HANUKAH ZORIONTSUA!

Jaso ditugu horiengandik nahi dutenak Hanukah behar den moduan ospatzea, baina ezin dute lortu Menorah. Hau baldin bada zeure kasua, hartu kemena, Menorah bat daukagu erabili dezakezuna interneten, egunero, jarri kandela bat piztuta toki egokian, YAHUSHUA ha MASHIACH, MUNDUAREN ARGIA ospakizunean. Egin behar duzun guztia da klikatu linkean Hanukahko orrialde nagusian eta gozatu zure Menorah. Shalom!

Eposta Stephenena (Hong Kong): “Elisheva maitea, Nola zaude? Ideia bat daukat. Nola deritzozu Hanukkah elkarrekin ospatzea interneten bidez? Otoitzean nago Jainkoari Menorah baten eske eta kandela multzo bat. Maitasun handia YAHUSHUARENGAN, Stephen.”

ZER DA SHAMISH?

Tenplua berreskuratua izan ondoren, tenpluko menorah piztua izan zen. Ez zen inoiz amatatu behar baina olioa zegoen bakarrik egun bat irauteko. Zortzi egun behar izan zituzten olio gehiago lortzeko. Bueltatu zirenean olioarekin, haien harridurarako, lanpara oraindik piztuta zegoen. Guk kandelak pizten ditugu gure Hanukako Menorahrako zortzi egunen zehar mirari hau ospatzeko. Altuen dagoen kandela Menorahn deitzen da shamish. Erabiltzen da beste kandelak pizteko Hanukan. YAHUSHUA irudikatzen du, ¡munduko argia! Hanukako lehenengo gauean erabiltzen dugu piztua dagoen kandela, shamish, pizteko kandela berri bat. Bigarren gauean, shamish eta beste bi kandelak pizten dira eta abar. Zortzigarren gauera arte noiz bederatzi kandela guztiak piztuak dauden (Shamish barne).

Chanukah, idazten dena baita ere Hannukah, edo Hanukkah, esan nahi du “dedikazioa” eta esan nahi du “Argien Festivala”. Festa Judua da hasten dena data hebrear Kislev 25ean eta irauten du zortzi egun, Tevet bigarrenaren zehar.

Behin egia ezagutzen duzunean, ez duzu amore ematen dakizunaz egia zer den, mundu guztia jarraitzen duen ohitura delako soilik. Kementzen dizugu partekatu dezazun informazio hau zure seme-alabekin. Ez geratu Gabonak diren gezurraren zati izaten!

YAHUSHUAK dio: EZ, EZ, EZ!

“Utzi ohitura paganoa ospatzearena festa pagano hau eta itzuli zuen bihotzak NIGANA, ¡munduko Argi Betikoa! NI bainaiz Bidea, Egia eta Argia!”

Hartu lehen ezagunak ziren Gabon argiak, orain aldarrikatu dezakezu direla zure HANUKKAH ARGIAK, eta jar itzazue Hanukkah ospatzeko. Klikatu beherago irakurtzeko festa paganoari buruz, Gabonak, eta zergatik EZ genukeen ipini behar zuhaitzak gure etxeetan ezta erori harrapakin festa gaizto honen segadetan.

MAKABEOAK

HANUKKAHK OROIPENA EGITEN DU MAKABEOEN GARAIPENARENA (Judagandik gidatuak) sirioen greziarren gain altxamendu batean gertatu zena gutxi gora behera 165 K.a.

Garaipena miraritzat hartua izan zen, baina Judu elezaharrak ematen du gainerako azalpena Hanukkahko ohiturei buruz, ondoren azaltzen direnak. Behin tenpluko mendia aldarrikatua izan zenetik, tenplua berriro dedikatua izan behar zuen. Eleazaharren arabera, bakarrik aurkitu zen sakramentuzko olio pitxer ttipin bat, nahiko egun baterako. Mirariz, olioa erre zen zortzi egunen zehar, hemendik Hanukkahko zortzi egunak.

Chanukahko ohitura garrantzizkoena da kandelak piztea. Juduek pizten dituzte kandelak argimutil batean “menorah” edo “hanukkiah” deitzen dena. Gau bakoitzean gehitzen da kandela bat gehiago. Erdiko kandela deitzen da “shamash”. Erabiltzen da pizteko beste kandela bakoitzak eta gauero pizturik dago. Hortaz, Hanukkahko lehenengo gauean pizten dira bi argiak (shamash eta lehenengo gauerako kandela) eta azkeneko gauean bederatzi kandela daude pizturik.

