PROFEZIA 25

AMERIKA NIRE ESKUA ZURE AURKA JARRIA DAGO

MINTZATUA BUZTINEZKO ONTZI HONI, RUACH HA KODESHEN GANTZUDURAPEAN, APOSTOLU SHERRIE ELIYAHURI

1998KO ABENDUAREN 2AN

* * * * * * *

2 KRONIKAK 36:16

Baina haiek Jainkoaren mezulariei iseka egin, beraien esanak gutxietsi eta barre egiten zieten profetei. Jaunak bere herriaren kontra zuen haserrea gainez egiteraino handitu zen eta ez zen salbabiderik izan.

EZ DAUKA EZ GIZONEZKOEN EZ ANDRAZKOEN IZENIK

Aspaldi ohartu nizun, Elisheva, Ministerio honi ez ipintzeko ez gizonezkoen ez andrazkoen izenik, Ministeriorik egon aurretik ere. Zure espirituan ipini nuen, honako ezer ere ez luke izango egina zure eskuz, honako ezer ere ez luke izango egina zure ahoz. YAHUVEHREN ahotik jaio zen. YAHUSHUA zuen MASHIACHREN ahotik jaio zen. RUACH ha KODESHEN ahotik, zuen IMMAYAHREN ahotik jaio zen. Zure eskuz izango balitz, aspaldidanik lur jota egongo litzateke. Aintza Shkhinyahren haizeari esker lur guztian zehar putz egiten dabilena, haize Santua suspertzekoa. Ez da zure arnasagatik, bestela behea jota egongo zinateke.

ISAIAS 42:8

NI naiz Jauna, horixe dut Izena: ez diot NIRE ospea inori utziko, ez NIRI zor zaidan gorespena idolei emango.

* * * * * * *

SARRERA

1998ko abenduaren 2an otoitz egiten nengoen beste aizta profeta batekin. Berak telefonoz deitu zidan eta RUACH ha KODESHEN gantzudura etorri zitzaigun biongana. Biok sentitu ahal izan genituen YAHUSHUAREN haserrea eta auhenak. Honek jarraitu zuen ordu batzuk. Gero, nik hizkuntzetan hitz egiten hasi nintzen. Interpretazioa etorri zen, sakoneko dolamenarekin batera (sakonki negar zotinka barrutik). Hau da estreinakoz gutariko inork beste baten hizkuntzak ulertzeko gauza ginenak. Gaitasun berri bat. Nik oro har niri emandako RUACH ha KODESHEN hizkuntzak interpretatzen ditut, eta ostera, bakarrik Jainkoak baimentzen duenean. Gau honetan, gaitasun berri bat gertatu zen.

Berak hitz egin zituen hitzak nik idatzi nituenak mezu honen amaieran sartuak daude, horixe zen nik ulertu ahal nuen guztia. Beste hizkuntza batzuetan hitz egin arren, RUACH ha KODESHEN interpretazio gaitasunagatik, berba batzuk ingelesez entzun nituen. Sinesten dugu, beste profeta batzuk jendeari mezu honen ondoan ipini litezkeela. Profetak, mesedez, irakurri eta otoitz egizue haren hitzen ulermena lortzeko, batzuenak ez ditugu esaldi osoak. Nik hitz egin nuen gantzudura azpian eta hurrengo berbak sortu ziren, nik interpretatu ahal nituenak.

Zergatik RUACH ha KODESHEK eutsi zuen Profezia honek egun guzti hauek, ez dut horren ezagupenik. Gehienetan, nik hedatzen ditut atoan baina zerbait berezia dago Profezia honi buruz. Hiztegian begiratu genituen hitz ezezagunak ETA AURKITU GENITUEN 5 HIZKUNTZAK! Bibliak dio gizonen eta aingeruen hizkuntzetan hitz egiten dugula. Ez nuen inoiz jakin profezia berean, RUACH ha KODESHEK hezkuntza desberdinetan hitz egiten zituela. Hauek dira gure artean hitz egindako hizkuntzak: frantsesez, espainiar, greziera, indiarra, portugesez, uf! A ze nolako Jainko zirraragarria zerbitzatzen dugun! Hiru bider segidan oro har hitz egiten nuen “horrenda” hitza.

Jarraian, RUACH ha KODESHEK hitz egin zidana 1998ko abenduan 2a.

