuzen datozen mezu hauen aurka, haiek hitz egiten dute NI, YAHUVEH, eta NIRE Seme maite YAHUSHUAREN aurka.

Ez uste zuri uko egiten dizutenik, ENE alaba, ezen haiek NIRI ukatzen didate. Profeta faltsuek ere jasotzen dituzte mezu hauek ematen dizkizuedanak, eta ikasten dituzte, eta kopiatu, haiei itxura emateko NIK esaten ditudan hitzak haiengandik datozela. Ez harritu, ENE alaba, zeren, ez al daki deabruak berak ere, egia zure ahotik datorrela, NI, YAHUVEH, denean hitzak ipintzen zaizkizuena zure ahoan? Aizuna altxatzen da eta herriari engainatzen dio, beraz, har litzakete hitzak eta okertu NIK esan nahi ez nuenera.

GUARDIEN ALDAKETA DATOR, HAU DA 2003AN, IKUSIKO DUZUE. GUARDIEN ALDAKETA ZUEN POLIZIAN, ZUEN GOBERNUAN, POLITIKA ETA ESPIRITUALKI, GUARDIEN ALDAKETA DATOR, GUARDIA GAIZTOAK DIRA DATOZENAK, HAIEK LANPOSTUAK KENTZEN DIZKIETE NIK HASIERAN HAN IPINI NITUENEI. SATANASEN BIZKARTZAINAK DIRA, ZUEN ASKATASUNAK KENDUKO DIZKIZUETENAK ETA ERAGINGO DIETE NIRE HAURREI NIRI HOTS EGITEA ETA BELDUR IZATERA. Horregatik, askok esango dute: “Oi, YAHUVEH, non aurki gakizkizuke? Oi, RUACH ha KODESHEN gantzudura, zergatik ez duzu hitz egiten? Non aurkituko nauzue, ENE haurrak? Zeren eta, hain eliza gutxik daukate NIRE Espiritua haien barne!

Esango dizuet non aurkituko nazazuen. Izango da aurrez aurre pertsonal batean NIREKIN. Hobe duzue gogor eustea YAHUSHUAREN kaparen ertzari, zeren zuetariko askok zeharkatuko duzue lokatza, zuetariko askok zeharkatuko duzue elur izoztua, zuetariko askok zeharkatuko duzue eguzkiaren berotasuna. Errazu izan zaizuena zuetariko askorentzat, saila izango zaizue. Asko dira NIRE haurrak entzun eta ezagutzen dutenak NIRE ahotsa NIRE zerbitzariaren bitartez, baina hartu nahi dute berba bat han-hemenka haien pentsaerara egokitzeko, honek NIRE Hitzak deuseztatu ahal izango balu bezala eta hutsak egin.

NIK profetizatzen dudana gertatuko da. NIRE benetako bitartekariak altxatu ziren eta gerorapena eskatu dute. Galdetu zenizkidaten: zergatik gertatu zen hau Richard Ebyrekin? Hauexek dira orain esan behar ditudan hitzak. Richard nekatu egin zen bere osasun egoera ahultzen zen heinean. Richard irrikan zegoen eta aiots egiten zuen egunero berriro zeruko atea ikustearren. Altxatzen zen egun bakoitzean, zeruan egoteaz etsi-etsiaz oroitzen zen, zeren, begiratu, ENE haurrak, zuen otoitzak atzeratu dute YAHUSHUAREN etorrera. NIK ez nuen eragotzi Richarden borondatea, berak erregutzen zidan egunez egun. Ez zegoen ezer gehiago lur honetara eutsita egoteko gura zuenik, berak NIRE Aintza begiratu baitzuen eta berriro nahi zuen. Ezta bere familiako eta adiskideen maitasuna ere, ezta NIK eman nion zeregina egitea ere, eta hori zen itxarotea YAHUSHUA etorri arte, ez zuen nahi gehiago atxikia izan.

Baina, benetan, ENE haurrak, ohartu zaitezte, ohartu denaz, zeren bera hil zen egunean bertan, agertu zen NIRE aurrean zeruan, erne egon lur honetan gertatzen ari zenaz, zeren benetan bera termometroa zen, barometroa, eta satanasek badaki hau. Honegatik berak luzatu zuen eskua eta puztu zen munduaren aurrean: nik orain gizakia klonatu dezaket. Ikusten duzue sekretuan egiten zena urteetan zehar, orain soilik agertzen da munduaren belarrietan. Jakizue, ENE haurrak, benetan azkena da gizakiak esaten duenean:”ni jainko bihurtu naiz.” Zeren eta inork ere ez, NI, YAHUVEH, Sortzaile Handia izan ezik, ipini lezake espiritua eta arima gizaki batean, beraz, hauexek dira arimagabeko kreazioak, NIRE sumindurapean daudenak soilik. Satanas da ezaguera hori eman zuena NIRI iseka egiteko beste behin. Baina hauxe diotsuet, ENE haurrak, ezin da ezer gertatu NIK baimentzen ez dudana.