CHANUKAHKO JANARIA

Ohitura da jatea oliotan frijitutako janariak Chanukahren zehar. Ohiturazko janari batzuk dira patatazko enpanadak eta “sufganiot” (donuts antzekoak).

Beste ohitura bat dreidel jokoa.

Israelen Chanukah da festa garaia. Eskolak itxita daude astebete eta festa eta eginkizun ugari egoten dira lurralde guztiaren zehar. Abesten dugu Chanukahko soinuak, janari asko jaten dugu eta ondo pasa.

CHANUKKAHKO ZORTZI EGUN

Esan behar diren otoitzak Chanukah pizten den garaian:

Izan dadin zure nahia, YAHUVEH, nire Sortzailea, YAHUVEH eta nire ABBA YAHUVEH YAHUSHUAREN Izenean, hau izan dadin denbora atsegina ZURE aurrean, gordetzeko Chanukahko argimutilaren argiak pizteko, oroimenean argi txit distiratsuarena ZUK bidali zenuena mundu honetara: ZURE Bakar-sorturiko Semea gure YAHUSHUA ha MASHIACH, eta oroimena nola BERA sortua izan zen Hannukahn (eta jaio zen bederatzi hilabete ondoren Succotean, Tabernakuluen Festan).

Hau da beste arrazoia zergatik ospatzen dugun Argien Festa.

Oliozko argiak amatatzen dira zortzi egunen ondoren.

YAHUSHUA, argi distiratsuena lur honetara bidalia, benetako bizidun olioa, iraungo du BETIKOTASUN guztirako.

Ospatzen dugu argi bien miraria.

YAHUSHUA da MENORAH BIZIDUNA!

BETIKO ARGIA inoiz ez dena amatatuko!

Eskerrik asko YAHUSHUA errebelazio hau emateagatik Elishevari 2005eko azaroaren 23an.

Zeren ZEU zara YAHUVEH, nork piztuko duen nire lanpara, YAHUSHUAREN Izenean, nork argituko duen nire iluntasuna.

Bidali ZURE argia eta egia, zeren guk bakarrik bilatzen dugu ZURE egia, RUACH ha KODESHEN bitartez, gidatuko nauena beldur izaten eta maitatzen ZURE Izen Sagaratuak, ikasi eta gorde eta irakatsi ZURE Tora Santua, Tora idatzia, eta Tora berbazkoa etorri zena, Berba haragi bihurtzen dena bezala, ZURE Seme Bakar-sorturiko YAHUSHUA ha MASHIACH. Ardura handiz ohore emateko ZURE Izen bedeinkatu handietsia YAHUVEH eta ZURE Seme YAHUSHUA.

Chanukahko argiak direla eta, egidazu jakintsuak Argi biziaren bitartez gidatzen gaituena, YAHUSHUA, gure Tora biziduna. Txatal hau betea izan dadin idatzia dagoen bezala: “ez da aldenduko zure ahotik, zure semeen ahotik eta zure semeen semeen ahotik” dio YAHUVEHK “oraindik eta betikotasuneraino”. Nire semeak eta nire ilobak esanekoak izan daitezen Torari eta gizaki fededunak eta ZUK indartu diezaguzun gure borondatean obedientzian Torari eta ZURI dena ZURE onginahiaren arabera. Ni izan nadin nahiko on ikusteko nire seme-alabak eta ilobak promes egiten Tora betetzeko eta aginduak zintzotasunez.

Agerian ipini gure begiak, sumatu ahal izan gaitezen ZURE Tora Santuaren mirariak zehazteko Toraren egia eta haren misterioak. Garbitu gure bihotzak ZURE zerbitzurako, baztertu iezaguzu gaiztakeriatik eta bekatuzko pentsamenduetatik, gure begiek ikus dezaten gure Seme YAHUSHUA kuttunaren itzulera, nor etorriko den eta erreinatu Jerusalemen Erregeen Errege eta Jaunen Jaun bezala.