PROFEZIA 25

Suntsipena eta negarra dator. Ostera, NIRE Emaztegaiari NIRE zain dagoena, YAHUSHUAK ez du baimenduko Satanasek ukitu dezan ere. Eutsi zeure fedeari, ZEURE FEDEAREN ARABERA, IZANGO DA ZENBATERAINO JAINKOAK BABESTUKO ZAITUEN. Ikusazue garrasiak, begira herrialde guztiaren zehar eta suntsipena ikusiko duzue ikus muga arte, baina ez NIRE haurrentzat, ez NIRE jaioberrientzat, ez NIRE Emaztegaiarentzat. NIRE hegalpean ezkutatuko zaitut. Fedez ibili behar duzu eta ez bistaz. Gogorra dela uste baduzu orain fedez ibiltzea eta ez bistaz, orduan hainbat eta gogorrago izango da NIRE sumindura frogatzen duten haientzat!

Oi, NIRE jaioberriak! Oi, NIRE Emaztegaia! Banator zuei etxera eramateko NIRE ondora. Zuek ez zarete ibiliko suntsipenean, NIRE jaioberriak, NIRE Emaztegaia. Zuek, prest zaudetenak, itxoiten eta santutasunean bizitzen, NIK eramango zaituztet etxera. Prest ez zaudetenok, ezta itxoiten, ezta santutasunean bizitzen, suntsipena ikusiko duzue datorren egun honetan. Zerbitzari hau bidaltzen dut zeruko mana freskoarekin egun honetan. Beste batzuk egongo dira mana hau digeritzen dutenak, itxoiten baitaude, NIRETZAT bizitzen. Bakea NIRE baitan daukate.

Kontuz, zuetariko horiek iseka egiten duzuenak esanez NI ez naizela etorriko! Badaude horiek uste dutenak Amerikak beti irabaziko duela. Herrialde hau, Amerika, ez zait gustatzen. Ez duzu ikusiko garaipenik. ZURE HERRIALDE ETA AGINTARIEI BURUZ, SUDURRA ESTALTZEN DUT. Hatsa zerura iristen da, zure moralgabetasunarena, zure politikarena, zure diruzalekeriarena, zure itxurakeriaren hatsa, zure erlijio sistemaren hatsa. Amerika, zuk diozu “Jainkoarengan dugu konfiantza”, baina zuk ez duzu Jainko bati zerbitzatzen. Behintzat paganoak sasijainko bati zerbitzatzen diote, nahiz eta faltsua izan, badakite jainkoaren bati zerbitzatu behar diotela.

Antzinakoek zuhaitza zizelatu arren eta jainkoa deitzen diote, gutxienez badakite Sortzaile bati gurtu behar diotela, nahiz eta faltsua izan. Haiek txarto eta ondo dagoenagatik erantzun duen jainkoaren bat izan behar dute dakite bakarrik. Kreazioa onartzeko, Sortzailea izan behar duzu, nahiz Mohammed, Buda, Ala, eta abar. Behintzat, herrialde paganoak jainkoren bat onartu eta zerbitzatzen dute, nahiz eta FALTSUA izan. Haiekin erruki gehiago izango dut Amerikarekin baino.

AMERIKA, ZUK MADARIKATZEN DUZU NIRE IZENA. Zure eskoletatik eta gobernutik kanpo lagatzen duzu. Zure agintari politikoak darabilte atxikimendurako baina ez botererako. Zure agintari politikoak darabilte manipulaziorako, baina ez gurtzeko eta ez dute irakasten Kreazio guztiaren Jainkoari obeditzen. Zuek bakarrik NIRI deitzen didazue zuen asmoetarako komeni zaizuenean. ZUEK ARBUIATZEN DITUZUE EGUN SANTUAK ETA HIGUINTZEAK EGITEN DITUZUE EGUN SANTU HAUETAN. Zuen hatsa, Amerika, zerura iristen da eta NIK sudurra estaltzen dut eta LOTSA EMATEN DIDAZU, ZE LEHENAGO ZU NIREA ZINEN, ORAIN SATANASI DAGOKIZU ETA HAREN OLGETA INFERNUKOAK JOLASTEN DITUZU.