Isekatzera ausartzen direnentzat eta infernua ez dela egiazkoa esatera, bakarrik irudikapeneko sorrerak direla, haiek ez dute bakarrik infernua dastatuko, baizik eta igerian egingo dute Suzko Aintziran. YAHUSHUAREN Bigarren etorrerari iseka egitera ausartzen diren horientzat, behin esaten dizuet eta berriro esango dizuet: BERA ez dator elizaren bila, BERA ez dator inolako eliza ezarritakoren bila. BERA dator, hurrengoan, BERE Emaztegaiaren bila. Eta edozeini YAHUSHUAREN Emaztegaia deitzen ez dena, leialak dira? Zintzoak ote dira? Berbakoak dira? Hautatuko dute HARI obeditzea? Santutasunean dabiltza NIRE aurrean? NIRE Izena haien ezpainetan dago egunero? Hots egiten dabiltza YAHUSHUAREN Izenean? Edo NIRE Hamar Aginduak mespretxatzen dabiltza, oinpetan zapaltzen birrindu arte lurrean? Jendeari esaten dabiltza jaramonik ez egitea antzinako jokabideei, gauzak era berrira egiten ditugulako, gauzak geure erara egiten ditugula?

Hau da NIRE seinalea, ENE haurrak, orain zokoratu dizuedana. Markatuak dauden horientzat jada, haiek NIRE babesaren zigilua dute. AINGERUEK MARKATU DIZUETE 2003 URTERAKO. NIRE Semearen Izenaz deitzen diren hainbati larritasuna etorriko zaie eta galdetuko dute zergatik. Honengatik da: ausartzen zarelako trufatzera, ausartzen zarelako arbuiatzera NIK hitz egin dudan hori, mezulariari begiratzen diozulako, eta ez mezuari. Emakume bat soilik ikusten duzu, bakarka jokatzen duena, eta ezin duzulako begiratu NIRE sumindurazko aurpegia, jaurti ditzakezu zure hitzak berari, baina jakin dezazuen nahi dut, hitz egin duzuenetik, berba bat ere, ez da heldu NIRE belarrietara. Eraso diozuenean, horrela ere bultzatu duzue jostorratza NIRE begietan, beraz, minez oihukatzen duzuenean, zuen ahotsa bera, NIK mespretxatuko dut.

Zuek hotsandian eta aintzan, ospean eta aberastasunean bizi zaretenok, gutxiesten diezue NIRE Profeta eta Apostoluei, estomagoak beterik daukazuelako, jantzi onenak ipintzen direlako zuen bizkarretan, zuen diru-sarrerak daukazue lar eta ugari bedeinkatuak izan zaretelako. Baina ikusten duzue ez duzuela ezagutu oinazea hitza. Baina 2003an ezagutuko duzue. Oinazearen hasiera izango da, deritzoten horientzat NIRE suminduraren gainetik daudela. NIRE sumindura haien gain isuriko da. Ez dut berriro errepikatuko lurra nola higitu eta dardaratuko duen esateko, zeren, YAHUSHUA hurbiltzen ari den heinean, NIK profetizatu nuen lurra higitu eta dardaratuko zuela, lurra bera ere ikaratzen da izuaz. Oi, gizon eta emakume ergelak! Lurra ere artegatzen da eta dardaratu beldurrez eta zuek isekatzen duzue eta ukatu NI hemen egotea.

Zientziarengana bueltatzen zarete zuen jainko bezala? Politikarengana bueltatzen zarete zuen premiak asetzeko? Tentelak! Tentelak! Belaunaldi tentela! Mundu honetako ezaguerara bueltatzen zarete eta baztertzen duzue NIRE LIBURUA antzinako bezala. LIBURUA beterik dagoena Egia eta Ezaguera guztiaz, LIBURUA Profetak aurretik esan zutenak. ALDENDU, ALDENDU, ALDENDU NIGANDIK!!! URRUTI NIGANDIK ZUEN GURTZA BLASFEMIOAZ, ESERILEKU HORIEK BETETZEN DITUZUENEAN IGANDERO ETA KALERATU BENETAKO SHABBATEKO GURTZAILEEI!!! Beste behin erakutsiko dizuet Epaiketa hasten dela benetan YAHUVEHREN Etxean, berriro YAHUSHUAK jotzen duenean trukalariei eta atetik botako dienean.