KANDELAREN BEDEINKAZIOA

Ba-rucha-tah Adonai E-lo-hei-un, Mel-ech ha-olam,

Bedeinkatua zara ZU, O YAHUVEH, gure Jainko, unibertsoaren Errege,

Asher kideshanu be-mitzvotav,

Nork santifikatu gaituen HAREN Berbarekin

Ve-tzivanu le-hadlik ner shel-Chanukah

Eta agindu diguzu Chanukahko argiak bizkortzea

Al Ha-Nissim

ZORTZI GAUETAN ESATEN DENA

Argi hauek bizkortzen ditugu mirariei esker

Askapenak eta harrigarriak ZUK egin zenituenak gure arbasoen alde

ZURE apaiz santuen medioz. Zortzi egun guztien zehar

Chanukahkoak argi hauek sagaratuak dira, ezin da ezta erabilera mundukoa egin haiekin

Baina guk bakarrik begiratu behar ditugu, eskerrak eman ahal izateko

ZURE Izenari ZURE mirariengatik, ZURE askapenak eta ZURE harrigarriak

Bedeinkatua zara ZU, O YAHUVEH, gure Jainko, unibertsoaren Errege

Nork egin zituen balentriak harrigarriak gure gurasoentzat aintzinako egunetan garai honetan.

LEHENENGO GAUEAN SOILIK

Bedeinkatua zara ZU, O YAHUVEH, gure Jainko, unibertsoaren Errege

Guri bizia emateagatik, guri hornitu eta ahal egin gaituzulako denboraldi honetara heltzeko.

Piztu lehenengo kandela. Esan goiko bedeinkazioa kandelak pizten dituzuen artean. Behean oroimena dago modu guztiena YAHUVEHK libratu gaituena gure arbaso Juduak, idatzia dagoen bezala Eskritura Santuetan.

ESKRITURAKO IRAKURPENAK CHANUKAHRAKO

LEHENENGO GAUA

ZENBAKIAK 7:1-17

Eraikuntza burutu zuen egunean, Moisesek olioa isuriz sagaratu zuen egoitza bertako tresna guztiekin; berdin egin zuen aldare eta bertako tresna guztiekin ere. Gero leinuen ordezkari bezala izen-bilketa egiten jardun zuten familiaburuek beren oparia aurkeztu zioten Jaunari: sei gurdi estali eta hamabi idi, hau da, gurdi bat bi buruzagiko eta idi bat buruzagi bakoitzeko. Guztia egoitzaren aurrean ezarri zuten. Orduan, Jaunak esan zion Moisesi: Ekarri dituzten opariok hartu elkarketa-etxolako zerbitzurako, eta eman lebitarrei, nori bere egitekoaren arabera behar duena. Hartu zituen Moisesek gurdiak eta idiak eta lebitarrei banatu zizkien: gerxondarrei bi gurdi eta lau idi, beren egitekoaren arabera, meraritarrei lau gurdi eta zortzi idi, Aaron apaizaren seme Itamarren gidaritzapean bete behar zuten egitekoaren arabera; kehatarrei, berriz, ez zien gurdirik, ez idirik eman, haien egitekoa gauza sakratuak bizkarrean eramatea baitzen. Aldarea sagaratzeko egunean, familiaburuek aldarearen inaugurazioko opariak eraman zituzten eta aldare aurrean ezarri. Orduan, Jaunak esan zion Moisesi: Egun bakoitzean familiaburu desberdinak eramango du oparia aldarearen inauguraziorako. Lehen egunean Aminadaben seme Nahxonek, Judaren leinukoak, eraman zuen oparia; bigarren egunean Tzuarren seme Netanelek, Isakarren leinukoak; hirugarren egunean Helonen seme Eliabek, Zabulonen leinukoak; laugarren egunean Xedeurren seme Elitzurrek, Rubenen leinukoak; bosgarren egunean Tzurixadairen seme Xelumielek Simeonen leinukoak; seigarren egunean, Deuelen seme Eliasafek Gaden leinukoak; zazpigarren egunean, Amihuden seme Elixamak Efraimen leinukoak; zortzigarren egunean Pedahtzurren seme Gamalielek Manasesen leinukoak; bederatzigarren egunean Gideoniren seme Abidanek Benjaminen leinukoak; hamargarren egunean Amixadairen seme Ahiezerrek Danen leinukoak; hamaikagarren egunean Okranen seme Pagielek Axerren leinukoak; hamabigarren egunean Enanen seme Ahirak Neftaliren leinukoak.