ZURE OINORDEKOTZA ESKUBIDEA SALDU DUZU, SANTUA ZEN HORI. Eta zure arbasoak onartu zidaten eta NIRE aurka bekatu egin zuten ere, hala ere, NIK errukia izan nuen NIRE Aintzarako banatua zen nazio honena, eta horrez gain, noiztik ikurri izarduna dakarkit Aintza? Amerika, hatsa zara NIRE sudurrean. Zure Sortzailea saldukeria egin duzu, NI, YAHUVEH, begiratu zaitez eta iseka egizu zure buruari, jainkotzat hartu baitzara.

Beste jainkoren premiarik ez duzula uste duzu. Zeure buruari gurtzeko prestatu zara. Zure agintari politikoak, eta bai, honela diot, agintari espiritual gorenak ere, diote ez duzula premiarik NIRE Aginduak betetzeko. Zuen Presidentea berridazten ditu NIRE Aginduak. Zuen agintari politikoak Sodoma eta Gomorra bezalakoak dira Etxe Zurian, toki bat irudikatzen duena ustez herri honen agintaritza.

Amerika, jainkotzat hartu duzu zure burua, baina ez NIRE jaioberriak, ez NIRE Emaztegaia, zuek zarete NIRE jaioberriak, zuek zarete NIRE Emaztegaia. Hitz hauek zuen bihotza berotzen dituzte, tartean arerioaren bihotza hotza dago. Amerika, NIK paper pila bat bezala hartuko dizuet eta sutan piztuko zaituztet denak ikus dezaten. Merkatariak negar egingo dute mundu guztian zehar zure ekintza gaiztogatik.

Zure ukabila Jainko Ahalguztidun YAHUVEHRI higitzera ausartu zara eta NIK biribilkatuko dizut, eta NIRE etorrerako prest daudenei, gorantz. Ibili beharko duzue nahiko nuke zuek ibili ez bazenuen. Ohartuak izan zarete. Sinesten baduzu fedez ibiltzea saila dela orain, zenbat eta gogorrago uste duzu izango dela, datorren zarrada ikusten duzunean? Oi, Amerika, NIRE suminduraren suteak harrapatuko zaituzte!

NIGAN ezin dutela konfiantzarik izan orain haiei salbatzeko dioten horientzat, bada, fedea falta zaizue, FEDEAN IBILI BEHARKO DUZU EDO HILKO ZARA. Nahiago nuke ibili beharko duzun bidetik zuk ibili ez beharra egotea. Zuk ibili beharko duzu NIRE Emaztegaia ibili ez duen behar tokitik. Zuk galdetzen duzu: nondik ibiliko zara? Ibili beharko duzu Larritasunezko bidetik eta BAKARRIK IBILIZ GERO FEDEZ ETA EZ BISTAZ BIZIRIK IRTENGO ZARA. Gaur deitzen dizut, sartu agudo, lar berandu izan aurretik. Gura dut fedea izan dezazun gaur. Gura dut fedea izan dezazun. Zatoz NIRE besoetara.

Zergatik itxaron? Zergatik zoaz? Zuk, ezagutzen ere ez nauzuna, ORDAINDU BEHARKO DUZU. Ideiarik al duzu oinazeaz? Prestatu zaitez NIGANA etortzeko gaur, lagundu berba hau hedatzen, OTOITZ EGIZU, ohartu lurreko lau bazterretan. Utziozu altxorrak lurrean eraikitzeari eta hasi altxorrak zeruan eraikitzen. NIRE Emaztegaia deika dabil NI etortzeko. Zenbat gehiago itxoin beharko dut? Gaiztakeriaren uholdea dator. NIK esan nizuen prestatzeko, orain horixe berbetan ari naiz: zenbat sinesten duzue NIK berrerosiko zaituztela? Otoitz egizu duin aurkitua izan zaitezen NIRE sumindura datorrenetik ihes egiteko. Bai, YAHUSHUA da NIRE Izena. Bai, garaipena zuena da.