Orain ohartu dizuet uztarri desorekatuzko ezkontzei buruz, baina ekiten diozue kide horiengan, jakinda NIRE Izena Bera eta YAHUSHUAREN Izena Bera, beraiek gorrotatzen dutela, gutxietsi eta mespretxatu. Beraz, jarraitu zuen kidearekin. Egizue NIK debekatu dizuedana egitea. Ez duzue oraindik ikusten, ENE haurrak, NIK hoberena aio daukadala. Nik batu ez nuena, hori zeinen izena ez dagoen Bildotsaren Biziaren Liburuan, hori oraindik diozue zure senarra dela edo zure emaztea, haiek eskainiko dizuete eskaintzailerik onenari garai txarrenetan hurbiltzen direnak. Orduan, izango dira NIRE haurrak ez direnak konturatuko txarto egin zutela, haien buruak galdu arte.

Zuetariko zenbat arineketan zoazte zuen deialditik? Eta entzungo diozue Apostolu honi hitz egiten eta esango duzue: “Ministerio honen alde nago, baina gure hamarrenak eta eskaintzak, gordeko ditugu.” Ez zarete konturatzen oraindik hitz egitea merkea dela? Laguntzen ez baduzue, oztopo izaten ari zarete, jasotzen NIK hitz egiten ditudan Berbak, eta NIRE AURREAN JAUKITUKO DUZUE EPAIKETAREN EGUNEAN ETA NIK GALDETUKO DIZUET: LAGUNDU ZENIOTEN NOLABAIT?

Izurriak datoz eta gobernuarengana bueltatzen bazarete babes bila, eta Osakidetzara bueltatzen bazarete babes bila, NIK aurretik esan dut zer gertatuko zaizuen. Ezin da ezer gertatu, ENE haurrak, NIK ez dudana esan NIRE Apostolu eta Profetei lehenengo. Gaiztoek goian daudenak mendixkan entzuten dute, segitu ez arren, haiek ikaratzen dira izuaz jakinda NIK adierazten ditudala NIRE sekretuak, inolako gizakiak ez dituela esan. Zuetariko zenbat arineketan zoazte zuen deialdietatik? Zuetariko zenbat uzten diezue besteei Ebanjelioa predikatzea? Hain gutxik zuetariko horiek hau irakurri edo entzuten dutenak daude kanpoan, uzta landetan, edo behintzat azkeneko garaiko uzta hau biltzeko laguntzen!

MARTIRIAK

Bai, martiriak izango ditut, Estebanen odola lurrera isuri zen bezain ziur, Saulo izeneko gizon bat zegoen hor, nori NIK aldatu nion bere izena Pablorengatik. Estebanen odola bere gain zipriztindu zen, bera berorren kapari eusten zionean, Estebanen gantzudura Sauloren gain etorri zen, nor Pablo bihurtu zen. Beraz, zer esaten ari naiz honekin? MARTIRIAREN ODOLA EZ DA SEKULA ALFERRIK GALTZEN. Bakarrik altxatzen ditu Esteban gehiago, Saulo gehiago Pablo bihurtzen direnak. NIRE laztanei, fidakorrak, NIRE gantzuduraz beterik, begiratzen nautenak egunero eta otoitz egiten, 2003 ekarriko ditu bedeinkazioak zuentzat NIK zepa erretzen dudan heinean. Zeren zuen fedearen frogak, ENE haurrak, urrea baino baliotsuagoak dira. Ikas ezazue NIRI goresten, ENE haurrak, axolagabe bizitza honek zer ematen dizuen.

Entzuten ditut bihotz eskertsuaz NIREGANA datozen horienak. Hauek dira atsegin zaizkidan otoitzak. Moisesen garaian bezala, hauek dira NIK hornituko eta elikatuko ditudanentzat. Beraz mezu hau ez da isekatzen eta trufatzen duten horientzat. Mezu hau ez da denontzat. Bakarrik belarri espiritualekin entzuteko horiek, bakarrik begi espiritualekin ikusteko horiek, lortuko dute entzutea NIRE ahotsa hitz egiten.

Bidaltzen dut Berba hau Israeli, bidaltzen dizuet Apostolu hau zuei esatera: Kontuz laguna bezala datozen horiekin! Haien eskua zuen poltsikoan dago, haiek osten dizute haien eskuaz. Labana dago eta diote: “Egizue nik esaten dizuedana egiteko”, baina NIK gogorarazten dizut, Israel, bakarrik hots egingo bazenio Abraham, Isaak eta Jakoben NI, YAHUVEH, Jainkoari, bakarrik utziko bazenio rabinoei entzuteari esaten dizuetenean ez esateko NIRE Izen Sagaratua esateko, NIK gantzutuak baitauzkat hor esertzen direnak, Jerusalemen, NIRE RUACH ha KODESH beterik. Haiek onartzen dute YAHUSHUA MESIAS bezala eta haiek hots egiten dute eta bitartekaritza NIRI. Horregatik Israel askatua izan da orain arte. Zeren eta Israel, zu lehen NIRE begietako ninia zinen arren, orain zuk ere harra duzu barruan.