HASIERA 1:2-5

Eta Jainkoak esan zuen: Izan bedi argia. Eta izan zen argia. Ikusi zuen Jainkoak argia ona zela eta bereizi egin zuen ilunpeetatik: argiari egun eman zion izen eta ilunpeei gau. Honela lehen eguna burutu zen.

HASIERA 1:14-18

Jainkoak esan zuen: Izan bitez argizagiak zeru-sabaian eguna eta gaua bereizteko, eta jaiak, egunak eta urteak ezagutarazteko. Izan bitez zeru-sabaian lurrari argi egiteko. Eta hala izan zen. Jainkoak bi argizagi handi egin zituen: handiena egunaren gain jartzeko eta txikiena gauaren gain. Eta izarrak ere egin zituen. Zeru-sabaian ezarri zituen lurrari argi egiteko, egunaren eta gauaren gain jartzeko, argia eta ilunpea bereizteko. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen.

JOAN 1:1-13

Hasieran bazen Hitza, Hitza Jainkoarekin zegoen eta Hitza Jainko zen. Hasieran Jainkoarekin zegoen Hitza. Gauza guztiak beronen bidez egin ziren, eta egindakotik ezer ez da berau gabe egin. Hitzarengan zegoen bizia, eta bizia gizakien argia zen; argi horrek ilunpetan egiten du argi, baina ilunpeek ez zuten onartu. Agertu zen gizon bat Jainkoak bidalia. Joan zuen izena. Testigu izatera etorri zen, argiaz testigantza egitera, beraren mezuaren bidez sinets zezaten. Ez zen hura argia, argiaren testigantza egin behar zuena baizik. Hitza zen egiazko argia mundura etorriz gizaki guztiak argitzen dituena. Munduan zegoen eta mundua haren bidez egina izan arren, mundukoek ez zuten onartu. Bere etxera etorri zen, baina beretarrek ez zuten onartu. Onartu zuten guztiei ordea, berarengan sinesten dutenei, alegia, Jainkoaren seme-alaba izateko ahalmena eman zien. Hauek ez dira giza odolekoak ezta gizakiaren borondatez sortuak ere, Jainkoarengandik jaioak baizik.

BIGARREN GAUA

ZENBAKIAK 7:18-23

ISAIAS 5:20-24

Ai zuek, gaitzari on eta onari gaitz esaten diozuenok, iluna argi eta argia ilun, samina gozo eta gozoa samin bihurtzen duzuenok! Ai zuek, zeuen begitan jakintsu, zeuen ustetan zentzudun zaretenok! Ai zuek ardoa edaten nagusi, edariak nahasten txapeldun zaretenok, errudunari diru-truke arrazoi ematen eta errugabeari zuzenbidea ukatzen diozuenok! Beraz, suak lastoa irensten eta sugarrak galtzua kiskaltzen duen bezala, halaxe ihartuko dira zuen sustraiak, hauts bihurtuko zuen loreak. Zeren eta Jaun ahalguztidunaren irakaspena baztertu egin baituzue eta Israelgo Santuaren hitza mespretxatu.

MATEO 6:22-23

Begia da gorputzari argi egiten dion kriseilua. Begia onik baduzu, zure gorputz osoa argitan ibiliko da. Begia gaixo baduzu, ordea, zure gorputz osoa ilunpetan ibiliko da. Beraz, zeure barruan argi behar lukeena iluna bada, a zer ilunpea zurea!

HIRUGARREN GAUA

ZENBAKIAK 7:24-29

SALMO 115:5-7

Ahoa bai, eta hitzik ez dute; begiak bai, eta ikusten ez; belarriak bai, eta entzuten ez; sudurra bai, eta usaintzen ez; eskuak bai, eta ukitzen ez; oinak bai, eta ibiltzen ez; eztarrian hotsik atera ezin.

JOB 24:13, 17

Gaizkileek argiari kontra egiten diote, ez dituzte argiaren bideak ezagutzen, ohituak daude argirik gabeko bideetara. Horientzat egunsentia gau iluna da, ohituak baitaude iluntasuneko izuetara.

JOB 18:5-6

Bai, gaiztoaren argia itzali egiten da, haren sukaldean ez da sugarrik pizten, ilundu egiten da haren etxeko argia, itzali, argi egiten dion kriseilua.