Prestatu zaitezte datorren gerrarako. Zuentzat, geratzea tokatzen zaizuela diozuenak eta NIRE suminduran ibiltzea, NI NIRE Emaztegaia eramateko nator. Bera da NIRE birjina eta bere tunda moztu du eta olioa du bere argiontzian, eta olioa aparteko. Zuen gain datorren izu-ikara ikusteko ihardukitzen duzuenak, ibiliko zarete fedez eta ez bistaz. SAMALDAK HILARAZIAK IZANGO DIRA ETA ASKOK EZ DUTE HARTUKO PIZTIAREN MARKA. Era gogorrean ikasiko dute, uko egiten baitiote orain entzuteari. FEDEZ EZ DIRENAK IBILIKO HILKO DIRA. Ez izan beldur ze egongo dira banaka batzuek EZ DUTENAK ZALANTZARIK NIGAZ IZANGO EZ DAGOENEAN EZ JANIK EZ URIK. FEDERIK BA AL DUZU OTOITZ EGITEKO HARRI BATI ETA SINESTU URA EMANGO DIZULA? BA AL DUZU FEDERIK BUZTINA OGIA DELA SINESTEKO?

Ez al duzu ikusten, ENE kuttuna? Horregatik nahi dut NIRE albora zu ekartzea, NIRE Emaztegaia izan zaitezen. Zergatik itxoin? Gezurretan nabilela uste duzu? Ez duzu zertan arduratu edo asaldatu. Zuetariko prest zaudetenak, NIK etxera eramango zaituztet, prest daudenak eta fedea dutenak NIK gordeko dietela epaia eta sumindura datorrenaren gainetik. NIK babestu nuen Lot suminduratik. NIK Noe gorde nuen suminduraren gainean. Konfiantza dutenentzat, horrela egingo dut. Zure fedea dagoenean, NIK erantzungo dut. Ba al duzu federik sinesteko NIK babestuko dizudala sumindura eta epaiketako denboran lur honetara datorrena? Federik ba al duzu sinesteko NI etorriko naizela eta zu berrerosi Jainko Ahalguztidun YAHUVEHREN sumindura erori orduko? SALBAZIOA ZURE FEDEAREN ARABERA DA. Zergatik uste duzu hau desberdin izango dela?

DENAK JADA MARKATUAK DAUDE. Lurra sortu aurretik hautatua zegoen. NIK banekien zein erabakia hartuko zenuten zuek hartu aurretik. NI naiz erabateko Jakinduria eta Ezaguera, ez da egia? NI naiz HASIERA eta AMAIERA, egiaz? Zuk egiten duzun ezer ezin nau harritu jada idatzia baitago. Harritzen al zaizu hau? NIK badakit nork markatua izan den berrerospenaren markarekin eta KONDENAZIOZKO markarekin. Jada hautatua izan da gomutaz aurretik. Liburu bat dago idatzia Biziaren Liburua dena. Liburu bi batean, LIBURU BAT SALBAZIOKOA ETA LIBURU BAT KONDENAZIOKOA.

NI NAIZ haragia egin zeneko Hitza. Gur nazazu, ez liburua HITZA dakarrena. NIRE Izena YAHUSHUA ha MASHIACH da. Liburua liburua da. NI ez naiz Tora. NI ez naiz Biblia. NI ez naiz Koran. NI HITZA NAIZ. NIK babes dezaket NIRE Hitza. MAITATU NIRE HITZA, EZ LIBURUA. Zenbatek dute Bibliak eta Torak eta ez dute ikasten ere? NI naiz Jainko Handia NI NAIZ. NI NAIZ HITZA haragia bihurturik. EZ GURTU BIBLIA. EZ GURTU TORA. EZ GURTU KORAN. Zuen Jainkoa, Jainko Ahalguztiduna da. Sinetsi eta mantendu tinko NIRE Hitzean. Gurtu Jainko Ahalguztidunari, NI NAIZ Handiari. NI HITZA bainaiz. NIK EZIN DUT GEZURRIK ESAN. NI EZ NAIZ BIBLIA BAT, EZTA TORA, EZTA KORANA. NI NAIZ NI naizena.

NIRE Hitza idatzi dut zuen espiritu eta arimetan. NIRE ESPIRITUA duzue zuen baitan. Badakizue zer gertatzen ari den Ameriketan oraintxe bertan. ETXE ZURIAK ERRE EGINGO DA ETA AGINTARI POLITIKO GUZTIAK, JAINKO AHALGUZTIDUN YAHUVEH ETA YAHUSHUAREN AURKA BORROKATZEN DUTEN HAIEK, BERRIRO ITZULIKO DIRA SUGARRETARA ETORRI ZIREN LEKUTIK. BADAUDE AGINTARI POLITIKOAK HARAGIZKOAK DIRUDITELA BAINA EZ DIRA. MENPERATUAK ETA OINPERATUAK DEMONIOENGATIK DAUDE. Zerbitzari honi eman diot ausardia NIRE Berbak hitz egiteko eta beste profeta batzuk gauza bera konfirmatzen dute, ez haiek horiek esatea nahi dutelako, haien haragia dardaratzen du, haatik, obeditzen dute eta idatzi eta esan NIK esaten diedana.

