PROFEZIA 44

ALTXA ZAITEZTE ZELATARIAK HARRESIAN

GANTZUDURAPEAN MINTZATUA GUR. APOSTOLU ELISHEVA SHERRIE ELIYAHUREN BITARTEZ

1998KO URRIAREN 8AN

* * * * * * *

2 KRONIKAK 36:16

Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK

Aspaldi ohartu nizun, Elisheva, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8

NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *

PROFEZIA 44

Zeren NIK askori deika nabil orain, dio YAHUVEHK. Hauek dira NIRE esaneko ontziak, tresna esanginak NIRE armada naturaz gaindikoan, batasuna ekarriko duena NIRE gorputzari. Haiek ekarriko dute txukuntasuna. Orain baita garaia, dio YAHUVEHK, orain da garaia NIRE zelatarientzat. Orain da garaia ordu txikietan ibili diren horientzat. Altxatu, altxatu, altxatu, Oi, jende lozorroak! Altxatu orain! Altxatu orain! Altxatu orain! Eta aldarrikatu garaipena! Armada izugarria eta indartsua, armada beldurrez eta izuaz dar-dar eta artegatu araziko duena etsaiari, zuen gizataldearen zarata entzuterakoan eta zuen martxarena lurretik. Jarraitu oihuka eta aldarrikatzen eta predikatzen Salbamenaren Ebanjelioa.

Partekatu zuen janari espirituala eta astindu logura zuen betazaletatik eta entzuzue NIRE zelatarien ahotsak. Zeren haiei eman diet hau, NIRE Berba, zuek altxa zaitezen. Altxatu! Altxatu!, dio YAHUVEHK, egizue hori atsegina dena NIRE begietan. Egizue hori Aintza ekarriko zaidana eta hori, arimen uzta handia ekoiztuko duena, eta jakingo dut benetan maite nauzuela. Altxatu! Altxatu! Altxatu! Eta esnatu egiarako eta gerrikatu zaitezte egiarekin eta zabiltzate egia horretan, ze NIRE asmoa betirako zuengan agertu da, eta oraindik prestaketa dezente dago egiteko eta egizue hori hartarako NIK sortu zaituztet egin dezazuen.

(Nire Zeruko Aitak hitz egin zidan gaur eta gauza horiek esan zizkidan gaur, hain argiro, hain garbiki. Ezen ekaitz hodeiak irakiten daude gizakien bihotzetan, berez ezin daitezkeenak ikusi, eta gerra hodeiak hodeiertzean batzen diren artean, eta gerra hodei horien boterezko tximista eta trumoia, barruan agertzen diren artean.)

Dantzuzue eta dakusazue, ez izan beldur, dio YAHUVEHK, NIGANDIK diren gauza horiengandik. Beraz, PRESTATU ZUEN BIHOTZAK. Abian jartzen diren gauza guzti hauek agertuko dira, dio YAHUVEH Ahalguztiduna. Ondo prestatu ditut NIRE deituak. Ez da zuen ardura egia ekoiztea. Soilik zuen ardura da erantzutea NIRE egiari, dio Jaunak, zure Jainkoak. Zeren bereiziko duzue egiazkoa faltsuarengandik, eta bakea izango duzue zuen bihotzetan, NIGANDIK diren gauza horiek zeuen onerako direla, eta bereiziko dituzue gauza horiek faltsuak direla eta etsaiarengandik bidaliak izan direla eta haren jarraitzaileak bidaliak dira zuei atzipetzeko. Erabilzue zuhurtzia, ez beheratu ernetasuna.

* * * * * * *