Israel: munduak ezin zaitu ikusi Santutasunean, zeren eta abortuak dauzkazu, homosexualak dauzkazu, pornografia daukazu, ez dago bekaturik ez dena blaitu Israelen barnean. Fariseuak orain zuzentzen dute zuen gobernua, eta gainera, ez daukate ezta itxura ere fededunena. Epaituko ditut 2003an, Estatuei, nazioei, agertzen direnak Sodoma eta Gomorra bezala NIRE aurrean. Ez noa ezta hitz egiten ere zer gertatuko den 2004an, zeren eta uste baduzue, NIRE Epaiketa jausi zela 2002an, eta munduak arnasa eusten dago 2003ri buruz, hitzak izango lirateke hain beldurgarri, Apostolu hau ere beldurtuta egongo litzateke esateko.

Beraz, NIRE bihotzekoentzat, mezu hau daukat zuentzat: eman ezazue pauso bat aldi bakoitzean, har ezazue egun bat aldi bakoitzean, ezen benetan, 2003an bereziki, hau da pairatu dezakezuen guztia. Entzudazue, entzun ezazue NIRE Hitzak. Ikasi NIRE bila ibiltzen zeroriek. NIK hitz egiten ditudan hitzak zerbitzari honen bitartez, NIK baieztatuko ditut beste behin. Norbait bederen konturatzen al da zein bizkor gertatzen diren jazoerak behin hitzak esanak izan aho honetatik? Ez direlako emakume hutsal baten hitzak, NI NAIZ Jainko Handia da.

Berriro diot, ez zarete ezagutuko elkar zuen izenagatik, ez zaizue axolako inoren iragana. Ezagutuko duzue zuen benetako YAHUVEH eta YAHUSHUARENA barruko gantzuduragatik. Apostolu eta Profetei bereziki hitz egiten diet: Aldaratu dizuet NIGANA makurtzen duzuelako zuen belarria egunean 24 ordu, galdezka zabiltzate: Oi, Aita Jainko YAHUVEH, zein hitzak esatea nahi duzu? Zuen gorputzetatik egin zenuten sakrifiziozko Tenplua. Irrikan egon zarete pertsegituak izatera NIRE Seme YAHUSHUARENGATIK. Ez uste ziurtzat hartzen dudala ezer, zuek egin dituzuen sakrifizio guztiengandik. Handiak, handiak, handiak izango dira zuen sariak zeruan, baina ez zait ahaztuko zuei bedeinkatzea hemen bertan, lurrean. Eman duzuen ezerez dut ordezkatuko areagotua 7 bider, baina, egia da, ENE haurrak, pertsekuzioaz dator, isekatzaileak eta trufatzaileak, baita zuen biziak mehatxatzen dutenak, zuek aurrez aurre dituzuenean.

Gantzutu dut hitz egiten duena eta bere senarra ere bai. Haiek jakingo dute nora joan eta zer egin, bereziko 2003 urte honetan. NIK ez dut baimenduko haiek desbideratu daitezen. Izango da Elisabethen ametsean bezala (Ikusi misilaren ametsa) (Duela urte batzuk izan nuen ere amets bat, non auto-ilara baten aurrean geunden errepidetik beherantz, kontatu ahal ezinezko beste auto. Oraindik orain errebelazioa izan genuen ametsari buruz baina orain ez da garaia jendearekiko kontatzeko.) (Ikus ezazue meteoroen ametsa ere.)

Egia esan baita Ministerio honetatik. Egia hori da salbatuko duena, egia YAHUSHUAREN Izenean baitator. Profezia hauek kopiatzen dituzuen zuetariko horientzat eta jokatzen duzue NI, YAHUVEHRI buruz izango balitz bezala, zuen ahoetatik hitz egiten duena, zuek ordaindu beharko duzue prezioa gantzudurarengatik berak ordaindu duena, bakarrik NIK areagotuko dut ehun bider, ostu duzuelako zerbait eta ez duzuelako prezioa ordaindu, NIRE zerbitzariari esan nion bezala: zenbat eta gantzudura handiago, harik eta sakrifizio handiago.

Beraz, ENE haurrak, 2003 urtean sartzen zareten bitartean, NIK deitzen ditudan horiek NIRE haur, jaioberriak, Emaztegaia, Hautatuak eta Aukeratuak, bakarrik ekin NIRE bila, ekin NIRE Hitzak begiratzen, ekin obeditzen eta sinesten, eta zuen fedea, ez dizu bakarrik gaindidura emango, zuen fedea, espiritualki hazten den heinean, atsegin izango dut. Hots egizue NIRE Izena nabaritzen duzuenean lurra dardaratzen eta arranguratzen nabaritzen duzuenean. Hots egizue YAHUSHUAREN Izena (batzuek Jesus deitzen diote), salba lezakeen Izen bakarra. GOGORARAZ IEZADAZUE SALMO 91 IZURRIAK EZ DAITEZEN ETORRI ZUEN ETXETIK HURBIL, EZKUTATU NIRE HITZA ZUEN BIHOTZEAN, EZ BAITA BAKARRIK LIBURU BAT, ZUEN GORPUTZ ATALA BAIZIK. Maite zaituztet, ENE maiteok. Emaztegaia: prestatu zaitez, zeren zure Senargaia dator. Ez dituztenak sentitu horiek ordaindu dezaketela Emaztegai baten prezioa, aldiz, bakarrik begiratu eta negar egiten dutenak, egia da, ENE haurrak, Emaztegai bat baino ez dago. Obedientzia hobea da sakrifizioa baino.