Ez al dio NIRE Hitzak: NIK bidaliko ditut NIRE Profetak zorigaitza bidali aurretik? Berba hauek bekartzate lasaitasuna belarri espiritualak entzuteko duten horiei. NIRE RUACH ha KODESH dutenak biziko dira eta ez dira beldur izango. Ez dutenak, beldur izango dira ETA HILKO DIRA. NIRE ARDIAK EHUNTZETATIK BANATZEN ARI NAIZ ETA GARIA LASTOETATIK, ABEL KAINGANDIK, DAVID SAULGANDIK, ETA EGIPTOTARRENGANDIK ISRAELDARRAK BANATU NITUEN BEZALA. LEHEN EGIN NUEN, BERRIRO EGINGO DUT. Zuen fedea YAHUSHUARENGAN mantendu, ez gero utzi inori osten zuen ITXAROPEN BEDEINKATUA.

Prest egon begiratu gabe noiz uste duzun etorriko naizela. Ez gero egon lo kuluxka eta bekatu egiten, fariseuen bizimodua bizitzen, ze NIRE Emaztegaia kutsugabe eta Santu mantendu behar du NIRE aurrean. NIRE Emaztegaia birjina izan behar du. Baldintzak daude NIRE Emaztegaiarentzat. Birjina diodanean esan nahi dut KUTSATUGABEA GIZONEZKO ERLIJIO ETA DOKTRINAGATIK. NIRE EMAZTEGAIA BESTE PASIOI BAT IZAN BEHAR DU NIRE AURREAN.

NIRE Emaztegaiak ez du bere fedea beste edozein jainkoarengan, haren Senargaian izan ezik. NIRE Emaztegaiak sinetsi behar du NIK babestuko diodala, eta NIK banatorrela NIRE Emaztegaiarekin alde egiteko berarekin ezkontzeko. Ezkontzeko ihesaldia sekretua da. Oturuntza mahaia prest dago, dena dago prest. Aingeruak lekuko bezala jaukituko dute. Orain geratzen dena bakarrik da etortzea eta NIRE Emaztegaia harrapatu, negar batean eta atsekabetzen eta NIRE etorriaren falta sentitzen duena egun bakoitzean. Entzuten dizut, ENE kuttuna. Ez izan beldur, zure Salbatzailea hemen dago.

Mundu honetatik eramango dut beste ohar barik, NIRE Profeten bidez hitz egiten dudanean baino. Egon erne, urteak zeneuzkatela damutzeko uste zenutenak, DAMUTU. Arineketan sartu ontziaren ate barruan. Esan nuen liburu bi zeudela, eta arima bakoitzak aurkitzen dela, nahiz BERREROSPENAREN liburuan, nahiz KONDENAZIOARENEAN. Orain diotsuedana da BADAUDELA ERE IZENAK EZABATUAK.

Zuen erabakia da zuen izena borratzen bada. Haien biziak eman zidatenak, gero hartu zutenak eta kondizio horretan hil zirenak, zeinen arimak utzi zioten YAHUSHUARENGAN konfiantza izaten haiek salbatzeko, NIRE Eskaintza Kalbarioan ezeztatu zuten. NIRE Hitzak irakurtzen dituztenak eta ostera, ez dira haiengatik bizi, NIRI ezin da atzipetu. NIK badakit nork aitortzen nauen gizakiaren aurrean bakarrik itxuraz. NIK badakit nortzuk aitortzen nauten gizakien aurrean eta egiten dute benetan maite nautelako. Plantak egiten dituen eliza fariseuena da. Fedezko itxura dute, baina ez dago federik barruan. Hauxe ez da NIRE Emaztegaia. NIK badakit nor den NIRE kuttuna. Ez atzipetu zure burua gehiago. DAMUTU ZAITEZ GAUR, BERANDUEGI IZAN AURRETIK!