JOB 12:25

Iluntasun beltzean dabiltza itsumustuan eta mozkorrak legez zabunkarazten ditu Jainkoak.

JEREMIAS 25:10

Desagerraraziko ditut zuen artetik poz-alaitasunezko oihuak, senar-emaztegaien kantu alai eta atseginak, errota-hotsa eta kriseiluaren argia.

EZEKIEL 32:8

Zuregatik ilunduko ditut zeruko argizagi guztiak, eta ilunpea ekarriko zure herrialdera. Honela diot nik, Jainko Jaunak YAHUVEH.

ISAIAS 42:18

Entzun, gorrok, begira eta ikus, itsuok.

MARKOS 8:14-21

Ikasleei ogia hartzea ahaztu zitzaien eta bat bakarra zeukaten ontzian. YAHUSHUAK oharpen hau egin zien: Begira gero! Ibili kontuz fariseuen eta Herodesen legamiarekin! Haiek berriz, elkarren artean honela ari ziren: Ogirik ez dugulako ari zaiguk! Konturatu zen YAHUSHUA eta esan zien: Zer ari zarete ogirik ez daukazuela eta? Oraindik ez al duzue ulertzeko adimenik? Hain burugogorrak al zarete? Begiak eduki eta ez duzue ikusten? Belarriak eduki, eta entzuten ez? Ez al duzue gogoan, bost mila gizonen artean, bost ogiak banatu nituenean, zenbat saski bete zenituzten hondarrekin? Hamabi, erantzun zioten. Eta lau mila gizonen artean zazpi ogiak banatu nituenean, zenbat otarre bete zenituzten hondarrekin? Haiek erantzun: Zazpi. Orduan esan zien: Eta oraindik ez duzue ulertzen?

LAUGARREN GAUA

ZENBAKIAK 7:30-35

ISAIAS 42:5-7

Hau diotso bere zerbitzariari Jainko Jaunak zeru zabalak egin zituenak, lurra finkatu eta landaretza sortu zuenak, gizakiei eta lurrean mugitzen diren guztiei bizi-arnasa eman zienak: NIK, YAHUVEHK, salbamen-ekintzarako dei egin dizut eta eskutik heldu; NIK eratu zaitut eta egiteko hau ezarri: herriarentzat NIRE ituna berritu eta nazioei argi egitea, itsuen begiak zabaldu eta presoak espetxetik ateratzea, ilunpetan bizi direnak kartzelatik.

ISAIAS 45:7

Neu naiz argiaren egilea eta ilunpearen sortzailea, neu zorionaren egilea eta zoritxarraren sortzailea: NEU YAHUVEHK horren guztiaren egilea!

ISAIAS 42:16

Ezagutzen ez duten bidetik eramango ditut itsuak, ibilbide ezezagunetan barrena. Ilunpea argi bihurtuko diet, paraje malkarrak lau. Horra zer egiteko asmotan naizen, eta ez dut etsiko.

LUKAS 2:25-35

Bazen Jerusalemen Simeon izeneko bat, gizon zintzo eta jainkozalea, Jainkoak Israel noiz kontsolatuko zain zegoena. RUACH ha KODESH berarekin zuen. Eta aditzera emana zion ez zela hilko Jaunak bidalitako Mesias ikusi gabe. RUACH ha KODESHEK eraginik tenplura joan zen eta, YAHUSHUAREN gurasoak legeak agintzen zuena betetzeko asmoz tenpluan sartzerakoan, haurra besoetan hartu eta Jainkoa goretsi zuen esanez: Orain bai, Jauna, zeuk hitzeman bezala, utz diezaiokezu zeure morroi honi bakean hiltzen! Ikusi dute nire begiok zure Salbatzailea, herri guztien aurrean zuk aurkeztua: nazioak argitzeko argia eta zure herri Israelen ospe. Aita-amak harriturik zeuden Simeonek haurraz esaten zuenarengatik. Simeonek bedeinkatu egin zituen eta haurraren ama Mariari esan zion: Begira, ume hau israeldar batzuentzat erorbide eta besteentzat altxabide izateko ezarria dago; eztabaida sortuko duen seinalea izango da, horrela guztien asmo ezkutuak agerian geldi daitezen. Eta zuri ere saminezko ezpatak zulatuko dizu bihotza.