Richard Ebyk ez zuen gezurrik esan. Bera bakarrik nekatu egin zen mundu honetako bekatuaz. Saritua izango da berak igaro zituen urteengatik, baina berak ez zuen amaitu zeregina hartara NIK bidali niona. Ez ipini zuen fedea inolako emakume edo gizonengan, bakarrik iraun ezazue bakarrik NI, YAHUVEH eta YAHUSHUARENGAN. Ipini zuen fedea hitzetan, NIRE LIBURU SANTUEN HITZETAN, horrela da nola dakizuen YAHUSHUA itzultzear dagoela. Gizakiak huts egin lezake, NIK zeregina batean bueltan bidaltzen diedanean ere. Begira, ENE haurrak, NIK baimendu nuen berak huts egitea zeregina hori ez betetzean, zuei lezio bat irakats diezazuedan: jarraituko al du oraindik zuen fedea? Zuetariko horientzat, NIRE alaba bezala, otoitz egin zenutenak Richard Ebyk berriro berpiztu dadin, berak ez zuen erabaki lurrera itzultzea.

Oharra daukazue. Bera zen termometroa eta barometroa hil zen egunean bertan, ikusten duzuenean Sodoma eta Gomorra hitz egin eta gaiztakeria altxatzen dela. Kontatu zerora arte orain egunak Epaiketa Egunera arte. Madarikazioa NIRE etsaiei eta zuenei, buruak direla uste duten arren, benetan isatsa baino gutxiago dira. Guardien aldaketaren etorrera, ENE haurrak, haien karguak aspaldidanik eduki zutena horiek, zuen legeak idatziz jarri dituztenak, orain lanik gabe aurkitzen dira. Atsekabetu zaitezte eta aiots egizue, ENE haurrak, guardien aldaketa ikusten duzuenean. Zeren santuak ziren horiek, ordezkatuak izango dira eta ordezkatuak izaten ari dira, donge diren horien truk. Konfiantza izan genituzkeen horiengan, bankuko langilea, zein zeure polizia, zeure postaria, guardiak aldatzen ari dira. Zuen medikuak, guardiak aldatzen ari dira, zuen gobernuak, guardiak aldatzen ari dira; zuen agintari espiritualak, kontuz guardien aldaketarekin!

Oi, baina begiratu, oi, ENE etsaiak! Kontuz aldaketarekin NIRE guardienak! Ipintzen nabil gantzudura handiagorekin horiek, NIRE aurpegi aurrean apalak direnak, haiek dira NIRE sekretu ezkutuak, haiek badakite NIRE Hitzak eta NIRE aurpegia begiratzen. Haiek arrakalaren aurrean daude, haiek YAHUSHUAREN Izenean hots egiten dute. NIRE etsaiei munduaren zehar: kontuz NIRE guardien aldaketarekin! Zeren bakarrik Santuago bihurtu dira, bakarrik bihurtu dira bipilago eta ausartago. Haiek predikatuko dute Santutasuna eta haiek agiraka egingo diote mundu honi. Beraz, kontuz NIRE aldaketarekin NIRE guardiena, NIRE armadura osoarekin jantzirik daudenak (Efesoarrei 6), ez datozenak zuengana haien izenean, baizik eta YAHUVEH eta YAHUSHUAREN Izenean datoz, ez daramatzatenak gerra armak haragizkoak direnak, baizik eta NIRE aldaketa NIRE guardiena arma espiritualak dituzte, oraindik ezkutuak direnak.

Haiek zeru osoaren armategia daukate, eta egin behar duten guztia da NIRI hots egitea YAHUSHUAREN Izenean. Haiek ipiniko dute zuen guardien aldaketan lotsagarrian. Beraz iseka nazazue ausartzen bazarete, zuek bien bitartean, gaizkileok, aldatzen dituzuen zerorren guardia. Zeren, kontuz, benetan diotsuet, NIRE etsaiak, NIK ere aldatu ditudala NIRE guardiak. Haiek dira zuek gutxien espero duzuenak, apalenak gizon eta emakumeen artean, baita umeak ere. NIK hitz egiten diet, ez bakarrik betetzen diren Profezien medioz, baizik eta amets eta ikuskarietan. Gaitasun hauek bakarrik indartsuago bihurtuko dira, NIK aldatzen dudan heinean NIRE guardiak, NIK sustatzen ditudanak, baita aurrez prestatzen ere.