Badira arimak haien izenak berrerospen orrialdean egon zirenak, baina, haien fede eta leialtasun gabetasunagatik haien Jainko eta Salbatzailearenganako, haien izenak ezabatuak izan ziren. Zeuri gertatu ez zaizun horrelakorik! KONTUZ GORDE ZURE BIHOTZA ETA ZURE ARIMA. Zuk, eman didazuna, ez utzi inori zu desbideratzerik zure lehenengo amodioari maitatzeaz, zerbitzatzeaz zure lehenengo amodioari, leial mantentzeaz zure lehenengo amodioari. Ostentzean, NIK ezeztatuko dizut NIREA bezala. Ez utzi inori zuri osten zure ITXAROPEN BEDEINKATUA! NIRE Hitzak ez du gezurrik esaten.

Fedez hitz egiten duzuna, izango duzu YAHUSHUAREN Izenean. Zenbat maite nauzu? Orduan, izango al duzu NIGAN konfiantzarik? NIRE faltan egongo zara eta arnasestuka zure Jauna Jainko Ahalguztidun eta Salbatzaile, zure Erregeen Erregea eta Jaunen Jauna, berehala datorrena, zuri mantentzeko datorren suminduraren gainean? ZURE ETORKIZUNA ZURE FEDEAREN ARABERA DA. NON IGAROKO DUZUN BETIKOTASUNA, ZURE FEDEAN DATZA. Entzun adi eta onartu NIRE Hitzak. NIK hitz egingo dut zuetariko bakoitzari dagokionean, zer egin eta zer esanagatik. Soilik NITAZ zalantzatzeari utziozu edozein modutan.

BUKAERAKO OHARRA

Hitz eginda YAHUSHUA ha MASHIACHREN gantzudurapean zerbitzari honi, Sherrie Eliyahu, 1998ko abenduko 2an, gaueko 4:46an eta argitaratu gabe abenduan 18arte, Iraken bonbardaketaren bigarren eguna. Hanukkaren seigarren eguna! BERAK hitz egin du higuintzeak egiteari buruz Egun Santuetan.

Hitzak interpretatzen ditugu baina ez esaldi osoak. Profetak, mesedez, egizue otoitz, ze hau hizkuntza desberdin askotan dago. Nik ulertu nituen hitz hauek Eleciak esan zidanak hizkuntzetan. Orain, elkartzeko profeten laguntza behar dut. Mesedez, bidali e-posta mezu honek zer esan nahi duenarekin zuen ustez. Hitz batzuek hiztegietan begiratu genituen gero, eta esanahia aurkitu genuen beste hizkuntzetan. “Horror” edo “horrendo” baliteke izatea “horrenda”, portugesez “horror” da, baina existitzen da toki hori.

Aurrera, aurrera, Errusia. Jainkotiar, kontuz kontrolari buruz. Gerra giroa herrialde sinple batean Errusiaren ekialdean. Nazioa (basil) (santo real) nazioan. (baliteke Brasil?) Hiru nazio edo hiru errege, arazo moralak bakarrik gure herriko kontrolaren azkena. Arazo moralak datoz Israelekin istiluekin dabilen nazioari. Azkena, ikusten dut nicome (irabazia) sendatzaile ugari amaitzen dute nicome (irabazia). Azkena Txinako (Maco) hego-ekialdeko itsaso eremuaren gain egun guztietan iheska herrian hemen olio errusiar gerra ni herri morala naiz. Ekialde Erdiko Gerra moralena zen, moralak aurrerantz doaz Errusian. Sartu nicome (irabazia) Oi, nire Jauna! Nicome (irabazia). Emaztegaiari egunero entzuten diot.

Hauexek dira Eleciak interpretatu zituen hitzak, Sherrie Eliyahuk hizkuntzetan hitz egin zuenean: Aurrera! Aurrera! Ekialde Erdia goiko etxe, goikoa, goikoa, gantzudura, Aurrera! Etxea gorantz. Txarra gauez gertatzen da. Horenda, horrendous, jakingo duzue gauez. Parena, nokatea holrenda pocasa hoya micatina pocashoya. Ez daukat ideiarik ere zein hizkuntzetan dauden bi esaldi hauek. Ba al daki inork? Hitzak idatziak daude esaten diren moduan.

* * * * * * *