BOSTGARREN GAUA

ZENBAKIAK 7:36-41

SALMO 13:4

Begira, erantzun, YAHUVEH, ene Jainko! Egin argi nire begioi, ez nazan herio-loak har!

SALMO 139:12

Ilunpea ere ez da zuretzat ilun, gaua ere eguna bezain argi: ilunpea eta argia zuretzat berdin.

DANIEL 9:17

Entzun, bada, Jauna, gure Jainkoa, nire otoitza eta erregua. Begira onginahiz zeure santutegi hondatuari. Zarena zarelako Jauna!

SALMO 43:3

Bidali zure argia eta zure egia: gida nazatela, eraman nazatela zure mendi santura, zure bizilekura.

SALMO 36:10

Zuregan da biziaren iturria eta zure argiaz ikusten dugu argia.

SALMO 18:29

Zuk egiten didazu argi, ZUK YAHUVEH, ene argi-zuzi horrek; ene Jainko, ZUK argitzen duzu nire ilunpea.

ERRAN ZAHARRAK 20:27

Giza espiritua Jaunak emandako argia da, izatea barren-barreneraino arakatzen du.

SALMO 56:13

Eman nizun hitzari eutsiko diot, ene Jainko, eta esker onez beteko.

JOB 33:29-30

Hau dena bi aldiz, hiru aldiz, egiten du Jainkoak gizakiarentzat, hilobitik libratzeko, biziaren argiaz hornitzeko.

JOAN 9:1-7

Bidez zihoala, jaiotzatik itsua zen gizon bat ikusi zuen YAHUSHUAK. Eta ikasleek galdegin zioten: Maisu, zeinek egin zuen bekatu hau itsu jaiotzeko, beronek ala beronen gurasoek? YAHUSHUAK erantzun zien: ez beronek, ez beronen gurasoek, ez zuten bekatu egin, baizik eta Jainkoaren egintzak honengan ager daitezen jaio zen itsu. Egun-argi den bitartean bidali nauenaren egintzak bete behar ditut; badator gaua, eta orduan ezin izango du inork lanik egin. Munduan naizen bitartean, munduaren argia naiz. Hau esanik, lurrera listua bota, listuaz lohia egin eta lohiaz itsuari begiak igurtzi zizkion. Gero, esan zion: Zoaz garbitzera Siloeko ur-putzura (Siloek “bidalia” esan nahi du). Joan zen, bada, garbitu eta ikusten zuela itzuli zen.

SEIGARREN GAUA

ZENBAKIAK 7:42-47

SALMO 27:1

Jauna dut argi eta salbamen: nork ni beldurtu? Jaunak dit bizia babesten: nork ni ikaratu?

SALMO 104:1-2

Bedeinka beza ene arimak Jauna! Jauna, ene Jainko, bai handia zarela! Distiraz eta handitasunez zaude jantzia, argiz inguratua soinekoz bezala. Ohial-etxola bezala zabaltzen duzu zerua.

SALMO 119:105

Nire pausoentzat kriseilu da zure Hitza, nire biderako argi.

SALMO 19:9

Jaunaren legeak zuzenak, bihotzaren pozgarri; Jaunaren agindua distiratsua, begien argigarri.

ESAERA ZAHARRAK 6:23-24

Agindua kriseilu da, irakaspena argi eta heziketa eta zentzarazpena bizirako bide; emakume gaiztoarengandik gordeko zaituzte eta lausenguz ari zaizunarengandik.

JOAN 9:1-7

Bidez zihoala, jaiotzatik itsua zen gizon bat ikusi zuen YAHUSHUAK. Eta ikasleek galdegin zioten: Maisu, zeinek egin zuen bekatu hau itsu jaiotzeko, beronek ala beronen gurasoek? YAHUSHUAK erantzun zien: ez beronek, ez beronen gurasoek, ez zuten bekatu egin, baizik eta Jainkoaren egintzak honengan ager daitezen jaio zen itsu. Egun-argi den bitartean bidali nauenaren egintzak bete behar ditut; badator gaua, eta orduan ezin izango du inork lanik egin. Munduan naizen bitartean, munduaren argia naiz. Hau esanik, lurrera listua bota, listuaz lohia egin eta lohiaz itsuari begiak igurtzi zizkion. Gero, esan zion: Zoaz garbitzera Siloeko ur-putzura (Siloek “bidalia” esan nahi du). Joan zen, bada, garbitu eta ikusten zuela itzuli zen.