Erne, elizak, ohartuak izan zaretenak heldu dela guardien aldaketa eta zuen eseri lekuetan jartzen dira eta aurrez aurre jartzen dutenak fedegabetasuna zuengan, desobedientzia zuengan. NI NAIZ YAHUVEH Bera eta ez naiz aldatzen, ezta inorengatik ere. NIRE Hitzak ez datoz NIGANA hutsik, ezta inorengatik ere. Zeren NIRE alabak bitartekaritza, negar eta otoitz egin zuen NIRE aurrean, bera ikasi zuenean Richard Ebyren heriotza, zeren zuetariko askok idatzi duzue eta galdetu, eta are gehiago nahi dute idatzi eta galdetzea: ¿Richard Eby medikuak gezurra esan zidan? Ez, ez zuen egin. Bere bekatu bakarra da artegatu eta nekatu egin zela, baina ez diot errurik botatzen.

Honela da mintzatua, abenduaren 31 egun honetan, 2002ko azkeneko egunean. YAHUVEH eta YAHUSHUA, mesedez, izan gure errukia 2003 urtean sartzen garenean.

Argitzen batzuei, iraintzen besteei, YAHUSHUA ha MASHIACHREN Izenean. Zure aizta diraut, Apostolu Elisabeth (Elisheva) Elijah. Bukatu zen goizeko 6:45.

Profeziaren amaiera, hurrengoa, azalpena.

ZERTZELADAK AZALTZEN

Goizeko bostetan itzarria izan nintzen eta YAHUVEHK esan zidan BERE aurpegia bila nezan, BERE Tronuaren aurrean etor nadin eta otoitz egin. Hori egiten hasi nintzenean, esan zidan itzultzeko eta nire senarra ekarri. (Senarra hizketan) “Ez, ni altxatu nintzen eta esan nizun: Ongi al zaude?” Bai, egia da. Ni eserita nengoen hor nire eskua buruan neukala, otoitzean, eta nire senarra altxatu zen eta esan zuen: zer gertatzen da? Zertan ari zara? (Ni barre egin nuen) eta esan: “Otoitz egiten nago”. Orduan berak esan zuen: “Aurrera, egizu otoitz”. Eta nik esan nuen: “hizkuntzetan otoitz egin behar dut, beraz, salara noa”. Berak esan zuen: “Ez, aurrera”. Nik uste nuen bera bakarrik lo egingo zuela berriro. Hasi nintzen otoitz egiten eta Aitak esan zuen: “Itzuli eta ekarri zure senarra. Zatoz NIRE Tronura zure senarrarekin. Mezu bat daukat. Zoaz eta ekarri zure senarra.” Eta nik esan nuen: “Laztana, Aitak dio zeuk nirekin etorri beharko zenukeela Tronuaren aurrera eta otoitz egin”, eta bedeinkatu izan dadin nire senarrak, nire Nikky maitea, berak horrela egin zuen.

Horregatik gertatu zen hitz hau. Nire eskua eusten zuela, bitartekaritza egiten eta otoitzean egon ginen, eta nik neramatzan gauzen zerrenda osoa otoitzera, adibidez, autobusa behar genuela, Santutegi Ibiltaria dena, fedean sinesten dugu lortzea, eta gure premia guztiak, eta nik galdera gehiegi egiten nengoen aldi batera. Ikusten duzuenez, zentzarazia izan nintzen mundu guztiaren aurrean. Mezu hau gertatu behar zenez, YAHUVEHK eskatu zidan nire senarra ekartzeko, hori zen lehenengo bilatu behar genuena. Erabat zintzo izaten ari natzaizue. Ziurtatu duket ez geneukala ideiarik ere Berba hau zetorrenik. Bagenekien beste mezu bat zetorrela zeren aurreko egunean, abenduaren 30an, nire aurka etorri ziren eraso okultistak gogorrenetarikoak ziren oraingoz. Baina ikus dukezuenez, gerra da YAHUVEH eta YAHUSHUARENA eta garaipena da gurea. Zeren gaur, hitz berria gertatu zen, kementzeko, agiraka egiteko, eta itxaropentsu fedea eraikitzeko fedea behar duten horiengan, eta damutasuna behar duten horiek ahuspeztuko dira eta damutu, eta harreman estuago bilatuko dute, eta YAHUVEH eta YAHUSHUAREKIN ibiltzea, lar berandu izan aurretik, eta haien BURUAK KOSTA DIEZAZKIEN.

Mesedez, kopiatu eta besteei jakinarazi, eta bidali beste webguneetara, eta mesedez, bitartekaritza egizue guregatik otoitzean. Mesedez, otoitz egizue ea Ministerio honen kideak izan behar duzuen, non denak sari berdinak jasotzen ditugun.

Maitasuna eta bedeinkazioak YAHUSHUAREN Izenean

Apostolu Elisabeth (Elisheva) Elijah

EBY MEDIKUAREN KONTAKIZUN SINESGAITZA

Adiskide maiteak:

Denak entzun dute eiki Richard Eby medikuari buruz hitz egitea, orain 90 urtekoa, hil zena klinikoki duela 30-40 urte inguru. Denbora horretan zehar, bera zerura joan zen, eta Jaunak esan zion itzul dadin eta predikatu, eta oraindik bizirik egongo zela harrapaketan, berak iragarri behar zuena.

Ebyren osasun egoera zeharo ahuldu da azkeneko urtean, bai fisikoki, bai adimenetik, hainbesteraino horrela da, non uste genuen luzaroago biziko zela. Eby medikuak berak bezala, denak ikusi zuten hau berehalako harrapaketaren seinalea bezala.

Alabaina, gaur esan didate, fidagarriko bide batetik, bat-batean nabarmenkiro suspertu dela, eta bere adimena orain askoz klaruago dagoela, eta badirudi berak pentsa lezakeela askoz argiroago.

Baina gauza bat dago bereziki aipagarria. Bere adimena itzuli den heinean, berak iragartzen du harrapaketaren gehienezko hurbiltasuna, su eta oldar berri batekin, eta bera iragartzen dio herriari prestatu dezan, sekula inoiz ez bezala. Oraingoz ez dago fisikoki egoki eta normala, baina nahiko gogor zeregina honetarako.

Nire iturria, anonimoa mantendu behar dudana, uste du Jaunak atera duela garai zehatz honetan, azkeneko asmo honetarako.

Esan didate Eby medikuak uste duela harrapaketa hain hurbil dagoela, gaur bertan edo bihar izateko moduan, eta eiki ez du hilabete gutxi batzuk gehiago baino ez dela luzatuko.

Itxaron dezagun. Honek bat dator hainbat interpretazio bibliko eta errebelazio pertsonalekin, duela gutxi idatziak.

Prest egon gaitezen. Xerkatu gakizkion Kristo eta ez antikristoa. A zelako poza eguna izango da hori!

Eby medikuak kontatzen du bere sinestezinezko kontakizuna eliza baten hitz egiten dabilen artean.

EBY MEDIKUAK ESAN ZUENA

Kaixo YAHUSHUAREN maiteok,

Salbu izan naiz 26 urteen zehar, eta lehenengoz entzun nuenean Eby medikuari buruz eta nola hil zen, eta zerura joan eta bueltan bidalia izan zen YAHUSHUARENGATIK mezu batekin: ESAIEZU, ESAIEZU, HAIN LASTER NATOR! Bera hil zen behin balkoi batetik jausita, non bere burmuina hitzez hitz besoetan paramedikoak altxatu zuten, espaloitik kentzeko eta bere buru barnean ipintzeko. Bera zegoen klinikoki eta era guztietan hilik. Itzuli zen YAHUSHUAREN promesa batekin: Ez zela berriro hilko, harrapaketa denbora hori baino arinago zetorrela! Nik beti izan dut YAHUVEH eta YAHUSHUAREN aurrean ahari ile hori, orain jakinarazten nagoena.

Richard Ebyk heriotzatik oso hurbil dago azkeneko txostenaren arabera. RUACH ha KODESHEK zuzendu zidan otoitz egitera kanpora botatzeko heriotza espiritua, eta bera sendatua izan dadin berriro. Hau deabrua bada, bere bizia hartzen saiatzen dena, jakinaren gainean Richard Eby barometroa dela zein hurbil gauden harrapaketatik. Seinale faltsuen premiarik ez ditugu, bakarrik egia nahi dugu. Mesedez, leitu behean norbaitek ba al daki Richard Ebyren osasun egoera nolakoa den, mesedez, bidali nazazu e-posta. Halaber, beti sinetsi izan dut harrapaketa etorriko zela Festa Judu batean. Bata ere ez denez azaroan, ez dut ulertzen zergatik hau izango zen, YAHUSHUA itzuliko zen garaia, BERA oso Festa Juduen sinbolikoa denean bere mota guztietan.

Zatoz, YAHUSHUA, zatoz laster, da nire otoitza. Ordura arte, lan egin behar dugu eta amaitu gure aurrean ipinia izan den zeregina.

Maitasuna eta bedeinkazioak YAHUSHUAREN Izenean,

Apostolu Elisabeth (Elisheva) Elijah

Zuetariko gehienak badakizue Richard Eby, medikua jubilatuari buruz, hamarkada batzuk lehenago heriotza klinikozko esperientzia izan zuena, non Jaunak zerura eraman zion eta erakutsi zion gauza zoragarriak deskribatu litekeena baino harago. Gero, Jaunak bueltan bidali zion Ebyri eta esan zion Ebanjelioa predikatzeko, eta ez zela hilko harrapaketa baino arinago.