ZAZPIGARREN GAUA

ZENBAKIAK 7:48-53

ESAERA ZAHARRAK 4:18

Zintzoen bidea egunsentiko argia bezalakoa da, eguna zabaldu ahala, gero eta argiagoa.

SALMO 97:11-12

Argia sortzen da zintzoaren barruan, poza bihotz zuzenekoengan. Poz zaitezte Jaunarekin, zintzook, goretsi, santua dela gogoratuz!

ISAIAS 9:1-2

Ilunpetan zegoen herriak argi handia ikusi du. Itzalpean bizi zirenei argiak egin die distira. Poz bizia sortu diezu, alaitasun handia eman. Pozik daude zure aurrean, uzta biltzean bezain pozik, harrapakinak banatzean bezain alai.

IRTEERA 10:23

Ezen hiru egunez ezin izan baitzuten elkar ikusi, ezta nor bere tokitik mugitu ere. Israeldarrek, ordea, argia zuten beren bizilekuetan.

ISAIAS 60:1

Jaiki, Jerusalem, egizu distira, badator-eta zure argia. YAHUVEHREN aintza zure gain ageri da.

ISAÍAS 2:5

Ea, bada, Jakoben berri, ibil gaitezen Jaunaren argitan!

MATEO 4:12-17

Joan Bataiatzailea kartzelan sartu zutela jakitean, Galileara joan zen YAHUSHUA. Baina Nazaret utzirik, Zabulon eta Neftaliren lurraldean jarri zen bizitzen, aintzira-bazterrean dagoen Kafarnaum herrian. Horrela, Jainkoak Isaias profetaren bidez esana bete zen: Zabulonen lurraldea eta Neftaliren lurraldea, itsas ondoko bidea, Jordanez haranzko lurraldea, jentilen Galilea! Ilunpetan zegoen herriak, argi handia ikusi du. Itzalpean bizi zirenei, argiak egin die distira. Une hartatik hasi zen YAHUSHUA honela hots egiten: “Bihozberri zaitezte, gainean baituzue Jainkoaren Erregetza”.

ZORTZIGARREN GAUA

ZENBAKIAK 7:54-8:4

MANASÉS LEINUA

BENJAMÍN LEINUA

DAN LEINUA

ASER LEINUA

NEFTALI LEINUA

ISAIAS 30:26

Jaunak bere herriaren zauriak lotu eta sendatuko dituenean, ilargiak eguzkiak bezala egingo du argi; eguzkiaren argia, berriz, zazpi aldiz handiagoa izango da, zazpi eguzkirena batean bezalakoa.

ZAKARIAS 14:6-7

Egun hura ez da lehenik argi eta gero ilun izango; paregabeko egun izango da, gaurik gabeko egun, arratsean ere iraungo baitu argiak. Hori noiz gertatuko den, Jaunak bakarrik daki.

ISAIAS 60:19-20

Aurrerantzean, ez duzu eguzkirik beharko eguna argitzeko, ezta ilargi distirarik ere gauez, ni, Jauna, izango bainauzu zeure argi betiko, eta amaituak izango dira zure negar-egunak.

LUKAS 1:67-79

Zakarias, haurraren aita, Espiritu Santuaz beterik, profeta bezala mintzatu zen, esanez: Bedeinkatua, Jauna, Israelen Jainkoa, bere herriarengana etorri eta askatu duena. Salbatzaile indartsua sortu digu bere zerbitzari Daviden ondorengoen artean. Hala hitzemana zuen antzinatik bere profeta santuen ahoz: salbatuko gintuela gure etsaien menpetik, gorroto gaituzten guztien eskutik; horrela agertu du gure gurasoenganako errukia eta oroitu da bere itun santuaz, gure arbaso Abrahami egindako zin-hitzaz: berak emango zigula, etsaien menpetik libraturik, beldur gabe bera zerbitzatzea, santutasun eta justiziaz, beraren aurrean gure bizitza guztian. Eta zuri, haurtxo horri, goi-goikoaren profeta deituko dizute, Jaunaren aurretik joango baitzara, hari bidea prestatuz, haren herriari salbamena, bekatuen barkamena iragarriz. Gure Jainkoaren barru errukitsuari esker, goiz-argia agertuko zaigu zeru goitik, ilunperik beltzenean daudenei argia egitera, gure pausoak bake-bidetik zuzentzera.