Garai hartan, Eby nahiko gaztea zen. Orain 90 urte inguru ditu eta bere osasun egoera txarrerantz doa bizkor. Esperientzia honegatik, askok begiratzen egon dira bere osasun egoera harrapaketaren seinale bezala. Orain, errebelatzen da, hau zela Jaunak asmoa zuena.

Adiskidetasuna daukat bi pertsonekin ezagutzen dutenak Eby medikua pertsonalki eta sarritan ikusten dute. Esan didate hainbat aldiz Eby medikuak ez daukala osasunik luzarorako. Bere bihotza gelditu zen bizpahiru aldiz azkeneko uztailean. Bera aulki gurpildunean dago eta ez da gauza bere burua zaintzeko. Azken aldian, bere adimeneko ahalmenak galdu ditu eta ez zuen ezagutu ezta bere emaztea ere.

Atzo, Gur. Ron Pattersonek mezua utzi zuen nire erantzungailuan etxean, eta berarekin hitz egin ahal nuen gauean. Ron, Eby medikuaren lagun mina izan da urte askotan zehar. Izan ere, Ebyk hegazkinez darama Ron Kentuckytik Kaliforniara hilean behin, bere elizan predikatzeko.

Ronek kontatzen du Eby medikuaren elizan egon zela azkeneko zapatu honetan, eta Eby aulki gurpildun batean ipinia izan zen. Adimenetik zeharo hobekuntza zuen, baina fisikoki, lehen bezain txarto. Ronek kontatzen du, zerbitzu oso gantzutua zela, berak ikusi duenetariko onenetakoa. Zerbitzuaren ostean, Eby medikuak eutsi zion Roni besotik eta esan zuen zerbait garrantzitsua zeukala esateko.

Hunkituta, Eby medikuak jakinarazi zuen Jaunak bisitatu egin ziola berriro aste honetan, martitzena edo eguaztena inguru, Ronek gogoratzen duenaren arabera. Hori izango litzateke urriaren 30 edo 31ean. Ebyk esan zuen: “Kontatu nahi dizut, badakidalako sinetsiko nauzula.” Ebyk esan zuen BERAK errebelatu ziola hainbat gauza:

1. Jaunak baieztatu zion Ebyri lehen esan ziona, ez zela hilko harrapaketa baino arinago.

2. Jaunak esan zion ez ziola sendatu, zeren mundu guztiko gizakiek ezagutzen dute bere testigantza eta begira daude, eta Jaunak nahi zuela Ebyren osasun egoera adierazi dezan argi eta garbi, zein hurbil dagoen harrapaketa.

3. Jaunak esan zion: “Lar berandu da zure mezurako jada. Zure testigantza indarra galtzen ari da. Zure gerra amaitu da. NI prest nago etortzeko.”

4. Jaunak esan zion modu kezkagarri batean, gauzak ixten ari direla hain bizkor, mezu bakarra munduko jendearentzat da: “damutu zaitez edo hil”.

5. Ebyk esan zuen Jaunak jarraitu ziola esaten: “Hiru aste barru oraindik hasita, zerbait gertatuko da, historiaren bidea aldatuko duena mundu guztiarentzat.” Ez zitzaion informazio gehiagorik eman honi buruz. (Hiru aste urriaren 30-31tik izango litzateke Esker Emateko Eguna, uste dut. Hiru aste zehazki urriaren 30tik azaroaren 20 da) Eby medikuak berak uste du harrapaketa hain hurbila dagoela, azaroan izan zitekeela, eta baliteke, Jaunak esaten zuen gertakaria, baina hori bere iritzia baino ez da.

Etxerako bidean, Ronek egunkaria hartu zuen, USA Today, alboko eserlekuan zegoena, eta bere begiz jo zuen artikulu bat azaroaren 20a aipatzen zuena: Estatu Batuek izendatuko ditu 10 kide Segurtasun Kontseiluarentzat, eta berak galdetzen du horrek zer ikusia izan ote zitekeen Ebyk jaso zuen hitzarekin. Edo harrapaketa dateke? Edo eraso terrorista berri bat suntsipen masiboko arma batekin? Edo meteoro batek lurra jotzen duena? Edo bat-bateko gerra bat eta elkartruke nuklearra Ekialde Erdian? Inork ez daki.

Izanak izan, mantendu gaitezen kontuak konpontzen Jaunarekin, otoitz egizu besteen alde, testifikatu, eta otoitz egizue duinak hartuak izan zaitezten ihes egiteko lurraren gain datozen gauzetatik, eta zutunik egoteko Gizonaren Semearen aurrean.