SABBATH BI HANUKKAHN

Sabbath bi daude Hanukkahn. Irakurpen bereziak daude egun bi hauetarako. Lehenengo Sabbathean, irakurtzen dugu Torako asteko zatia: Zenbakiak 7:1-11, eta printzeari (nasi) ari diren txatalak Hanukkahko egun bakoitzean Zenbakiak 7koak. Haftora da Zakarias 2:14tik 4:7raino.

ZENBAKIAK 7:1-11

ZENBAKIAK 7:12-59

JUDAKO LEINUA

ZAKARIAS 2:13-4:7

Neuk jasoko dut eskua haien aurka, beren esklaboek dituzte larrutuko. Orduan jakingo duzue Jaun ahalguztidunak bidali nauela. Jaunak dio: egin poz-oihu, alaitu, Sion hiri eder hori, zuen artean bizitzera nator eta. Egun hartan herri asko elkartuko zaizkit eta neure herri izango ditut; zuen artean biziko naiz. Orduan jakingo duzu Jaun ahalguztidunak bidali nauela zuregana. Jaunak bere ondaretzat hartuko du Juda lur santuan, bere aukeratua izango du Jerusalem berriro. Bego isilik izaki oro, Jauna agertzean, bere bizileku santutik ateratzean. Gero Jaunak, Jose apaiz nagusia erakutsi zidan, Jaunaren aingeruaren aurrean zutik. Josueren eskuinaldean satan etsaia zegoen salatari. Jaunaren aingeruak esan zion satani: Isilaraz hazala Jaunak, satan, isilaraz hazala Jerusalem aukeratu duen Jaunak. Josue sutatik ateratako ilintia bezala da. Josue, hain zuzen, soineko zikinez jantzia zegoen, aingeruaren aurrean zutik. Aingeruak bere aurrean zeudenei esan zien: Erantzi horri soineko zikina. Eta Josueri esan zion: Begira, zuregandik bekatua aldendu eta jai-soinekoz janzten zaitut. Aingeruak esan zuen: jar iezaiozue buruan buruzapi garbi bat. Jarri zioten buruzapi garbia eta jai-soinekoa jantzi. Gero, Jaunaren aingeruak iragarpen hau egin zion Josueri: Honela dio Jaun ahalguztidunak: nire bidetik ibili eta nire aginduak betetzen badituzu, neure tenpluko zuzendari izango zaitut, bertako atarien zaindari; neure aurrean zerbitzari ditudan hauen mailako egingo zaitut. Entzun, bada, zuk, Josue apaiz nagusi horrek, eta entzun bezate zure apaiz laguntzaileok, ernetzeko dagoen salbamenaren aurre-ezaugarri direnok: nik neure morroi “Ernamuin” ekarriko dut. Horra Josueri aurkezten diodan harria, bakarra eta zazpi begiduna. Idazkun bat ezarriko diot eta egun bakar batean ezereztuko dut lurralde honen bekatua. Hala diot nik Jaun ahalguztidun honek. Egun hartan mahats-parra eta pikondopera gonbidatuko duzue elkar. Itzuli zen niri adierazpenak ematen zizkidan aingerua eta esnatu egin ninduen, lotan dagoena esnatzen den bezala, eta galdetu zidan: zer ikusten duzu? Nik erantzun: urre hutsezko argimutila ikusten dut, oliontzia gainean duela; zazpi kriseilu ditu eta zazpi hodi, olioa kriseiluetara eramateko. Eta argimutilaren ondoan, bi olibondo ezker-eskuin. Orduan aingeruari galdetu nion: zer adierazten dute Jauna? Adierazpenak ematen zizkidan aingeruak erantzun zidan: Baina, ez ote dakizu zer adierazten duten? Eta nik: ez Jauna. Orduan, hark azaldu egin zidan: hona hemen YAHUVEHREN Berba Zorobabeli. Dio: ez armadaz ez indarrez, nire Espirituaz baizik, dio YAHUVEH ahalguztiduna. Zer zara zu mendi handia? Lautu zaitez Zorobabelen aurrean. Hark jarriko du errematezko harria irrintzien artean. Zein ederra den, zein ederra den!

* * * * * * *